Elurra ari duenean… urtarrila 25, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita…berarekin jolasean pasatzen dugu denbora, begira egoten gara nola lurrean itsasten den ikusiz eta egia esan, oso ondo pasatzen dugu berarekin. Baina, gauza honak bezala, bere gauza txarrak ere baditu elurrak. Errepidean asko itsasten bada, istripuak sor ditzake eta batzuentzat atsekabe handiak. Gainera, horrenbeste elur egitean, eski pistak ireki eta denok joaten gara bertara eskiatzera,ondo pasatzera,baina oraingoan bezala urtarrila bukaerara arte elurrik gabe egon ez gero,behin irekitzean gainezka egongo dira aipatutako pista horiek. Nire ustez,elurraz gozatzeko onena, mendian egitea da eta herrian egitekotan, piska bat bakarrik, bestela, batzuk nahiko gaizki pasatzen dute gainontzekoek botatako elur bolekin. Lehen esan bezala, onena mendian egitea da.