Nabegaziora joan

Hewittek Gaudiori garaitu dio maiatza 31, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Gaston Gaudio argentinarrak oso gaizki jokatu zuen Roland Garroseko bigarren errondan Lleyton Hewitt australiarraren aurka, 4-6, 3-6, 6-2, 6-4, 6-2rengatik galdu baitzuen hiru ordu eta 28 minutu iraun zituen partiduan.

2004eko txapeldunak bere tenisik onena erakutsi zuen lurrezko lurzoruan, gainera ez da bere lurzorurik gustukoena. Gero ordea gauzak okertzen joan ziren eta azkenean oso gaizki jokatu zuen partiduaren bukaeran, noski, Hewittek orduan aprobetxatu egin zuen.

Errebesa erabili zuen gehien bat, Gaudiok erraztasunez irabazi zituen lehenengo bi setak Pariseko irekian, ematen zuen orain dela lau urteko txapelduna berriro itzuli zela, azkeneko jokalaria titulu hau altxatzen Nadal iritsi zen baino lehen.

Horren ondorioz, Hewitt aurrera dihoa txapelketan eta bere hurrengo aurkaria Jarkko Nieminen, 20. faboritoa, eta hori irabazten badu Nadalen aurka jokatu beharko du, noski Nadalek, tituluaren defendatzaileak eta bigarren gogokoenak, ere partidu guztiak irabazten baditu.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

Federerrek 17 urteko frantziar bat du berari laguntzen maiatza 28, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Atzo hasi zen Roland Garros, denboraldiko bigarren Grand Slam-a eta lurrezko lurzorua dagoen txapelketetatik onena. Munduko bi erraketa onenak, Roger Federer suitzarra eta Rafael Nadal espainiarra, aspaldidanik aurkitzen dira Frantziako hiriburuan eta pasa zen ostegunetik hasi ziren entrenatzen “Boloniako Basoko” pistetan. Alde batetik, Mallorkakoa 2005ean lortutako titulua babestu nahi du eta beste aldetik, suitzarra, espainiarra berriro ere irabazten saiatuko da Roger-Rafa izan behar den finalean.

Roger Federerrek Jonathan Eysseric izeneko 17 urteko eta ATP sailkapeneko 818. tenislari frantziarra ekarri du berekin bere entrenatzailea zen Tony Roche bota zuelako Erromako Masters Serietik eliminatu zenetik. Eysseric, Australiako junior irekiko finalista izanda denboraldi honetan, ezkerra da eta Rafaren antza du bere jokoan, horrek esan nahi du, Federerrek, Nadalen jokoa aztertu nahi duela eta eta kezkatuta dagoela.

Eysseric Hamburgoko Masters Seriean entrenatu zuen Rogerrekin eta berdina egingo du Parisen, txapelketako antolatzaileen inbitazio bat aprobetxatuz.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz kliaktu hemen.

Ariketak sortu ditugu maiatza 27, 2007

Egilea: 5.A-gelako-ikasleak Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Guk sortu ditugu ariketa hauek. Zuk, zergatik ez?




Gipuzkoako txapeldun bigarren aldiz maiatza 27, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Ostiralean, Teniseko taldekako Gipuzkoako txapelketa eduki genuen Ordizian eta pasa zen urtean bezalaxe berriro ere irabazi egin genuen. 2-1 irabazi genuen Oiangurenekoen aurka, banakakoetan Mikelek 6-3 garaitu zuen Ibon Guerra eta Beñatek ,berriz, galdu egin zuen 6-2 Aitor Gonzalezen aurka. Mikel amorru handiz gelditu zen partiduaren ondoren, zeren, Gipuzkoako banakako txapelketan galdu egin baitzuen Ibonen aurka final-erdietan eta orain ,berriz, irabazi egin dio. Gipuzkoako txapeldunen titulua binakakoetan erabaki zen Beñat eta Mikel Ander Galparsoro eta Unai Aranaren aurka 6-1 irabazita.

Nik ezin nuen jokatu, belaunean edukitako zauria errekuperatzen ari zitzaidan eta. Oraindik aste bat edo gehiago egon beharko dut kirolik egin gabe.

Berez Donostiako Igara auzoan jokatu beharko genuen finala ,baino, bi taldeak Ordiziakoak zirenez, Ordizian izan zen finala. Sariak hartzera atzo 14:30etan joan ginen Beñat eta ni Mikelek Igeriketako txapelketa baitzuen Azpeitian. Eskerrak Mikel ez zen joan, sekulako desastrea baitzen sari banaketa. Gu antolatzailearengana joan beharra izan genuen txapeldunak ginela esatera eta orduan sariak eman zizkigun: kopa bat, hiru domina eta erraketako mangoan jartzeko hiru zinta bakoitzarentzat. Baina hori baino lehen, sariak hartzera joan zenean antolatzailea, gu eskaileretatik gora joan ginen eta bera etorri zenean beste mutil batzuei hasi zen saria ematen, eskerrak guk oihu egin genuen, bestela saririk gabe geldituko ginen. Lehengo urtean behintzat sarien zeremonia zegoen, aurten ,ordea, zorionak bakarrik esan zigun antolatzaileak.

Ea hurrengo urtean ere taldekako txapelketa irabazten dugun, AUPA JAKINTZA!!!!

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK!!! maiatza 26, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Tenisa
Atzo jokatu genuen Gipuzkoako finala, Ordizian, Oiangurenen aurka. Hodeiak oso beltzak zetorkizkigun eta bazpada ere segituan hasi ginen jokatzen. Lehenik banakan Mikelek eta nik jokatu genuen. Nik Aitor Gonzalezen aurka nuen, oso sake ona duen baten aurka. Hasieran oso pareko hasi ginen 2-2 eta 30-30 gindoazenean berak bi aldiz sareari eman eta ondoren dejada eginez irabazi ziten joku hori. Hortik aurrera oso gaizki hasi nintzen jokatzen. Azkenik 6-2 galdu nuen eta 1-0 zihoazen Oiangurenekoak irabazten. Mikelek Ibon Guerraren aurka zuen eta gogo askokin atera zen banakako txapelketan final erdietan eliminatu egin baizuen Ibonek Mikel, 6-5. Partidua Mikel oso ondo hasi zen, 2-0 eta ondoren 3-3 zihoazen, baina Mikel ez zen etsi eta 6-3 irabazi zuen. Partidu bikaina Mikelena. Horrela dena binakako partiduan erabakiko zen. Mikelek eta nik jokatzen genuen, Alexander oraindik lesionatuta dago eta. Bi taldeak oso urduri geuden. Hasieran errez hasi ginen irabazten eta horrela lasaitu egin ginen eta konfidantza gehiagoz jokatu genuen. 4-0 gindoazenean Mikelen sakean gaizki ibili ginen eta azkenik 6-1 irbazi genuen. Pozik zoratzen geuden. Gaur joan gara premioak jasotzera Igarara eta gauza asko eman dizkigute. Bertan guraso batzuk oso haserre zeuden eta antolatzailearekin denetik deitzen zieten beraien artean. Premion banaketa oso eskasa izan da, kopak eskura eman eta kitto, ez argazkirik, ez txalorik eta ez ezer ere ez. Kopa bat, hiru medaila eta bakoitzarentzat hiru grip eman dizkigute.

Saskibaloia
Atzo jokatu ziren ACBko playoffen hirugarren partidua eta bertan Tauk, beste bi partiduetan bezalaxe Unicjari errez irabazi zion, 88-63. Scola eta Lue Roe izan ziren hoberenak Tauen aldetik. Azkenak bere hirugarren partiduan taurekin zenbaki bikoitzak lortu zituen. Orain final erdietarako sailkatuta dago eta Bartzelona edo Akasvayuren aurka jokatuko du. Beste partiduetan Madridek Pamesari 100-79 irabazi zion, 2-1 madrildarrak aurretik. Horrelaxe doa Bartzelona Akasvayuren aurka. Atzo 84-77 irabazi zuen. Azkeneko partiduan DKVek galdu egin zuen Gran Canariaren aurka 63-74 eta oraindik 2-1 irabazten doa.
NBAko playoffetan Detroit 2-0 doa irabazten Clevelanden aurka. Aupa Lebron!!!

Gipuzkoako Mendi Ibilbideak maiatza 24, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Azkenaldi honetan, zer idatzi jakin ezinik nebila, oso blog edo web orri interesgarri bat topatu dut (Gipuzkoako Mendi Ibilaldiak). Bertan, gipuzkoan egin daitezken ibilaldiei buruz informazio interesgarria ematen da eta egia esan, harriturik nago nola den posible gure inguruan horrenbeste bide izateaz. Gainera, ez bakarrik ibilbide motzak, luzeak ere aurkitzen dira.

MILAN TXAPELDUN!!! maiatza 24, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Futbola
Atzo jokatu zuten finala Liverpool eta Milanek. Lehen zatian Liverpool hobeto jokatzen ari zenean 44garren minutuan Alonsok falta arriskutsu bat egin zuen. Pirlok falta atera zuen eta Inzagiri jo ondoren gola sartu zuen, ze zortea. Lehen zatia horrela bukatu zuten eta bigarren zati hasieran ezin zuen iritsi Liverpoolek Milanen porteria, baina Kewell atera zuen eta pixkanaka aukerak sortzen hasi ziren baina kontraeraso batean Inzagik bigarrena sartu zuen. Crouch eta Arbeloa atera zituen eta 88an Corner batean Kuytek buruz sartu zuen. Arbitroak hiru minutu besterik ez zituen gehitu eta 2:40 zijoazenean bukaera pitatu zuen. Azkenik 2-1 bukatu zuten eta horrela Milanek zazpigarren europako kopa lortu zuen.

Tenisa
Hasiera batean gipuzkoako txapelketako finala, Ekainan 2an, nire urtetan, zen. Partidu hau aurreratu egin da ostiralera eta bi taldeak Ordiziakoak garenez Ordiziako kiroldegian jokatuko da bostetan. Alexander oraindik ere lesionatuta dago eta Mikelek eta nik jokatuko ditugu banakako eta binakako partiduak jokatuko ditugu. Oiangurenen aurka dugu eta beraiek final erdiak San Patricioren aurka jokatu zituzten. Maiatzak 28an Roland Garros hasiko da eta bertan Nadal da faboritoa gehienen ustez. Bertan espainol ugari egongo dira.

Saskibaloia
ACBko playoffakjokatzen ari dira. Tau irabazten doa 2-0 Joventut bezala, Madrid eta Pamesa 1-1 doazte Bartzelona eta Akasvayu bezala. Nban Cleveland eta Detroit ari dira final bat jokatzen, eta bertan 1-0 doa Detroit irabazten. Bestean Utah eta Spurs ari dira jokatzen eta bertan Spurs 1-0 doa irabazten.

Txirrindularitza
Italiako giroan Pettachik edizio honetako bere hirugarren etapa irabazi du eta generalean Andrea Noe doa lehena Patxi Vila laugarren eta Di Luca zortzigarren.

Nike anuntzioa maiatza 24, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Dakizuenez, biedo gutxi jartzen ditut nire blogean, baina, oraingoan bat jarriko dizuet. Bideo honetan Nadal, Gasol eta Ronaldinho izarrak azaltzen dira. Ea gustatzen zaizuen.


Zac Efron eta “hairspray” maiatza 23, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

“Hairspray”, bai izen arraroa, ezta? Euskaraz “laka” esan nahi baitu. Baina ez, oraingoan ez gara ileaz eta orrazkera desberdinez hitz egiten ari, Zac Efronek Kanadan grabatu berri duen pelikulaz baizik, izen horixe du eta.

Gainera, Zac-ek ilea moztu eta beltzez tindatu behar izan du pelikula hau egiteko eta, hori gutxi ez balitz, 5 kilo irabazi behar izan zituen bere papera lortu ahal izateko. Hala ere, pena merezi izan duela dio berak, asko gustatu omen zaio eta film honetan parte hartzea.

Ziur denok pentsatuko dugula “High School Musical”en moduan, mutil honek musikalen batean edo parte hartuko duela, baina, ori ez da egia. Benetako abeslari baten papera egingo du eta berak eginiko abestiak abestuko ditu.

Baina, ez pentsa pelikula hau oraingoa denik, gutxi-gora-behera duela 20 urte egin baitzuten honen musikala eta orain bertsio bera film bihurtzea erabaki dute, antza denez. Hain zuzen ere, Brodway-n aurkeztu zuten “Hairspray” musikala 1988. urtean.

Hala ere, bertsio berri honetako aktoreak oso desberdinak dira, nahiz eta musikalean zeuden aktoreen paper berberak egin behar izan. John Travolta, Michelle Pfeiffer, Jerry Stiller, Queen Latifah, Amanda Bynes, Christopher Walken, Allison Janney, Zac Efron eta Paul Dooley dira bertsio berri honetako aktore nagusiak.

Pelikula hau 60ko amarkadan oinarritzen denez, aktoreek urte horietan bezala jantzi eta orraztu behar izan dute, hau da, “ileak gora eta laka da festako da erregea”.

Zertaz doa?

Tracy Turnblad, institutu bateko ikaslea, oso lotsatia da, baina beti dantzatu nahi izan du eta, gainera, ikaragarri gustatzen zaio dantzatzea. Lotsatu egiten da bere loditasuna dela eta, ordea.

Baina bere bizitza goitik behera aldatuko da telebistako musika lehiaketa batera aurkeztea erabakitzen duenean.

Oso ezaguna bihurtuko da institutuan eta denek errespetu handia izango diote. Bere ametsa betetzen lagunduko dioten lagun asko izango ditu, baina izango da bidea harriz beteko dionen bat ere. Amber von Tussel izango da bere etsaia eta biek gogor borroka egingo dute “Miss Auto Show 1963″ lehiaketa irabaztearren. Baina hori ez da izango euren lehia bakarra, biak mutil beraz maiteminduko baitira! Baina, jakina, Tracy “lodia eta itsusia” denez, Amberrek Tracyk zereginik ez duela uste du. Ui, ui, ui……. Baina, nork esango ote zion Tracyri ederra izan zitekeela laka apurtxo batekin eta irribarre alaia atereaz.

Eta, nor den biak maitemintzen diren mutila? Link Larkin (Zac Efron), Amberrekin maitemindua dagoena eta, aldi berean, Tracyren ametsetako mutila.

A zer nolako zurrunbiloa den hau, baina, ideia guztiak argitzeko, pelikula ikustea onena, uztailaren 20an estreinatuko da eta Estatu Batuetan eta bertatik hona iritsiko da aste gutxitan. Bitartean, itxaron egin behar!

Segurtasun uhala maiatza 23, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Badakizue oso garrantzizkoa dela autoan ibiltzean beti segurtasun uhala eramatea. Gainera, lehengo urteko uztailetik oraindik garrantzitsuagoa, izan ere, puntuen karneta atera dute eta gerrikorik gabe harrapatzen bazaituzte hiru puntu kentzen dizkizute eta hamabi puntuak galdu ezkero, karneta kentzen dizute.

Horregatik, lehen baino garrantzi handiagoa ematen zaio segurtasun uhala jartzeari (nahiz eta nik batzuetan ez jarri, beste askok bezala). Telebista gainera ere saiatzen da hori erakusten eta pertsona batzuk telebistara joan dira guk gerrikoa jartzeko esatera. Begira andre hau. Telebistara joan zen factor-X izeneko programa batera. Programa honetan, abeslariak hautatzen dituzte txapelketa baterako (operacion triunforen antzeko zerbait) eta neska hau bertara joan zen gerrikoa jartzeko abesti batekin, hobeto esanda, bost abesti laburrekin. Ikusi bideo hau:

Eroetxera nire ustez neska honek joan beharko du. Zuen ustez ez?Informazio gehiago nahi baldin baduzue sartu hemen.

Itxi
Bidali postaz