EULIA ekaina 29, 2007
Egilea: Carlos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Eulia intsektu batzuei ematen zaien izena da 120.000 bat espezie dira. Eulien gorputzak burua, toraxa eta abdomena dauka, baita ere, 2 hego, begiak (hauek argira sentiberak diren ehunka fazetaz osatuak) eta ahoko zatiak zurrupatzeko, zulatzeko eta miazkatzeko prestatuak dauzkate.
Ezin dute koska egin baina batzuek ziztatu eta odola zurrupatu dezakete. Bere bizitzan metamorfosis bat jaten du, arrautzetik larbara, larbatik ninfara eta azkenik ninfatik heldu izatera. Espezie batzuek ziklo hau beste batzuek baino lehenago betetzen dute.
Euliak ia lurreko edozein lekuetan bizi dira, gizakiak eta mikroorganismo batzuek eta gero eltxoekin batera lurreko suntsitzaile nagusietako bat da.
Gaixotasun askon eramaileak dira, aberetan zizareak sortarazten ditu eta gizakien baratzetan kalte asko sortzen dituzte.
Oso kaltegarriak izan arren, gauza batzuentzako oso beharrezkoak dira, polinizaziorako, animalia batzuen janarako eta animalien deskonposaketarako esate baterako.
Informazio gehiagorako sartu wikipedia.org-en
ZEBROIDEAK KNUT-I KENDU DIO ALEMANIAR ZOOLOGIKOETAKO OSPEA ekaina 29, 2007
Egilea: Carlos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Eclypse, zebroidea, izar bat bihurtu da Schloss Holte-Stukenbrock parke safarian.
Animalia hau zaldiak eta zebrak sexua egiterakoan jaiotzen den animalia da eta normalean gorputz guztitik zehar banatuta ditu marrak, baiana zebroide hau pixka bat berezi xamarra da, marrak bakarrik buruan eta ipurdiaren laurden batean dituelako.
Azkenaldi honetan, alemaniarrak aniamlia zaleak daude lehen Knut eta orain Eclypse.
Knut Berlineko zoologikoko izar bihurtu zen eta gauza inportante asko egin ea berdina gertatzen den Eclypserekin.
Informazioa 20 minutos.es-etik aterata
GIZON BATI ZIZAREAK ATERATZEN ZAIZIKIO AURPEGITIK HILDA EGON GABE ekaina 29, 2007
Egilea: Carlos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaEz da albiste bat, dokumentala baizik. Gizon honek infekzio arraro bat du, honek egiten du bere aurpegian bizi diren ehunka zizare poroetatik ateratzea.
meneame.net-etik aterata. Gaixotasunez gehiago jakiteko sartu gaixotasunak.blogsome.com-en.
Benetan bitxia eta nazkagarria ez duzue uste? Gainera, ez baldin bazaude hilda mina edo eman beharko du.
GETXO IKASBLOGAK ekaina 28, 2007
Egilea: Carlos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Kaixo, gaur Getxora joan naiz Mikelekin, Jokinekin eta Maiterekin. Han aurkezpen bat egin dut beste bi ikasleren ondoan. Blogei buruz gauza inportante asko esan dituzte. Batzuk, ez ditut oso ondo ulertu, hala ere, haria nahiko ondo jarraitu dut, niri hitz egitea tokatu zaidanean pixka bat urduri jarri naiz, baina hitz egiten nindoan heinean urduritasuna pixkanaka-pixkanaka kentzen zitzaidan. Hona hemen nik esandakoa:
Lehenik egin dugun ibilbidearekin hasi naiz.
Lehen Hezkuntzan blog partekatu bat eta multimedia tailerra egiten genituen. D.B.H.1 ean, berriz, informatikako klase bat astean eta honen helburu nagusia Informazioaren kudeaketa eraginkorra lortzea zen, eta hori lortzeko baliabide bezela, Blogsome erabiltzen dugu bloga sortzeko. Sarean informazioa bilatzen ez egoteko, informazio agregatzaile batzuk erabili ditugu.
Hasieran Bloglines erabiltzen genuen, baina Blogsomeko blogekin arazoak edukitzen hasi zenez Google Readerrera pasatu ginen. Bestalde, gogokoak partekatzeko del.icio.us erabiltzen dugu.
Bestelakoak ere erabiltzen ditugu: Menéame, Zabaldu, Digg, Technorati, Google blog search eta egunkari digitalak (Berria eta 20 minutos) esate baterako.
Irakasleak kurtso hasieran konbentzitu gintuen Mozilla Firefox erabiltzeko, haren barruan gehigarri baliagarri asko daudelako: Xuxen, web developer, del.icio.us, euskalbar…
Multimedian Flickr, Youtube eta Odeo.
Gero kurtsoan egin dugunaz hitz egin dut
Lanarekin hasteko bakoitzak, gai bat aukeratu beharra zuen eta bloga sortu. Honen helburua, ez zen goi mailako blog bat egitea testuei dagokionez
Mikelek, irakasleak, esaten zigun informazioaren kudeaketa aurrera joan ahala testuen kalitatea ere aldatzen joango zela eta ia batere ez ohartu gabe hasi ginen puntako informazioa maneiatzen eta idatzietako informazioa aberatsagoa egiten.
Geroago erreferentziak ere sartu genituen eta gai batzuetan iritzia ere eman.
Informatikako kontzeptu batzuk ikasi ditugu (CSS eta XHTML).
Horri eta IKTeroak blogari esker diseinuak aldatu genituen, honela, orain ditugun blogak izatera iritsiz.
Eta bukaeran balorazioarekin bukatu dut
Asko ikasi dugu, gainera, informazioa guk maneiatzen dugu eta ez informazioak gu. Sekula baino gehiago egin dugu lana eta Interneten euskaraz oso informaio gutxi dago eta Euskal Herrian bizi garenok ez badugu sortzen inork ez du sortuko, horregatik, itzulpenak egitea astuna egin zaigu. Arrotzena egin zaiguna kode informatikoa izan da. Bestalde, irakaslearekin eduki dugun giroa oso ona izan da. Bakarkako lana izan arren, asko lagundu diogu elkarri.
Hau dena eta gero etenalditxo bat egin dugu pastak eta kafea edateko, geroago beste hitzaldi batzuk entzun eta azkenean bazkaltzera joan gara.
Bukaeran mahai inguru bat egin eta batzuek galdera batzuk erantzun dituzte, amaitzeko Aníbal de la Torrerekin argazki pare bat egin eta berriro etxera.
Hona hemen hor ikusi ditugun blogen estekak.
· Bitácora de Aníbal de la Torre
· Patxo eta Asier Berriketan
· Isidro Vidal Taller de blogs eta Hitzez
· Adela Fernández, Marimar Pérez, Irene González, Getxoko Berritzeguneak, Bilbo eta Zaratamo Bloggeando
· Pilar Etxabarria Zientziaberri
· Jokin Lacalle IKTeroak
· Berta Martínez maistrikt
· Zibereskola
· Mikel Agirregabiria Mikel agirregabiria
Hona hemen hitzaldiko bideoa:
MUNDUKO GIZENTASUNAREN RANKING-NA ekaina 25, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Goiko argazkian ikus daiteke gizentasunaren munduko ranking-na. Bertan agertzen da lurralde bakoitzaren biztanleriaren % zenbat pertsona diren gizentasuna dutenak.
Espainian, adibidez, %13-k dute gizentasuna.
Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.
EIBAR BIGARREN MAILARA!!! ekaina 25, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaFutbola
Atzo jokatu ziren bigarren mailara igotzeko playoffen azken partida eta horietako bat Eibar-Rayo zen. Kanpoan 1-0 galdu zuen Eibarrek, nahiz eta hobeto jokatu. Etxean dena eman behar zuten igotzeko eta halaxe egin zuten, zorionez 2-0 irabazi zuten eta horrela hurrengo urtean bigarren mailan egongo da. Eibarrekin batera, Cordoba, Ferrol eta Sevilla B igo dira. Horrela hurrengo urtean bigarren mailan hiru talde euskaldun egongo dira: Erreala, Alaves eta Eibar, ea hiru hauek igotzen diren lehen mailara!!!
Larunbatean Kopako finala jokatu zuten Sevillak eta Getafek eta partidu zoragarria izan zen, azkenik 1-0 egin zuten. Kanoutek 10garren minutuan Getafenren huts baten ondoren porteroarekin bakarrik gola sartu zuen. Horrela 1-0 jarri ziren eta Getafek aukerak sortzen eta talde osoa aurrera joaten bukatu zuen. Azken minutuetan Kanoutek falta tonto bat egin zuen, besteak baloia ez zuenean eta txartel gorria atera zion, partidu gogorra izan zen, baina azkenik Sevillak irabazi zuen 1-0. Sevilla ezin hobeto ibili da urte hontan, Europako superkopa, UEFA eta Errege kopa irabaziz.
Euskadik irabazi egin zuen Venezuelaren aurka lagun arteko partida 4-3, Etxeberria (2), Aduriz eta Gabilondoren golekin.
Fitxage asko izaten ari dira eta horietako batzuk hauek dira: Henry bartzelonara, Savio Levantera, Lotina Deportivora, Uche Getafera…
Futbol 7ko txapelketa bat jokatu da, alebinena, eta bertan Errealak irabazi du txapelketa, finala Villarealen aurka izan zen, horrela handiak ibiliko balira…
Saskibaloia
ACBko finala bukatu da eta Madridek Bartzelonari 3-1 irabazi dio. Bartzelonak laugarren partidua behartu ondoren Madridek irabazi zuen. MVP premioa Felipe Reyesi eman diote.
Will Mcdonald, Estudianteseko pivota Tautik oso gertu dago.
Pala
Aurten ere hasi da urtero Ordizian egiten dugun txapelketa, ni Ikerrekin naiz. Lehen partidua ostiral hontan izan dugu eta bertan Unai eta Iñigo J.ren aurka 20-12 galdu genuen. Gure taldean lau gara eta denak sailkatzen gara baina ondoren final erdietan lehena, laugarrenaren aurka eta bigarrena hirugarrenaren aurka izango da. Ostiral hontan beste partidu bat dut eta jokatzerakoan honen berri emango dizuet.
ERREALA BIGARREN MAILARA ekaina 19, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaFutbola
Jardunaldi hau zen ligako azkena eta bertan Erreala bigarren mailara jaistea edo ez jokatzen zen. Baina irabaztearekin ez zuen nahikoa, Betisek eta Celtak galdu beharra zuten, oso zaila zegoen. Partida lehen minututik irabazten hasi zen Garitanoren gol bati esker eta esperantzak ugaritu egin ziren. Baina hortik gutxira Valentziak sartu zuen gola. Baina lehen zatian oraindik, Victor lopezek propian sartu zuen eta 2-1 zihoazen. Orain arte oso ondo ari ziren eta Celta- getafe 1-1 eta Betis- Racing 0-0 zihoazen oso zaila zegoen. Bigarren zatian Diaz de Ceriok izugarrizko gola sartu zuen eta berdindu egin zuen partidua. Orduan Athletichek lehen gola sartu zuen Levanteren aurka. Esperantzak gelditzen ziren, baina Betisek sartu zuenean askoz gutxiago. Celtak ere bigarrena sartu zuen eta dena pikutara joaten ari zen. Ondoren gainera Valentziak hirugarrena sartu zuen, errealak bere atean. Betisek eta Athlethickek ere bigarrena sartu zuten eta Valentziari laugarrena anulatu zioten. Hala ere, errealakoak burrukatzen jarraitu zuten eta hirugarrena sartu zuten. Azkenik, bigarren mailara azken partidua ondo jokatu ondoren. Celta eta Nastic dira jaitsi diren beste biak. Liga berriz Madridek irabazi zuen, Mallorkari 3-1 irabazi ondoren, nahiz eta hiru golak 68 minututik aurrera izan. Barcak 1-5 irabazi zuen eta minutu askotan bera zen txapelduna baina Madriden erremontadak dena izurratu zion. Sevillak galdu egin zuen eta UEFAra Villareal eta Zaragoza doaz. Bigarren mailan Murcia, Valladolid eta Jerez igo dira. 2 B mailan Eibarrek kanpoan galdu egin zuen Rayoren aurka 1-0, nahiz eta hobeto jokatu. Oraindik Ipuruako partidua falta da. Sailkatzen dena bigarren mailara doa.
Guk, Ordiziko taldean jokatzen dugunok igande honetan bazkari bat izan dugu eta bertan kopak banatzen zituzten eta bat niri eman zidaten, jokalari motibatuena.
Pilota
Igandean jokatu zen banakako txapelketa eta finalean, Barriola eta Aimar Olaizola neurtzen ziren. hasieran errez irabazten hasi zen Aimar, nahiz eta Barriola hurbildu egin zen, baina azkenik 22-10 irabazi zuen Aimarrek, nik nahi nuen bezalaxe.
Informazio gehiago hemen duzue.
Saskibaloia
ACBko finala jokatzen ari da eta Madrid 1-0 doa Bartzelonaren aurka 69-62 irabazi ondoren. Gaur da hurrengo paridua.
NBAn Spursek irabazi du Clevelanden aurka 4-0 irabazi ondoren.
Formula 1
Indianapoliseko karreran, berriz ere Maclarenek dominatu du, lehena Hamilton eta bigarrena Alonso. Entrenamentuetan bezala hirugarren Massa eta laugarren Raikkonen izan da. Alonsok esan du Maclarenetik joan egin nahi duela.
Informazio gehiago hemen duzue.
Roddick laugarren aldiz garaile Queen´s-en ekaina 18, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaBarkatu ia bi aste hauetan idatzi ez izana. Ia oporrak dira eta nekatuta nago, behintzat bihar bukatuko dugu DBH-ko kurtsoa.
Kontu hau alde batera utzita tenisari buruz idatziko dizuet normalean bezala. Seguruenik badakizuela, baina, jendeak ez badaki esan nahi dut Nadal tenislari espainiarrak bere hirugarren Roland Garros-a irabazi zuela Roger Federer tenislari suitzarrari hiru setetan irabazi ondoren.
Orain oraingo gauzak esango dizkizuet. Andy Roddick estatu batuarrak partiduko puntu bat salbatu zuen eta gero Rafael Nadal eliminatu zuen Nicolas Mahut frantziarrari irabazi zion 4-6, 7-6 (7) eta 7-6 (2)-rengatik Queen´s izeneko txapelketaren finalean, belarrezko pistan, Winbledonerako entrenamendu moduko txapelketan.
Orain tenislari estatu batuarrak Winbledon arte itxaron egin beharko du eta gainera 2004ean eta 2005ean iritsi zen finalera.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.
Eguraldi kaxkarra ekaina 14, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaJakingo duzuenez, astebukaera honetako igandean, Saioa mendira ibilaldia egiteko asmoa genuen Jakintza Ikastolako mendizaleok. Baina eguraldiak ez zuen asko lagundu, eguraldi kaxkarra izan bai genuen. Denbora puska bat autobusean jendearen zain egon ondoren, Urbasara joatea erabaki genuen, Saioa alde batera utziz. Handik Urederrarako bidea egin genuen, eta autobusera itzultzerako, primerako eguraldia zegoen. Ondoren kanping batera joan ginen eta korrika itzuli behar izan genuen, berriro eguraldiak txarrera egin zuelako. Ikusten duzuenez, alde batera eta bestera ibili ginen eguraldiarengatik, baina ondo pasa genuen.
Girlfriend, sekulako arrakasta! ekaina 14, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaThe Best Damn Thing da abeslari eta abesti-idazle Kanadar honen hirugarren diskoaren izena. Dirudienez, hau izan da bere hiru diskoen artean arrakasta gehien izan duena. Album berri hau joan den apirilaren 17an atera zen Kanadan eta egun bat lehenago, apirilaren 16an, hain zuzen ere, kaleratu zen Erresuma Batuan.
Diskoaren lehenengo singlea “Girlfriend”, mundu osoan entziuna den abesti famatua, izenekoa da eta bigarrena”When You’re Gone”. Gainera, album honetan Eragon filmerako Avrilek egin zuen abestia sartu du.
Neska gazte honek disko hau azkarra, dibertigarria, gaztea, dantzagarria eta gustagarria dela esaten du, berak nahi zuen bezalakoxea, alegia. Eta oso pozik dago diskoaren emaitzarekin, bere ilusio guztiak jarri baitzituen disko honetan eta, gainera, bere senarrak, Deryck Whibley (Sum 41 musika taldeko abeslaria), asko lagundu zion.
Orain arte “The best damn thing” emaitza bikainak ari da ematen eta mundu guztian entzun dezakegu. Hori bai, bere lehen singlea, “Girlfriend”, zortzi hizkuntza desberdinetan, (Gaztelaniaz, Frantsesez, Italieraz, Portugesez, Txineraz, Japonieraz, Alemanieraz eta, nola ez, Ingelesez), grabatua izan da eta horri dagokio bere arrakasta ikaragarria.
Bai diskoarengatik eta baita “Girlfriend” abestiarengatik ere, Avril Lavigne abeslariak sari mordoa jaso du bere senarrak lagundurik eta oso pozik dago bere lana horren ondo ulertu dutenengatik, bere arrakastaren oinarri baitira.
Hori dena gutxi ez balitz, kopia mordoa saldu ditu mundu osoan eta bere abestiak herrialde askotako lehenak dira musika zerrendetan eta baita internet bidezko deskargetan ere. Beraz, esan dezakegu neska honek, horren gaztea denez, etorkizun oparoa eta arrakastatsua duela bai abeslari bezala eta baita aktoresa moduan ere, pelikula bat egiteko asmotan dabil eta tarteren bat libre hartzen duenean.
Horrez gain, bere modako enpresa bat martxan jartzekotan dabil eta bere modelo nagusia bere jarraitzaileetako bat izango da. Edozein kontzertutan aukeratuko du bere moda enpresako aurpegi berria.
