Umorezko telabistato programarik gogokoena apirila 30, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaTelebista denok ikusten dugu eta denok pasatzen ditugu orduak berari begira. Baina nik, galdera bat egin nion lehengoan nire buruari. Zer ikusten dugu gehienetan telebistan? Nik, futboleko partiduak, lasterketak, beste kirolak, lehiaketak eta batez ere, umorezko programak ikusten ditut. Eta programa ugari etorri zitzaizkidan orduan burura: Vaya Semanita, Humor Amarillo…
Baina nik, banekien zer ikusten nuen telebistan. Bestela oso azkarra ez nintzen izango. Eta oso kuxkuxeroa naizenez, besteena jakin nahi nuela esan eta kalera irten nintzen inkesta bat egitera.
Inkesta honek, 5 egun iraun ditu. Nahiko luzea izan da inkesta eta erantzun ugari jaso ditut. Inkesta hau, umorezko programa gogokoenari buruzkoa da eta Ordizian hauek dira gogokoenak:
RANKINA
- Camera cafe
- Padre de familia
- Los Simpson eta Wazenmank berdinduta
- Caiga quien caiga
- Humor Amarillo
Ikusten denez, Ordizian Camera cafe programa dugu gogokoen. Umorezko saio hau telecincon botatzen dute ikusi nahi baduzue. Niri asko gustatzen zait. Orain zuek ikusteko, bideoa jarriko dut. Ikusi eta ondo pasatu.
Baina hau, Ordiziako inkesta izan da. Zuek bozkatu baldin baduzue, idatzi iruzkinetan gogokoen duzuen umorezko saioa.
Saioa, 2007.ko ekainaren 10a. apirila 29, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaKokapena
Belateko mendatetik gertu dagoen mendi honen magaletan isurtzen diren urak Anue, Esteribar, Baztan eta Ultzamako haranetan barna abiatzen dute Kantauri eta Mediterraneo itsasoetan amaituko duten bidea.
Tontorretik ekialdera begira jarri ez gero, Pirineoak izango ditugu begi bistan. Ori mendia gertuen eta aruntzago Auñamendi edo Anie eta Hiru Erregeen Mahaia. Mendebaldera berriz, Aralarko mailoak eta Beriain ikusiko ditugu, hegoaldera, Iruñako sakana eta iparraldera Baztan eta Behe Nafarroa.
Jakintzako Txangoa
Ekainak 10ean, goizean garaiz hartuko dugu Belatera eramango gaituen autobusa. Ibilbidea zeharka-zeharka eta poliki-poliki altuera hartuz eta XII. mendeko monasterio baten gainaldetik pasatuz pagadi eder batean sartzen da.

Belateko monasterio zaharra.
Bideak errekarekin bat egiten duenean, gogor heltzen dio aldapari.

Ur hauek Mediterraneo itsasoan amaituko dute beren bidaia.
Txabola zahar baten ondoan pasatuko gara eta basoa atzean utziko dugu.

Hemendik aurrera, Gartzagako leporaino (1.230m) eramango gaituen bidezidorra jarraitu besterik ez dugu izango. Bertan, Baztango bailara zabalduko zaigu begien aurrean. Lepoa jarraituz, nahi izan ez gero, Okolin tontorrera igoko gara edo hegaletik jarraituz izen bereko lepora iritsiko gara. Hemendik Saioa mendiaren gailurra (1.418m) eskura izango dugu.

Okolingo lepoko bidean Saioa aurrean dugu.
Itzuleran, toki egokiren bat hautatu ondoren, patxadan bazkalduko dugu, beraz, ez ahaztu bakoitzak bere bazkaria eraman behar duela.

On egin!!
Denbora eman ez gero…
…arratsaldean, Lantz herria bisitatuko dugu. Han ote dabil oraindik Miel Otxin?
Eta eguraldi txarra egiten badu?
Ez kezkatu, inguruetako herriek aukera polita ematen digute eguna pasatzeko.
Argibide gehiago nahi baduzu:
- Klikatu hemen.
- Behera joan ez gero, koadrotxo batzuk aurkituko dituzu. Lehenengo laukian, zure izena idatzi. Bigarrenean, helbide elektronikoa (baldin baduzu). Eta azkenekoan, zure iruzkina edo galdera idatzi. Ondoren, sakatu BIDALI!!
- Ahal den azkarren erantzungo dizut zure helbidera edo hemen.
“Headstrong” apirila 29, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita“Headstrong”. Horixe da, hain zuzen ere, Ashley Tisdale-k, High School Musical filmean Sharpay Evans-en papera egiten duen neskak, bakarlari moduan grabatu duen lehen diskoaren izenburua.
Mundu guztia High School Musical 2-ren zain dagoen bitartean, Disney Channeli esker ezagun egin den gaztetxo honek bere lehen diskoa kaleratu du, “Headstrong” eta diskoaren lehen singlea “Be good to me” da.
Neska bera oso arro dago diskoaren emaitzekin eta salmentekin, asko saldu baita azken aste hauetan. Honela esan zuen Ashley-k duela egun batzuk Estatu Batuetako telebistarako programa batean elkarrizketatu zutenean:”Jende gehienak neure pertsonaiak ezagutzen ditu, eta ez ni neu, bizitza normalean naizen bezala. Egia esan, inoiz ez dut nire bizitza pertsonalari buruz hitz egiten kameren aurrean, baina disko honetan ni neu izan naiz eta, horregatik, jendeak, abestien letren bitartez, hobeto ezagutuko nauela espero dut.” Beraz, disko honi esker hobeto ezagutu dezakenu. “Jendeak beraiek bezalako pertsona normal bat naizela jakitea nahi dut, eta edonori gerta dakizkiokeen arazo eta kezkak ere izaten ditudala.”
Gainera, High School Musical 2 grabatzen bukatu ondoren, beste diskoren bat kaleratzeko asmoa du eta, ondoren datozen proiektuek eragozten ez badute (High School Musicalen hirugarren zatia grabatzeko kontratua sinatu du eta oraindik ziurtatu gabe dago beste pelikula batean parte hartuko duela protagonistarena egiten), 2010erako bere 3. diskoa eskuetan izan ahalko dugu.
Badira hilabete batzuk disko hau atera zela eta Estatu Batuetan sekulako arrakasta izaten ari da, izan ere, kaleratu zenetik, lehen 10 diskorik salduenen zerrendan jarraitzen du eta High School Musicalek izandako arrakasta izan duela esan daiteke.

Adarra, 2007.ko apirilak 22 apirila 29, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaUrnieta eta Andoain herrien gainean aurkitzen da mendi hau. Jakintza Ikastolatik talde polita bildu ginen bertara joateko. Egia esan, eguraldi zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen.

KIRURGIA INBASIBO GABE BIHOTZA OPERATZEKO MIKRO-ROBOTA TXERRIETAN PROBATU DA apirila 26, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita2 cm bakarrik neurtzen ditu eta beldar bat bezala mugitzen da. Robot txiki bat da eta bularretik sartzen da ebakidura txiki batetik. Gainera, desplazatu daiteke bihotzaren alde batetik eta han ezarri dezake tratamentua edo txertatu dezake gailu bat taupada-markagailua bezala.
Gezurra dirudi "HeartLander" izeneko aparatu onek egin dezakeena, baina bizi diren txerrietan probatuta dago eta ondo dabil.
Estatu Batuetako zientifikoak robotean lana egiten ari dira berak bukatu dezakelako bihotzeko operazio irekiekin. Bihotzeko operazio irekiak bultzatzen du anestesia osoa egitera eta saihets-hezur batzuk kentzea, eta hori errekuperatzeko denbora asko behar da.
Robotaren sortzaileek esan zuten, ikerketa ondo ateratzen bazen, robotari esker etorkizunean egin zitekeela bihotzeko operazioak bihotza taupadak ematen dagoen bitartean anestesia lokalarekin bakarrik.
Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.
Energia potentzial grabitatorioa apirila 26, 2007
Egilea: Jokin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaEnergia potentzial grabitatorioaren azalpen kualitatiboa
![]() |
|
Gorputzak energia bat eskuratu duela garbi geratzen da dagoen altuera horretatik erortzen uzten badugu; mahai gainean jarritako iltzea sartzeko gauza dela egiazta dezakegu. Ahalmen hori (energia hori, ezken finean) mahaiarekiko lortutako altueraren ondorio zuzena dela ikus daiteke eta gainera, berrorekiko proportzionala dela ere froga daiteke.
Mahai gainetik lorturiko altueraren ondorioz gorputzak lortzen duen energiari energia potentzial grabitatorioa deritzo. Energia honi esker, gorputz horrek lan bat burutu dezake beste gorputzetan; horretarako aski da gorputza erortzen uztea.
Gorputzek Lurraren gainazaletik altuera batera egoteagatik duten energiari energia potentzial grabitatorioa deritzogu
Energia potentzial grabitatorioaren azalpen kuantitatiboa
Pentsa dezagun m masako gorputz bat dugula h0 altuera duen mahai baten gainean. Gorputz horren gainean
indar bat egingo dugu h altuera bateraino desplazatu arte.
desplazamendu horretan eginiko indarrak buruturiko lana ondorengoa izango litzateke:
![]()
Desplazamendua bertikala izanik:
![]()
Desplazamendu bertikala altuera diferentzia moduan adieraz genezake:
![]()
Gorputzaren gainean egiten dugun indarra, gorputzaren pisuaren balioaren berdina izatea nahi dugu. Txikiagoa izanik ezingo genuke gorputza altxatu, noski, eta handiagoa izanik, gorputzaren gainean indar ordezkari bat agertuko litzateke gorantz, bere higidura HZUA bihurtuko lukeelarik. Ondorioz, indar bizien teoremaren arabera, egindako lanaren zati bat bere energia zinetikoa handitzeko erabiliko litzateke eta guk ez dugu hori nahi.
izanik, gorputza abiadura uniformez igoko dugu, egindako lana altuerarekin irabazitako energian bihurtuko delarik.
Beraz:
![]()
Egindako lanaren adierazpena horrelakoa izango litzateke:
![]()
Eta ondorioz:
![]()
Adierazpen hau:
![]()
erreferentzi sistema baten jatorriarekiko h altuera batera dagoen m masako gorputz batek duen energia potentzial grabitatorioa da.
Energia zinetikoa apirila 26, 2007
Egilea: Jokin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaEnergia zinetikoaren definizio kualitatiboa
![]() |
|
![]()
Indar konstante horrek azelerazio konstante bat sortzen du gorputzean HZUA hartzen duelako eta ibilbidearen amaieran gorputzak abiadura jakin bat izango duelako
Une batean gorputz horrek egurrezko pieza bati egoki zuzenduta dagoen iltze baten kontra jotzen badu, ziur aski gorputzak iltzeari egurrean sarraraziko dio, mailu moduan jokatuko du eta.
Beraz, hasieran egin dugun lanaren ondorioz, gorputzak energia bat eskuratu du, geldi zegoen gorputza higitzen jarriz. Horrela energia zinetikoa eskuratu duela esaten da. Bestalde, energia zinetiko horren ondorioz gorputzak iltzea egurrean sartzeko gaitasuna du; zuen energia osoa galtzen du iltzea sartzeko beharrezkoa den lana eginez.
Energia zinetikoa, higitzen dauden gorputzek higiduraren kausaz lana burutzeko duen gaitasuna da.
Energia zinetikoaren definizio kuantitatiboa
Aurreko paragrafoan energia zinetikoari buruz eman dugun definizio hori kualitatiboa da. Modu kuantitatiboan adierazteko, gorputz batek bere higiduran gertatzen diren aldaketen ondorioz izaten dituen energia aldaketak kalkulatuko ditugu. Problema, errazteko alde batera utziko marruskadura indarra.
Pentsa dezagun m masa duen gorputz bat ibilbide zuzen eta horizontal bati jarraituz higitzen dela; bere abiadura hasierako unean v0 da. Gorputzaren a azelerazio konstante batek eskuratzen du, bere gainean eragiten duen F indar konstante baten ondorioz. Hori dela eta, gorputzak x distantzia bat egingo du t denbora batean.
Ematen diguten informazio horrekin kalkulatu ahal izango ibilbidean zehar gorputzaren gainean ezarritako indarrak egiten duen lana:
![]()
HZUA denez, desplazamendua beste modu honetan ere adieraz daiteke:
![]()
Eta azken adierazpen hau sinplifikatuz gero, emaitza da:
![]()
Orain Newtonen bigarren printzipioa hartzen badugu kontuan:
![]()
eta indarra eta desplazamendua kalkulatzeko adierazpenak lanaren adierazpenean ordezkatzen abditugu, emaitza da:

hau da:
![]()
Adierazpen hau:
![]()
m masa duen eta v abiaduraz higitzen den gorputz baten energia zinetikoa da. Energia zinetikoa positiboa da beti (edo nulua abiadura zero den kasuetan) eta ez da abiadura bektorearen noranzkoaren araberakoa; alegia, magnitude eskalarra da.
Indar bizien teorema
Indarrak sistema 0-tik x-ra desplazatzeko egin behar duen lana ematen digun adierazpena INDAR BIZIEN TEOREMARI dagokio:
Indar erresultanteak gorputz batean buruturiko lana, gorputzaren energia zinetikoa aldatzeko erabiltzen da. Orokorrean:
![]()
Gorputz baten gainean lana egiten badugu (W>0), gorputz horrek izango duen energia zinetikoaren aldaketa positiboa izango da; gorputz baten gainean lana eginez gero, gorputz horren energia zinetikoa handitu egin da.
Baina kontrakoa gertatzen bada, hau da, gorputz baten gainean lan erresistentea egiten bada (W<0), gorputz horren energia zinetikoaren aldaketa negatiboa izango da; lana egiten duen gorputzak energia zinetikoa murrizten.
Proposatutako ariketak
4.- 1000 kg-tako masa duen autoa 60 km/h-ko abiaduraz mugitzen da bide horizontal batetan. Bapatean frenatzen du, frenuek egiten duten lana 20000 J izanik:
- Zein izango da autoaren bukaerako abiadura?
- Zenbat lan gehiago egin beharko dugu autoa gelditzeko?
5.- 100 g-ko masa duen proiektil bat 400 m/s-ko abiaduraz pareta baten aurka disparatzen da. Zenbateko dstantzia egingo du paretaren barruan honek 40.000 N-eko batezbesteko indarra oposatzen badu?
Alyson Stoner apirila 25, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAlyson Rae Stoner, 1993ko abuztuaren 11n Toledo-n (Ohio) jaioa, aktoresa eta hip-hop dantzari Amerikarra da.
Alyson Stoner asko esfortzatu zen O’Connell Dance Studio (Holland-en, Ohio) dantza akademian eta Margaret O’Brien modelo akademian. Horri guztiari esker, sari goraipagarriak jaso zituen bai dantza lehiaketetan, bai antzerkiak egiten eta baita modelo lanak egiten ere, azken honetan IMTA enpresak urteko modelo onena izateagatik saritu zuen.
Los Angelesen egindako dantza entrenamendu gogorren ondoren, 13 urteko neska hau Missy Elliott eta Eminem abeslarien bideoklipetan azaldu zen dantza egiten; 2004 eta 2006 urteetan zehar, Alyson JammXKids musika taldearekin ere aritu zen dantzan. Taldetik irten beharra izan zuen film batzuk egiteko eta dantza lehiaketetarako ondo presta zedin.
2002. urtean, Alyson Stoner Disney Channelen Mike’s Super Short Show telesaileko pertsonaietako bat bihurtu zen.
2003 eta 2005 urteetan, berriz, Baker familiaren 12 haurretako baten papera egin zuen, Sarah Baker-ena hain zuzen, Cheaper by the Dozen eta Cheaper by the Dozen 2 komedietan.
Telebistan ere azaldu da inoiz, Drake & Josh, The Suite Life of Zack and Cody eta That’s So Raven telesailetan, esaterako.
2007. urtea hasieran Alice izeneko pelikula bat grabatzen hasi zen eta aurtengo udan Disney Channelen telesail berri batean Isabellaren ahotsa izango da.
Baina, hala ere, bere afiziorik gustokoenarekin jarraituko duela azaltzen du, dantzarekin. Hip-hop klaseak ematen ditu Millennium Dance Complex izeneko akademian.

Lana eta energiaren arteko erlazioa apirila 23, 2007
Egilea: Jokin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita![]() |
|
Mailuak iltzearen gainean, konstantetzat hartuko dugun
indarra ezarri eta egurrean
distantzia batera sartzen egiten duen lana positiboa da.
![]()
Baina mailuak lan hori egiten duenenan higidura galtzen du, eta mailuak galtzen duen energi kantitate hori eta egiten duen lana berdinak izango dira
Lana desplazatzen diren elkarrekintza indarrei lotuta dagoen sistemen arteko energi transferentzia prozesu bat da.
Beraz, energiaren unitate internazionala eta lanarena berdinak izango dira: joule.
Iltzeak mailuaren gainean ere lan bat egiten du, akzio-erreakzioaren legea kontutan hartuta
lana egiten dio eta. Kasu horretan lana negatiboa da desplazamendu bererako:
![]()
Eta ikusi dugunaren arabera, iltzearen gainean egiten dugun lanak bere energia handitzen du.
Ikusten duzuenez, lanak berdinak dira baina kontrako zeinua dute: mailuak iltzearen gainean lana egiten duenean, iltzeari ematen dion energi kantitatea eta egiten duen lana berdinak izango dira. Baina mailuak "higidura energia" galdu du prozesu horretan.
Higidurarekin lotuta dagoen energia horri energia zinetikoa esaten diogu. Mailuak lana egitean galtzen duen energia iltzeari transmititzen dio eta, gero, iltzeak ere energia hori egurrari transferituko dio bere gainean lan hori egiten duenean
Energia, beraz, gorputzek duten magnitude bat da. Fenomeno dinamikoetan gorputz batetik bestera transferitzen da energia batak bestearen gainean lan bat egiten duenean eta, horrela, elkarrekintza indarrak desplazatu egiten dira.
Lan mekanikoa apirila 19, 2007
Egilea: Jokin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaLanaren kontzeptu fisikoa eta guk normalean, gure hizkeran, erabiltzen duguna ez datoz bat. Pertsona batek eskuan gauza bat badu baina higitzen ez badago, lana egiten duen galdetuz gero, ziur aski baietz erantzungo digu. Baina fisikaren ikuspegitik, berriz, ez du lanik egiten; esfortzu bat egiten du. Lan hitza darabilgunean, gehienetan neke edo esfortzuren bat adierazi nahi izaten dugu, fisikoa zein mentala.
Fisikan bereizi egiten ditugu bi kontzeptu horiek: indar bat ezartzen dugunean esfortzu bat egiten dugu eta lan bat egiten dugu indar batek aldaketa ekartzen badu berarekin. "Lan bat burutu" dela diogunean, goputz batean indar bat bere aplikazio-puntuaren desplazamenduaz eragin dela esan nahi da. Ekintza horren ondorioz, gorputz batetik beste batera energi kantitate bat transferitzeko modu bat da lana.
Aipatutako bi faktoreak, indarra eta desplazamendua, funtsezkoak dira lana burutu edo egin dadin.
.jpg)
Beraz, bi magnitude bektorialen menpeko magnitudea da lana. Bi magnitude hauen arteko angeluak ere zeresana handia dauka. Hau guztia laburbilduz, hona hemen lanaren definizio fisikoa:
Aplikazio-puntua ibilbide zuzenean higitzen ari den indar konstante batek buruturiko lan mekanikoa, W, honako biderkadura eskalar honen berdina da:
![]()
Definizioaren arabera garbi ikusten da lana magnitude eskalarra dela. Bere balioa, esan bezala, indarra eta desplazamendu bektoreek osatzen duten angeluaren araberakoa izango da. Horrela kasu desberdinak edukiko ditugu:
- Lan eragilea (0º<j<90º)
Lana positiboa da eta lan eragilea deritzo, gorputzaren higidura errazten baitu.
j=0º denean, lanak bere balio maximoa hartzen du:
- Lan nulua (j=90º)
Lan nulua da. Desplazamenduarekiko perpendikularra den indarrak ez du lanik burutzen.
- Lan erresistentea (90º<j<180º)
Lana negatiboa da eta lan erresistentea deritzo, gorputzaren higiduraren aurkakoa baita.
SIko unitateak
Lanaren unitatea Joule (J) izenekoa da.
Joule bat newton batekoindar batek bere aplikazio-puntua indarraren norabide eta norantza berean metro bat desplazatzean burutzen duen lana da
1 J=1 N·1 m
Proposatutako ariketak
1.- Esan ondorengo baieztapena egiazkoa ala gezurrezkoa den: “Indarra egiten dugun kasu guztietan lana burutzen dugu”
2.- Kalkula ezazu, kutxa bat 7 m-ko distantzian zehar 175 N-eko indar konstanteaz herrestan eramatean pertsona batek buruturiko lana, baldin:
- Indarra desplazamenduaren norabide eta norantza berberez aplikatu bada
- Indarrak eta desplazamenduak 25º-ko angelua osatu badute
3.- 10 kg-ko altzari bat 2 m-tan zehar desplazatu da horizontalki, horizontalarekin 30º-ko angelua osatzen duen F=60 N-eko indar konstantearen eraginez. Marruskadura-koefizientearen balioa 0,3koa izanik, kalkula itzazu altzarian eragin duten indar guztiek buruturiko lanak eta indar erresultanteak eginikoa
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)

.jpg)
.jpg)