Nabegaziora joan

Herriko tontoen txisteak maiatza 22, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Orain herriko tontoei buruzko hiru txiste kontatu behar dizkizuet. Espero dut gustatzea:

ATEA ZAK!
Behin, herriko tontoa kaletik zioan paseatzen, baina zakila kanpoan zuelarik. Halako batean esaten dio batek:
- Ze ari zara zakila kanpoan daramazula?
- Hagineko mina dut eta.
- Eta horrek zer inporta du?
- Ba jende guztia hasi zait esaten “Atea zak! Atea zak!” eta nik kasu egin diet.

Txiste hau la sexta telebistan ikusi nuen.

TE LA QUEDAS
Hor zioan behin makarra bat bere auto berriarekin. Autoa berria zenez, ea nola ibiltzen zen frogatzen ari zen eta 100km/orduko zioan errepide arrunt batean.
Halako batean, herri txiki batetik pasa zen eta han azaldu zitzaion herriko tontoa. Bere atzetik zioan ea harrapatzen zuen eta makarrak, harrapatu ez zezan, 200km/orduko abiadura hartu zen.
Baina berriz ere herriko tontoa han azaldu zen:
- Eeeee!!!! Polikigo!!!!! Eooo!!!
- Harrapatu egin behar nauela! -esan zuen makarraketa orduan 300km/orduko abiadura hartu zuen.
Baina hortik pixka batera berriz ere herriko tontoa bere atzetik zegoen.
- Eeeeeee! Etxoiteko!!!!!
- Harrapatuko nauela! -eta 400km/orduko abiadura hartu zuen makarrak. Herriko tontoa atzean geratu zen.
Geroago gasolinera batera joan zen gasolina asko gastatu baitzuen ihesaldian. Eta halako batean herriko tontoa agertu zen berriro ere. Berarengana gerturatu, sorbaldan eskuarekin ikutu eta esan zion:
- Te la quedas!

Txiste hau ere la sexta telebistan ikusi nuen.

TIPULAZKO PASTELAK
Joan zen behin herriko tontoa gozotegi batera eta esan zuen:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
Eta gozogileak erantzun zion:
- Ez ez ditugu.
Hurrengo egunean, 50 tonto etorri ziren eta esan zuten denek:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
- Ez ez ditugu -berriz ere gozogileak.
Hurrengo egunean, 100 tonto etorri ziren eta esan zuten denek:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
- Ez, ez ditugu -esan zuen berriz ere gozogileak.
Baina orduan, tipulazko pastelak asko salduko zirela pentsatu zuen gozogileak eta hurrengo egunerako 1.000 tipulazko pastel egin zituen. Hurrengo egunean, 1.000 tonto etorri ziren eta esan zioten:
- Ba al dituzue tipulazko pastelak?
Eta gozogileak erantzun zien harro -harro:
- Bai, baditugu.
Eta tontoek esan zioten:
- Txarrak daudela.

Txiste hau Unaiek kontatu dit. Baina ez ahaztu Unanueko pastelak direla munduko goxoenak.

TABAKOA HIESA BAINO 1,5 HILGARRIAGOA IZANGO DA maiatza 22, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita


2007-ko osasunaren ezaugarriak ikusita tabakismoak hiesaren bikoitza hilko du 2015-ean. Tabakoa mundu guztiko biztanleriaren %10 hilko du 2015-ean.
2030-ean jende gehiena hilko da gaixotasun kardiakoengatik, biriketako gaitzengatik, eraso zerebralengatik eta hiesarengatik.
2030-ean hildakoetatik %70 kutsakorrak ez diren gaixotasunengatik hilko dira. Tabakismoaren bidez hiltzen diren pertsonen kantitatea handitu egingo da. 2005-ean 6,4 milioi hil ziren eta 2015-ean 6,4 hilko dira eta 2030-ean 8,3 milioi.
Hiesaren kasuan mundu guztiko hildakoen kantitatea bikoiztu egingo da, horren ondorioz, 2030-ean 6,5 milioi pertsona hilko dira. 2004-ean munduko biztanleriaren osasuna zaintzeko gastuak gehitu egin ziren 2004-ean 5 bilioi dolar.
Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.

Federer Hamburgoko garaile maiatza 21, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Final handia munduko bi onenen artean jokatutakoa, baina, baina bat du, tenislari espainiarrak ez duela txapelketa irabazi, horren ondorioz, errekorra bukatu da, eta pena bat da, hala ere, denok genekien garaipenen bolada noizbait bukatu behar zela, tamala espainiarrak hasieratik erreza zuela ematen zuen partidu batean gertatu dela.

Partiduko lehenengo jokuak esaten zuen partidua oso luzea izan behar zela, zeren, Roger Federerrek abantailako bost bola behar izan baitzituen markagailuan lehenengo jokoa azaltzeko Lehenengo setean tenislari suitzarra ez zen bere tenis bikaina erakusten ari, baina, bigarrenean, sekulako aldaketa egin zuen. Espainiarrari ordea, kontrakoa gertatu zitzaion, lehenengo setean baino gaizkiago jokatzen hasi zen.

Azkenean, Rafa ezinean zebilela, 2-6, 6-2 eta 6-0 bukatu zen partidua Rogerren alde. Behintzat Rogerrek ez duen errekor bat jarri zuen, hau da, 81 partidu lurrezko lurzoruan galdu gabekoa.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

FINALEAN GAUDE!!! maiatza 20, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Tenisa
Atzo jokatu genituen Gipuzkoako txapelketako final erdiek Mary Warden aurka. Banakako partiduak Mikelek eta nik jokatu genituen. Mikel errez hasi zen irabazten, besteak txar asko egin zituen eta. Ondoren bestea oso ondo jokatzen hasi zen eta 5-3 joan ziren eta Mikelek nahiz eta bukaeran asko sufritu 6-3 irabazi zuen. Ni berriz oso gaizki hasi nintzen, 1-0 eta 40-15 galtzen nijoan eta jadanik galdu egin behar nuela pentsatzen nengoen. Orduan nahiz eta polikiago joan gehiago sartzen hasi nintzen eta besteak horrela txar asko egiten zituen. Joku hori irabazi egin nuen, ondoren errez gainendu nintzen 6-2. 2-0 gindoazen eta jadanik finalerako sailkatuta geuden eta oso pozik. Binakako partiduan Mikel eta ni lasaiago geuden. Besteak oso onak ziren. 1-0 galtzen hasi ginen baina lasai geudenez oso ondo jokatzen hasi ginen eta horrela errez, 6-1 irabazi genuen. Besteak oso onak ziren baina konzentrazio falta handia zuten, adibidez, partidu erdian parrez ari ziren. Horrela 3-0 irabazi genuen eta gure finaleko aurkaria San Patrico edo Oianguren izango da. Ekainaren 2an izango da, nire urteetan eta Oiangurenek irabazi badu finala Ordizian jokatuko da, bi taldeak Ordizikoak garelako. Ordua ez da oraindik zehaztu eta hemen jarriko dut.
Hamburgon ere atzo jokatu ziren final erdiak, Moya-Federer eta Nadal-Hewitt. Bi partiduak hirugarren setean erabaki ziren. Lehena Federerrek irabazi zuen 4-6, 6-4 eta 6-2. Bestean Nadal gainendu zen 2-6, 6-4 eta 6-2. Finala gaur izan da munduko bi onenen artean, eta munduko lehena, Federer gainendu egin da 2-6, 6-2 eta 6-0. Hasieran Nadal errez ari zen, baina bigarren setean Federer hobeto ibili da eta hirugarren setean Federer sarera igo da eta Nadalek ezin izan du ezer egin. Nadalek hautsi egin du bere martxa, 81 partidu galdu gabe superfizie hontan.

Futbola
Gaur Errealak oso partidu garrantzitsua irabazi du Celtaren aurka 3-1. Lehen zatia 0-1 bukatu du eta gehiago izan zitezkeen. Baina bigarren zatia erabat desberdina izan da eta Kovacevicek segituan sartu du gola. Ondoren, Savioren jokaldi zoragarrian, berak gola sartu du. Azken minutuetan Rekartek oso gol polita sartu du. Azkenik 3-1 eta salbatzeko aukera askoz gehiago dituzte. Atzo partidu zoragarria eskaini zuten Zaragoza eta Athletichek 7 gol zoragarriekin. Lehen 20 minutuetan 2-0 zihoan Zaragoza irabazten, baina ondoren Adurizek baloi bat errekuperatu ondoren gola sartu zuen, hortik gutxira penaltia protestatu zuten Athlethickekoek. Kontraeraso hortan Sergio Garciak 3-1ekoa sartu zuen. Ondoren Zaragozak 4garrena sartu zuen. Bigarren zatian penaltia adierazi zuen Athleticen alde, Adurizek sartuz. Hortik pixkatera Adurizek berriz sartu zuen buruz oso gol polit bat. Azkenik 4-3 eta Errealak gaur Celtaren aurka irabazi duenez puntu batera jarri da. Osaunak Levanteri 1-4 irabazi dio Soldadoren hatrickarekin eta azkena ligako onenetakoa izan da, jarriko dut asteko bideoan. Betis-Gimnastic partiduan 1-1 bukatu zuten eta Mallorca-Valentzia partiduan 0-1. Almeria lehen mailan dago atzo Ponferradinari 3-1 irabazi ondoren. Alemaniako ligako txapelduna Sttutgart izan da atzo 2-1 irabazi ondoren. Inglaterrako kopa Chelseak eraman du Manchesterren aurka atzo finala jokatuta.
Futbolari buruz informazioa hemen duzue.

Txirrindularitza
Atzoko etapa berriz ere Pettachik irabazi zuen eta jadanik gutxi gora behra Giroan 20 etapa irabazi ditu.

Nadalek Gonzalez garaitu eta 80 partidu daramatza galdu gabe lurrezko lurzoruan maiatza 19, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Rafael Nadal tenislari espainiarra, munduko bigarren onena, Hamburgoko ATP Masters Seriean, atzo, final-erdietarako sailkatu zen Fernando Gonzalez txiletarra garaituta eta gainera, errekorra handitu du, orain 80 partidu daramatza jarraian galdu gabe lurrezko lurzoruan.

Bere indarraz eta kolpeen barietateaz baliatuz, Nadalek Gonzalez txikitu zuen bi setetan (6-4 eta 6-4).

Nadalen azkeneko porrota lurrezko kantxan , orain dela bi urte izan zen, 2005eko apirilean.

Orain dela gutxi hasiko zen Nadalen partidua final- erdietan Lleyton Hewitt australiararen aurka.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

BIHAR GIPUZKOAKO TENIS TXAPELKETAKO FINALERDIAK!!! maiatza 18, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Tenisa
Bihar Igaran, Donsotian gipuzkoako txapelketako finalerdiak ditugu. Gure taldean Alex, Mikel eta ni gara. Alexek ezin du jokatu, belaunean mina du eta. Aurrekoan plazan futbolean genbintzala erori egin zen eta tornilo batekin jo zen. Ireki egin zitzaion eta bera zorabiatu egin zen. Azkenik 10 puntu eman zizkioten eta oraindik lesionatuta dago. Orduan Mikel eta ni bakarrik egongo gara, eta biok banaka eta binaka jokatu dugu. Mary Warden aurka dugu eta irabaziez gero finalean gaude. Ea alex sendatzen zaren!!!
Hamburgon final laurdenak jokatzen ari dira, Ferrer eliminatu egin da Federerren aurka, Moya Djokovicen aurka 5-5 doa, Nadalek Gonzalezen eta Almagrok Hewitten aurka neurtuko dira.

Txirrindularitza
Gaur, seigarren etapa egiten ari dira, eta 50 km falta direnean iheslariak 7:45 ateratzen die pelotoiari eta ezer arraroa gertatzen ez bada, hauek helmugara bakarrik iritsiko dira. Liquigasen estrategia beste talde batek agintea hartzea da eta uzten ari dira. Pinotti (t-mobile) lider jarriko zen horrela.

Saskibaloia
Atzo playoffetako lehen partidua jokatu zen, Madridek 84-81 irabazi zion Pamesari eta gaur Tauk jokatuko du.

Futbola
Errealak aste honetan hil ala biziko partidua du Celtaren aurka, Athlethickek bezala Zaragozaren aurka baina errealarentzat hobe da Zaragozak irabaztea, horrela salbatzeko aukera gehiago ditu. Hemen partidu hauen orduak.

SEVILLA TXAPELDUN!!! maiatza 17, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Futbola
Sevillak eta Espanyolek atzo finala jokatu zuten, UEFAkoa. Lehenik Adrianok gola sartu zuen, ondoren Rierak. 67garren minutuan Moises expulsatu zuten Espanyolen aldetik. Orduan Lacruz atera zuen, eta Tamudo kanpora. Horrela oso atzean kokatu ziren. Prorrogara iritsi ziren eta bertan lehen zatiko azken minutuan Kanoutek sartu zuen eta ondoren Jonatasek. Penaltitara iritsi ziren eta bertan Palopek hiru penalti gelditu zituen eta horrela Sevillak UEFA irabazi zuen. Espanyolekoak negarrez eta Sevillakoak pozez saltoka zeuden. Iritsi ziren Sevillara eta gaur goizean bertan zeuden beraien himnoa abestuz, El Arrebato:


powered by ODEO

Tenisa
Hamburgoko Master Seriesa jokatzen ari dira. Bertan Nadal, Almagro, Ferrer eta Moya jadanik final laurdenetarako sailkatuta daude.

Saskibaloia
NBAko playoffetan Cleveland 3-2 doa irbazten Netseri, Utah Jazz sailkatuta dago eta Spurs 3-2 doa eta Detroit ere.
Gaur hasi dira playoffak, Pamesa-Real madrid partiduarekin. Tauk bihar jokatuko du.

Txirrindularitza
Italiako Giroan, Rober Fosterrek irabazi du bostgarren etapa eta Danilo Di Lucak lider jarraitzen du.

MINBIZIA DA ESPAINIARRAK BELDUR GEHIEN DIOTEN GAIXOTASUNA maiatza 17, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Espainiako biztanleriaren %64-ek eduki du minbiziaren kasu bat gertu, hau da, familiak edo lagunak. Minbizia da, diferentziarekin, beldur gehien ematen duen gaixotasuna. %64-ek aitortzen du beldur gehien ematen dion patologia dela, hiesa (%34) eta alzheimerraren (%24) askoz aurretik.
2.100 pertsona elkarrizketatu ziren. Gaixotasun honi beldurra edukitzeko arrazoi nagusiena hiltzearekin duen erlazioa da, elkarrizketatuetatik %36-en arabera. Bigarren arrazoia da sendatzeko duen zailtasuna (%27) eta hirugarrena sortzen duen mina (%25).
Bestalade, ehunetik batek bakarrik pentsatzen du minbizia edukitzeko arriskua duela. Hoietatik %57-k hori esaten du familian baduelako norbait minbiziarekin eta %25-ek erretzen duelako.

Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.

Bigarren kontzertua maiatza 17, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Gogoratzen al zarete lehengoan eman genuen kontzertuaz? Ba orain dela denbora bat, Karim eta nik beste kontzertu bat eman genuen. Oso kontzertu onaizan zen beste bezalakoa. Abestia seguruenik ezagutuko duzue, Nabucco operako esklaboen askatasunaren abestia da. Kontzertua ikusi nahi baldin baduzue ikusi bideo hau, txundituta geldituko zarete.


Ikaragarria ezta?

Beno, orain beste gauza bat esan behar dizuet. Gogoratzen al zarete duela hilabete kontatu nizuen asmakizunaz? Ba ikusten da argiaren kontuan ez zaretela oso jaioak. Izan ere, inork ez du oraindik asmatu. Horregatik erantzuna jarri behar dizuet orain.

Lehenengo, 1 konmutagailua zapaldu behar da eta bost minutu eduki zapalduta. Ondoren, bigarren konmutagailua zapaldu eta joan bigarren pisura. Argia piztuta baldin badago bigarren konmutagailua da. Argia itzalirik baldin badago baina bonbola ikutzean beroa badago lehenengoa da eta argia itzalirik badago eta ikutzean hotza, hirugarrena da.

Ez zen hain zaila!

ANOREXIAREN BIDEO BAT maiatza 17, 2007

Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita



Bideo honetan ikusi daiteke anorexiari buruzko argazkiak. Nazka piska bat ematen dute, baina benetakoak dira. Ea gustatzen zaizuen.

Itxi
Bidali postaz