Nabegaziora joan

Anorexiaren mundu beltza maiatza 16, 2008

Egilea: al Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

anorexia2Askok diote itxura fisikoak beste ezerk baino gehiago balio duen garaian bizi garela eta ez nuke kontrakoa esango. Hori izan daiteke anorexiaren eragilerik nagusienetako bat; izan ere, gero eta gehiago dira anorexia jasaten duten pertsonak. Gaixotasun hau, batez ere, 14 eta 18 urtekoengan ematen da eta %95 emakumeak izaten dira, nahiz eta azken urteetan gizonezkoen kopuruak gora egin duen.

Anorexia izenez ezagutzen dugun gaixotasuna, elikagaien kontsumo desorekatu baten ondorioa da. Pertsona bera da pisua galtzearen eragile bakarra eta, tamalez, gaur egungo gizarteko gaixotasunik garrantzitsuenetakoa bilakatu da. Ondorio oso gogorrak ekar ditzake fisikoki eta psikologikoki gaixoen artean, eta baita bere ingurukoengan ere.

Kausa nagusia loditzeko beldurra da. Esan beharra dago pertsona batzuek beste batzuek baino aukera handiagoa izaten dutela gaixotasunaren atzaparretan erortzeko. Askotan, senide baten heriotzak, istripuek edota etxetik urrun egoteak dute eragina eta ez da batere erraza izaten behin mundu honetan sartu ondoren irtetea. Anorexiaren sintoma nagusiak, besteak beste, hauexek izaten dira: adina eta neurriak kontuan hartuz behar dena baino pisu handiagoa mantentzeko errefusa, pisuz igotzeko beldurra eta gorputzaren pertzepzio distortsionatu bat izatea. Normalean, gaixoaren inguruak detektatzen ditu sintomak eta hauek izaten dira neurriak hartzen dituztenak. Familiak hainbat jokabide bitxi antzematen du gaixoarengan, hala nola, obsesioa pisuarekin, janaria saihesteko azpijokoak edota janariari muzin egiteko beste hainbat ekintza. Gainera, gaixoak depresioa, nahaste emozional edo pertsonalak edota suminkortasuna izan ditzake.

modeloakGaixotasun hau gainditzeko tratamendu ezberdinak daude. Dena den, garrantzitsuena ahalik eta azkarren detektatzea da. Medikuak eritasunaren fasea detektatu eta gorabehera guztiak ongi ezagutzen dituenean, gertuko jarraipena beharrezkoa da. Kasu batzuetan, gaixotasuna areagotu ez dadin, beharrezkoa izaten da gaixoa ospitalizatzea. Kasu horietako batzuk desnutrizio maila handia denean edota familiarteko harremanak jasanezinak egiten direnean ematen dira eta ezinbestekoa da tratamendua eraginkorra izan dadin. Kasu hauetan oso garrantzitsua da famiaren erantzukizuna eta konpromiso irmoa gaixoarekiko.

Bestalde, anorexia agertzearen zergatiaz hitz egin beharko genuke. Zergatik da gaur egun maiz ematen den gaixotasuna eta orain dela gutxi arte, ordea, ez da kasurik ezagutu? Gure gizarteko baloreek eragin handia izan dute gaixotasun honetan. Ezin da ukatu modelo edota bestelako famatuek eskaintzen duten irudiak eragin zuzena daukala jendearengan, batik bat, gazteriarengan. Halaber, beharrezkoa da aipatzea moda munduan azkenaldian eman den iskanbila modeloen itxura dela eta. Modeloek hainbatetan izaten duten itxura fisikoa asaldagarria izaten da eta horrek zuzenean eragiten du gaixotasun hau jendearen artean sustatzeko garaian, zorionez edo zoritxarrez, gazte askoren eredu baitira modeloak. Azken finean, hasieran aipatu dudan bezala, itxura fisikoak ezerk baino gehiago balio duen garaian bizi gara. Edo ez da horrela?

makil dantza maiatza 15, 2008

Egilea: dantzari Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Kaixo dantzazale! zer moduz?

Gaurkoan, makil dantza izeneko dantzaz hitz egingo dizuet. Makil dantzaren sorrera, ezpata dantzarenaren antzekoa dugu. Bi dantzek herriaren defentsa adierazi nahi digute. Garai batean makilak, ezpatak geziak… erabiltzen ziren borroka egiteko eta makil dantzak eta ezpata dantzak adierazi nahi digutena horixe bera da.

Makil dantzen artean bereizketa sinple bat egitearren, makil haundi eta makil txiki dantzak bereiztuko ditugu.

makila txikiena hemen daukagu. Dantza honetarako habilezia piska bat besterik ez da behar.

makila handienan aldiz habileziaz gain, indarra ere beharrezkoa dugu, makilek asko pisatzen dute eta!

Urdaneta Jakintzan maiatza 15, 2008

Egilea: koro Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Aurten, Andres Urdanetaren V. mendeurrena betetzen den urtean, Ordiziak ekitaldi asko antolatu ditu haren omenez.

Jakintzak ere Urdanetaren irudiaren ezagutza sustatzeko bere ahalegina egin du eta urratu berri duen bide horretan jarraitzeko asmoa du. Honen inguruan aurtengo ikasturtean ikastolan burutu ditugun hainbat ekintzen berri emango dizuegu:

Andres Urdanetaren inguruan egindako lanak

- Edukiak ikastola osoan zabaldu: Gizarteko Mintegia Urdanetaren ezagutza maila guztietan txertatzen saiatuko da, ikasle ezberdinekin dauden irakasleekin egonez. Gizarteko Mintegia arduratuko da lan honetaz: http://andresurdaneta.wetpaint.com

- Ikasle talde bat espezializatu: Batxilergo 1eko Gizarte Zientzietako ikasleek prestatuko dute lanketa berezia: Erakusketa ikusi, landu eta hainbat lan egingo dituzte (Aurkezpena, Bideoak, artxibo zaharrak ikusi…). Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz. Urdanetaren erakusketa bisitatzen, Donostiako Elizbarrutiko Artxibategian Urdanetaren iloben bataioak ikusi genituen

- Ikasle talde bat LH5 eta 6. mailako ikasleez arduratu: Batxilergo 1eko ikasleek prestatuko dute lanketa hau: Urdanetaren inguruko garaian, biografian, teknologian, historian, geografian… sakontzen ahaleginduko dira eta ikasle gazteagoei aurkeztuko diete. Wiki bat irekiko dute lan guztien bilduma egiteko. Batxi1eko ikasle talde osoa arduratuko da lan honetaz eta LH5 eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte.

- Antzerkia: LH6. mailako ikasleek Txanelako 4. unitatean ipuinak antzerkiak gidoi bihurtu behar dituzte. Urdanetaren komikia antzerki gidoi egin dute eta ondoren, egindako lana antzestu dute. LH6. mailako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz.

- Bideoak prestatu: Urdanetaren hainbat aldarte landuko dira eta bideo motzak osatuko dira, denen eskura jarriz. Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz: Urdanetaren bideoa1,   Urdanetaren bideoa2.

- Lehiaketa prestatu: 5 eta 6. mailako ikasleek edukiak ikasiko dituzte eta Kultur Astean lehiaketa burutuko da. Batxi1eko ikasle talde osoa arduratuko da lan honetaz eta 5 eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte.

- Ikasle talde batek LH2ko ikasleei klase eman: Batxiko ikasleek klase emango die LHko gela ezberdinei aurrez prestatu dituzten aurkezpena, bideoak eta abar erabiliz. Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz eta LH2ko ikasleek hartuko dute parte. Hementxe ikus ditzakezue argazkiak

Mendeurrena bukatzen bada ere, lanketa honekin jarraitzeko asmoa dugu. Hori bai! Datorren ikasturtean izango da!

Google Maps APIa Flash-erako [del.icio.us] maiatza 15, 2008

Egilea: jokin.lacalle Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita Google Maps+Flash= aukera izugarriak!!

Adobe Labs - Flash Player 10 [del.icio.us] maiatza 15, 2008

Egilea: jokin.lacalle Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita Adobek Flash Player 10 bertsioa laister kaleratuko duela iragarri du. Bederatzigarren bertsioak aldaketa esanguratsuak ekarri zituen bezala, hamargarrenak ere gauza interesgarriak aurkeztu ditu, hauen artean 3D efektuak adibidez.

Bereizmen handiko bideoak maiatza 14, 2008

Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Genbetan ikusi eta berehala ikustera joan naiz. Zur eta lur geratzeko moduko bereizmena eskaintzen digu Wuapi guneak. Azpiko filma nire gogoko ez den arren, zerbitzu honek eskaintzen duen kalitatea erakusteko jarri dizuet.

Hezkuntza Sistema Nazioanala Windowspean? maiatza 14, 2008

Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Euskal Herriak bere eskola gunean aspalditik sartu gabe nengoen eta gaur del.icio.us-etik bertara joan naizenean, Unitate Didaktikoa izeneko botoia ikusi eta klikatu dut. Ezer egiten hasi aurretik, azalpenak irakurtzen hasi naiz eta irakurri beharrekoa irakurri ondoren, unitate didaktiko jaistea pentsatu dut. Mezu hau agertzen da “Irudiaren gainean klik eginez gero jaitsi ahal izango duzu. ADI! 160 Mb pisatzen ditu!”, baina interesaturik nengoenez, klikatzera joan naiz. Nire saguaren gezia irudiaren gainean jartzerakoan eta nire ohiturari jarraiki, Firefox-eko beheko barran begiratu dut fitxategiaren luzapena ikusteko eta .EXE ikusi dudanean, amorruz eta haserrez gunetik irtetea pentsatu dut. Baina horrekin inongo mesederik ez nuela egiten pentsatu eta hemen salatzea erabaki dut.

Hori baldin bada, HSN (Hezkuntza Sistema Nazionala) eraikitzeko bidea, nik ez dut horrelako eskolarik nahi. Batzuek oraindik ez dute ulertu gatibu bihurtzen gaituzten gauzen artean, software pribatiboa dela horietako bat eta eskola ezin dela era horretako softwarearen sostengu eta harrobia bihurtu. Era guztietako arrazoiak aipa ditzakegu software askea hezkuntza sistema baten oinarri gisa aldarrikatzeko, baina EHBE bezalako ekimen batek gisa honetako gauzak aintzat hartzen ez baditu, zer espero dezakegu?

S O S ! ! ! Euskal Curriculuma garatu nahi dugu, baina ez horrela.

“Operacion triunfo” maiatza 14, 2008

Egilea: ainhoa Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Kaixooo:

Zer moduz???

Atzo idatzi nizuen bezala, laster hasiko nintzela operacion triunfori buruz idazten esan nizuen eta gaur egingo dut. Astearte gauetan izaten da eta hauek dira parte-hartzaileak:

Anabel, Chipper, Esther, Ivan, Manu (niretzat hoberena, jaj), Mimi, Noelia, Pablo, Reke, Sandra, Tania.S eta Virginia geratzen dira.

Beste batzuk ordea joan egin dira jadanik, joan baino gehiago, bota egin dituzte, hauek dira: Jorge, Juanjo, Patty, Paula, Ros, Ruben eta Tania.G (atzo, maiatzak 13 asteartea, bota zuten).

Lehenago ere esan badizuet ere, niri gehien Manu gustatzen zait; niretzat oso ondo abesten du. Bukatzeko, bere bideo bat jarriko dizuet:

AAAAGGGGUUUURRRR!!!!!!!

Torrent2exe [del.icio.us] maiatza 14, 2008

Egilea: jokin.lacalle Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita Gune honek torrent fitxategi bat exekutagarri batean eraldatzen du. Ipini exekutagarri hori zure webgunean eta irakurleek futxategia deskargatu ahal izango dute torrent bezrorik erabiligabe. Interesgarria ezta?

Date el bote maiatza 14, 2008

Egilea: zazo Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Aspaldiko, algara zaleok!

Gaurkoan oso bideo barregarriak dakarzkizuet: Date El Bote programan izandako lehiakide xelebre batzuek Carlos Sobera aurkezleak eginiko galderei erantzundako gauza harrigarriak.

Oso momentu onak pasa dituzte programa osatzen duten pertsona guztiek, hori argi dago, baita guri kutsatu ere!

Ni, gutxienez, ez naiz nazkatzen ondorengo bideo hauek behin eta berriro ikustez. Eta zuek??

Hemen duzue programako momentu onenak biltzen dituen webgunea, ikusi banan-banan eta ez nazkatu!

ONDO PASA!

Itxi
Bidali postaz