Energiaren kontzeptua. Energia motak apirila 18, 2007
Egilea: Jokin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaEnergia hitza oso erabilia da eguneroko hizkuntza arruntean."Elikagai energetikoak", "energiaren krisia", "energia alternatiboak"...aipatzen ditugu sarri. Guztiok dugu hitz honen esangurari buruzko nolabaiteko ideia, eta badakigu energia behar dugula edozein lan edo betebehar burutzeko. Baina, zer da benetan energia?
Egia esan, definizio bat ematea eskatzen zaigunean, segituan ohartzen gara ez dela erraza izaten. Izan ere, energia sortu, transformatu eta erabiltzeko moduak oso desberdinak izan daitezke, honek definizio zehatza ematea zaila egiten duelarik. Gure egunerokotasunari begiratzea besterik ez dugu behar. Elikatzen garenean, elikagaien energia kimikoa energia zinetikoan bihur daiteke gure gorputzeko giharrak mugitzearen ondorioz; edota energia elektrikoan bilakatu daiteke, kanpoko eraginen ondorioz gure garunera estimulatzen dugunean; edota zuzenean energia termikoan bihur daiteke, hau da, gure gorputzaren tenperatura mantentzeko erabil daiteke. Horrela bada, ohar gaitezke energia kontzeptua oso zabala dela eta, ondorioz, bere definizioak ere honi erantzun beharko dio.
Energia magnitude fisiko bat da, zeinari esker gorputzek beren gainean edo beste gorputzetan transformazioa burutzeko gaitasuna duten
Aipatu ditugun transformazio hauen ondorioz, energia agertzeko modu desberdinak daude, alegia energia mota desberdinak daudela pentsa dezakegu. Hona hemen nagusienak:
- Energia Mekanikoa: hiru energia mota desberdinetan banatu daiteke.
- Energia Elektrikoa: korronte elektrikoak duena. zentral elektrikoak deritzen eraikin handietan sortzen da, sorgailu elektrikoen bidez. Pila lehorretan edo metagailu elektrikoetan ere sortzen da.
- Energia Nuklearra: Fusio eta fisio-erreakzio nuklearretatik datorrena da. Horrelakoetan, nukleoen masaren parte bat energia bihurtzen da.
- Energia Zinetikoa: gorputzek higitzen ari direlako dutena da. Higitzen den kotxe batek bere masa eta daraman abiadurarekin zerikusia duen energia zinetikoa du. Energia hau garbi agertzen da, adibidez, kotxe batek istripua pairatzen duen denbora tartean.
- Energia Potentzial Grabitatorioa: Lurraren gainazaletik altuera batera egoteagatik gorputzek dutena da. Hor ditugu, adibidez, zentral hidroelektrikoak. Hauetan ura pilatzen da ahalik eta altuera gehien lortu arte. Horrela, bertan metatzen den energia potentziala ahalik eta handiena izatea lortzen da, ondoren sistema desberdinetatik energia hau beste energia mota desberdinetan transformatzen delarik.
- Energia Potentzial Elastikoa: gorputz elastikoek dute, aldez aurretik jasan duten deformazioaren kausaz. Arkulariek soka geroz eta gehiago teinkatu, geziak orduan eta abiadura handiagoa lortuko du.
- Energia Termikoa: bi gorputzen artean tenperatura desberdintasuna dagoenean batetik bestera doan energia mota da. Sortzen diren efektuak honako hauek dira: tenperaturaren aldakuntzak, egoera-aldaketak eta dilatazioak.
- Energia Kimikoa: naturako konposatu guztiek dutena, barneko loturen energiaren kausaz. Bai materia bizigabean eta bai materia bizidunean gertatzen diren erreakzio kimikoetan agertzen da.
- Erradiazio energia: erradiazio elektromagnetikoak duena da. Eguzki-energia da garrantzitsuena, Lurrean dugun energia gehiena Eguzkitik baitator.
Energiaren ezaugarririk funtsezkoenetakoa, mota batetik besteetara pasatzeko edo beste mota batekoa bihurtzeko duen gaitasuna da.

Transformazio hauetan guztietan energiaren mota aldatu egiten da, baina energia kantitate osoak konstante irauten du, energiaren kontserbazioaren printzipioak dioenaren arabera. Hala ere, transformazio bakoitzean energia degradatuz doa, alegia, gaitasuna galduz doa; energia probetxugarrietatik erabilgarritasun gutxiagoko energietarako transformazioko joera dauka.
Korronte paraleloen arteko elkarrekintza apirila 17, 2007
Egilea: Jokin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaBi korronte paraleloren eta mugagaberen arteko elkarrekintza aztertuko dugu jarraian, kontuan hartuta d distantziara daudela, I1 eta I2 korronteak igarotzen direla eta korronte biak norantza berean higitzen direla.
I1-ek I2 eroalearen puntu batean sortutako eremu magnetikoaren indukzioa B1 izango da, berau Biot-Savarten erregelan oinarrituta lor daitekeelarik:
![]()
Bestalde, eremu magnetiko honek hari eroale zuzen baten gainean eragiten duenez eta bertatik korronte bat pasatzen denez, hariaren gainean indar bat eragingo du; Laplacen lehenengo legean oinarrituz:
![]()
Beraz:
![]()
Hau da: 
Biderkadura bektorialaren definizioan oinarrituz, lehenengo hariak bigarrenari eragiten dion indarra bi hariek osatzen duten planoan egongo da eta biekiko perpendikularra izango da.
Era beretsuan, deduzitu daiteke bigarren hariak lehenengoari eragingo dion indarra. Akzio-erreakzio printzipioan oinarriturik:
F1,2=-F2,1
Kontsideratutako harietatik pasatzen diren korronteen norantzak berdinak izanik, bi hariak elkar erakarri egiten direla erraz ikus daiteke. Aurkakoa gertatuko da baldin eta harietatik eroaten diren korronteek aurkako norantza badute.

Kontutan hartzekoak
A) Metro batera bananduta eta 1 A-tako korronteak igarotzen dituen bi eroale lerrozuzen eta mugagabetako 1 m-ko luzerako segmentuen arteko erakarpen indarra ondokoa da:
![]()
Azken adierazpen honi esker, AMPEREA modu esperimentalean definitzeko aukera dugu:
Amperea, zuzenak, paraleloak eta mugagabeak diren eta metro bateko distantzian dauden bi eroaleetatik norantza berean igarotzen den korronte intentsitatea da; hori gertatzen denean, eroaleek elkarri eragingo diote eroale metro bakoitzeko 2·10-7 N-eko indarrarekin.
Proposatutako ariketak
17.- X, Y eta Z orriaren planoarekiko perpendikular diren hiru eroale dira eta, gainera, elkarren distantziakideak dira. X eta Z korronteak orrirantz sartzen dira; Z korrontea, ordea, irten egiten da.

Y eroaleari eragiten dion indar elektromagnetikoa honelakoa da:
- Nulua
- Hiru eroaleak lotzen dituen lerroarekiko perpendikularra.
- Y-tik Z-rako norabidea eta norantza edukiko du.
- Y-tik X-rako norabidea eta norantza edukiko du.
- Norantza hiru korronteen intentsitatearen araberakoa izango da.
18.- 3 A eta 4 A-tako korronteak zeharkatzen dituzten bi hari metaliko luze eta paralelo, plano elkarzutean kokatuta dagoen 2 m-ko aldea duen karratu baten B eta D ertzetatik pasatzen dira, irudian adierazten den bezala. Korronteen norantzak kontutan harturik, adierazi eskema batean eta kalkulatu, horietako bakoitzaren gainean agertzen den elkarrekintza magnetikoaren balioa eta A erpinean agertzen den eremu magnetiko ordezkaria.

19.- 6 cm-ko distantziara dauden bi hari zuzen, paralelo eta luzeetatik bi korronte pasatzen dira: batek I1=2 A-tako intentsitatea dauka eta bestea I2-koa, I1 korrontearen norantza adierazten dena izanik. Kalkulatu ezazu I2-ren balioa eta norantza P puntuko eremu magnetikoa nulua izan dadin. Kalkulatu eroale biek elkarri egiten dioten elkarrekintza indarra luzera unitateko.

DATUA: 4π·10-7 m·kg·C-2
Eremu magnetiko uniformearen eragina espira batean. Motore elektrikoa. apirila 15, 2007
Egilea: Jokin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaDemagun a eta b dimentsioko espira errektangeluarra
indukzioko eremu magnetiko uniformearen barruan dagoela.

Gainera eremu magnetikoaren bektoreak eta
gainazal bektoreak ϕ angelua osatzen dute. Espiratik I intentsitateko korronte elektrikoak zirkulatzen du.
Espiraren alde bakoitza eroale zuzentzat har dezakegu eta, ondorioz, Laplacen legea aplika daiteke.

Lortuko ditugun emaitzak ondorengoak dira:

![]() |
|
F4 eta F2 indarrak, aldiz, ez dute ekintza lerro berbera (ϕ=0 ez bada behintzat); a·sinϕ distantziak banatzen ditu eta, beraz, indar bikote horien momentua hauxe izango da.
![]()
Kontutan hartuta ![]()
Espiraren gainazalaren azalera S=a·b bada:
![]()
Eta adierazpen hau era bektorialean ipiniz:
![]()
Indarren momentuaren ezaugarriak honakoak izango dira:
- MODULUA:
izango da. Indar bikotearen momentua ezeztatu egiten da
eta
bektoreak lerrokatuta daudenean. Hori espira eremu magnetikoaren indar lerroekiko perpendikularra jartzen denean gertatzen da. Momentua, aldiz, maximoa izango da espiraren planoa eremu lerroekiko paraleloa denean. - NORABIDEA: espiraren gainazal bektoreak eta eremu magnetikoak osatzen duten planoarekiko elkarzuta izango da.
- NORANTZA: sakakortxoaren erregelarena.
magnitude bektorialari espira lau baten MOMENTU MAGNETIKOA
deitzen zaio. Momentu magnetikoak gainazal bektoreak duen norabide eta norantza berbera dauka. Hortaz, beti izango da espiraren gainazalarekiko perpendikularra.
Momentu magnetikoaren definizioan oinarrituz, espira baten gainean
eremu magnetiko uniforme batek eragiten duen momentua zera izango da:
![]()
Zirkuitua gainezarritako N espira lauek osatzen badute, aurreko adierazpena honela geratuko da:
![]()
Azpian daukazue funtzionamenduaren oinarria adierazten duen bideo bat:
How To Build A Simple Electric Motor, Plus How It Works. - Celebrity bloopers here
Kontutan hartzekoak
A) GOGORATU!
gainazal bektorea espiraren planoarekiko elkarzuta den bektore bat da, non bektore honen moduluak espiraren azalera ematen digu.
B) Espira zirkular baten kasurako emaitza berdinak lortzen dira, baina azken kasu honetan, kalkuluan zailtasuna areagotu egiten da.
Proposatutako ariketak
15.- Espira lau baten momentu magnetikoa
A·m2 adierazpenaren bitartez emana dator eta
T-ko indukzio magnetikoa duen eremu batean murgildurik aurkitzen da. Kalkulatu:
- Espiraren azaleraren balioa, bertatik 2 A-tako korronte elektriko bat pasatzen bada.
- Espiraren gainean eragiten duen indar pareak sortzen duen momentua.
16.- 1000 espirako bobina bat 0,5 T-tako eremu magnetiko uniforme batean murgiltzen da. Espiren erradioa 2,5 cm-ko erradioa badute eta bertatik 1,4 A-tako korronte bat zirkulatzen badu, aurkitu:
- Bobinaren momentu magnetikoa
- Bobinaren gainean agertzen den indar pareak sortutako momentua, eremu magnetikoak eta momentu magnetikoak 30-ko angelua eratzen dutenean.
- Momentu horren balio maximoa
Kontuz, bikiak aske dabiltza! apirila 14, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaDagoeneko hasi dira arazoak “Tipton” hotelean, izan ere, Sack eta Cody izeneko bikiak gerra emateko asmoarekin datoz gure telebistetara. Ez dira minutu bat ere geldirik egongo eta arazoak barra barra izango dira. Nola? Ez dakizuela zein telesaili buruz hitz egiten ari garen? “Hotel dulce hotel: las aventuras de Zack y Cody” telesailari buruz ari gara!
“Hotel dulce hotel: las aventuras de Zack y Cody” Dysney Chanel-en komedia bikain eta barregarri bat da. Haurrengan pentsatua dagoen telesail moderno bat da (Hori bai, nahi duen guztiak ikus dezake). Estatu Batuetan 2005. urte hasieran estreinatu zen eta Espainian, berriz, urte berdineko irailaren 23an. Telesail honek sekulako arrakasta izan du mundu guztian eta, orain kapitulu berri gehiago grabatzen ari direnez, ez dugu inongo zalantzarik bi mutiko hauek harriturik utziko gaituztela beraien abentura berriekin eta, nola ez, beraien bihurrikeria guztiekin.

Zeri buruzkoa da telesail hau?
Zack eta Cody Martin bere ama Carey-rekin batera bizi dira”Tipton” hotel erosoko 23. pisuko suite batean, Boston-en. Bikiak ez diote arazotan sartzeari uzten eta ezta hoteleko gerentea erotzeari ere. Mosbey jauna. Beste aldetik, London Tipton daukagu, bere aitaren aldetik hotelaren herentzia jasoko duena, eta inoiz ez du dudarik izaten bere arazoetan Maddie sartzeko, Zack maitemindua dagoen eta hotelean gozokiak saltzen dituen neska. Baina benetako protagonistak Zack eta Cody dira. Beraien amak hotelean abesten egiten du lan, bazkari eta afarietan bezeroei abesten, eta behin baino gehiagotan bere bi semeek barregarri utzi dute edo moztu egiten dizkiote bere saioak. Carey-k ia beti jasotzen ditu Mosbey jaunaren kexak, beti haserre dabilela mutikoekin hotela “suntsitzeari” uzten ez diotelako.
Telesail honek Raven-en (Disney-ren “Raven” izeneko telesaileko protagonista) eta Miley Cyrus-en (Disney-ren “Hannah Montana” izeneko telesaileko protagonista) laguntza ere izan du bigarren denboraldian.
Avril Lavigne apirila 13, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAvril Ramona Lavigne 1984ko irailaren 27an jaio zen Napanee-n, Ontario izeneko Kanadako probintzia bateko herri batean. Abeslari Kanadar honek “Skate” musika egiten du, baina baita Pop/Rock-a ere eta bere kantetako batzuk Pop Punk izeneko estiloan sartzen dira. Bai bere arrakasta handiagatik eta baita bere diskoen salmenta altuagatik izar berri gazteetako bat da. 2 disko edukita 30 milioi kopia saldu ditu mundu guztian. Gainera, 30 sari baino gehiago irabazi ditu.
Txiki txikitatik erakutsi zuen Avril-ek bere musikarako gaitasuna eta, bere amak dioenez, 2 urte zituenean bere haurtzaindegitik etxerako bidean kantatzen etortzen zen bidean. 5 urterekin, berriz, gospel musika abesten hasi zen herriko elizako koroan, bere amarekin batera. Adin horrekin, gitarra jotzen ere hasi zen. Musikarekin lotura zuten lehiaketa guztietan hartzen zuen parte eta 12 urterekin zorte onak lagundu zuen neska, lehiaketa bat irabazi zuen eta Shania Twain abeslariarekin abesteko aukera izan zuen.
16 urterekin, eta oraindik ikasketak amaitu gabe zituela, Estatu Batuetara joan zen bizitzera bere anaiak lagunduta bertan musika mundurako ateak irekiko zitzaizkion esperantzarekin. New York-erako bidaia batean Antonio “LA” Reid-ek (Pink izeneko musika grabazio enpresa baten jabea) country musika abesten entzun zuen “Chapters” liburutegian eta hortxe hasi zen abentura handia. Avril-ek berehala egin zuen tratua gizon harekin eta Artista Records agentziak abeslariarekin tratua egin zuen. Horduantxe, Cliff Magnes konpositoreak lagunduta, hasi zen “Let Go”ren (Avril Lavigne-ren lehenengo CD-a) grabaketa. Horrela, Grammy sari bat irabazi zuen Avril-ek denbora jakin batean 18 milioi kopia saltzeagatik.
Nahiz eta fama duen bere jarraitzaileekin, egia esan, oso jatorra eta zintzoa dela diote bere lagun askok.
“Under My Skin”en (artistaren bigarren diskoa), Avril helduago bat ikus dezakegu, bere irudi gaiztoaz urrun eta kantu zuzenagoak egiteko gaitasunarekin, neska nerabeek mutilekin dituzten arazo normaletan pentsatuz eginak. Bigarren album honen 13 milioi kopia baino gehiago saldu ziren eta bertako bi kantu, “He wasn´t” etra “Nobody´s Home”, oso famatu egin ziren abeslariaren bizitzako zati asko deskribatzen zituztela eta.
Avril, 2006ko uztailaren 22an, arratsaldeko 5etan hain zuzen ere, Deryck Whibley-rekin, “Sum 41” musika taldearen abeslariarekin, ezkondu zen Montecito-n (Kalifornia).
Bere hirugarren diskoa, “The Best Damn Thing” izenekoa, urte honetako (2007) apirilaren 17an kaleratuko da eta bere lehen singlea, “Girlfriend”, jada estreinatu zen eta orain bideorik ikusienen zerrendan kokatzen da www.youtube.com helbidean. Abesti honen berezitasunetako bat honako hau da: 8 hizkuntza ezberdinetan grabatu dute (Gaztelaniaz, Frantsesez, Italieraz, Portugesez, Txineraz, Japonieraz, Alemanieraz eta, nola ez, Ingelesez).
Jeremy Sumpter apirila 12, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaJeremy Robert Myron Sumpter 1989ko Otsailaren 5ean Monterrey ( Kalifornia) izeneko hiri batean jaio zen aktore gaztea da, Peter Pan (2003) pelikularen
protagonista izateagatik ezagunagoa.
Kentucky-ko herri txiki batean hazi zen, bere familia bertara joan bai zen bizitzera bera txikia zenean. 11 urte zituenean, Jeremy-k talentuen txapelketa batean parte hartzeko izena eman zuen, horrela sari piloa irabaziz. Ondorioz, errepresentatzaile pertsonal batekin hitz egin zuen eta 200. urtean Los Angelesera joan zen bizi izatera. Bertan hilabete batzuk baino ez zeramatzala, gazteak “Adam Meiks gaztea”-ren papera lortu zuen “Frailty” izeneko filmean, Bill Paxton-en filma.
Beranduago, Danny Glover zine zuzendariak “Henry Sturbuck” izeneko pertsonaiaren papera egiteko aukeratu zuen “Just a Dream” filmean eta, horregatik, aktoreak telebistarako egin diren pelikuletako interpretaziorik onenari saria irabazi zuen “Young Artist Awards”-etan.
“Local Boys” izan zen bere hurrengo pelikula, bertan erakutsi zuen mutil honek, interpretazioaz gain, surfean ere primeran moldatzen zela. Izan ere, filmean surflari gazte baten papera egin zuen.
Mundu osoko aktore gazteen artean eginiko aukeraketa baten ondoren, Jeremy P.J. Hogan-en Peter Pan-en bertsioan (“Peter Pan: the big aventure”) Peter-ena egiteko aukeratu zuten. Hau izan da Jeremy-ren paperik inportanteena eta zinerako ate asko ireki dizkiona. Baina, pelikula hau egiteko, Esgrima entrenamendu gogorrak egin behar izan zituen eta 2 astez egon zen egunero gimnasiora joanez.
“Clubhouse” izan zen Jeremy-k egin zuen lehenengo telesaila, 15 urte zituenean.
Jeremy beti dabil paper ezberdinen bila eta, egunen batean, zuzendari moduan kameren atzean lan egitea da bere ametsa.
Bere denbora librean, Jeremy-k surf-a, saskibaloia eta, igerilekuan, tranpolineko saltoa praktikatzen ditu.
Aktore honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, Klikatu hemen.
