Slideshare: audio sinkronizazioa uztaila 25, 2007
Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAurkezpenak gordetzeko eta partekatzeko gune ospetsua dugu Slideshare. Baina denok dakigu aurkezpen baten testua eta irudiak ez direla nahikoa esan nahi den guztia adierazteko. Horregatik, orain jarri duten aukera gehigarri horrekin, amaituko dira aurkezpen “mutu” horiek non esaldi labur batzuk besterik erakusten ez dituzten eta irakurleen jakin-mina asetzen ez duten.
Beti esaten da aurkezpenetan azaltzen diren edukiek aurkezleak ahoz esaten duena indartu behar dutela, horregatik, gune honetan aurkitzen ditugun aurkezpen askotan faltan botatzen dugu egilearen azalpen hori.
Hemendik aurrera, egoera horrekin amaitzeko aukera izango dugu. Horretarako, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
- Aurkezpena Slideshare-ra igo
- Audio fitxategia (mp3) zerbitzari batera igo (nik Odeora igo dut)
- Slideshow editatzera joan eta “edit Slidecast” sakatu. Sartu mp3 fitxategiaren URL-a eta gero “Link mp3 to slideshow” botoia sakatu. Minutu bat edo pare bat itxaron beharko duzu sinkronizaziorako prestatzen den bitartean.
- Sinkronizatu audioa: hemen hiru aukera izango duzu. Utzi audioa sinkronizatu gabe, edo audioa uniformeki banatu (oso egokia musika duten argazki aurkezpenentzat), edo diapositiba bakoitzarentzat zehaztu zein audio zatia nahi duzun.
- Gorde eta argitaratu. Slidecast-a bakarrik agertuko da “Save&Publish” botoia sakatzen baduzu.
Nik, froga egiteko, Euskal Herriko argazki batzuekin eta Mikel Urdangarinen kanta bat erabiliz, aurkezpentxo bat prestatu dut.
Iturria: Denken Über
Azagizona uztaila 24, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaJakingo duzuenez, erreala bigarren mailara jaitsi da (hau zorte txarra!) eta hurrengo urtean lehenengo mailara joateko entrenatzaile berri bat ekarri du: Crish Coleman. Nik konfidantza handia daukat entrenatzaile honengan eta oraintxe esango dizuet zergatik.
Coleman da bere abizena eta coleman ingelesez “kulman” ahoskatzen da. “Kul” (ingelesez idatzita cool) aza da eta “man” gizona. Beraz esan dezakegu azagizon bat dela eta horregatik bere alde jarraitu behar dugu eta konfidantza guztia eman behar diogu ordiziarrok ,azken finean, gu ere azagizon eta emakumeak baikara.
Proposamen bat ere badaukat. Zergatik ez dugu “Azagizon peña” osatzen? Ideia bikaina ruditzen zait crish-i laguntza eta lan egiteko gogoa emateko . Beno ea lortzen dugun denok batera erreala zulo hortatik ateratzea.
AUPA ERREALA!!!
uǝzʇɐʇsǝɹd oʞɐɹɐɹɐpn ɐƃolq ǝɹnƃ uztaila 24, 2007
Egilea: jolaus Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita¡¡¡ʞɐɹɹodo ɐsɐd opuo ˙uǝʇɐzǝp ɹnʞɐɹı uɐʇǝıʞoƃǝ ɐzʇuıplɐq ʞɐʇǝʞlɐpıq ǝɹnƃ ǝɹǝ ʞǝɹnǝ ‘uɐƃolq ǝɹnƃ nƃnʇıp uıƃǝ ʞnzʇɐq ɐʇǝʞɐplɐ ‘ɐʇǝ ɐlǝp ɐǝunɹıƃǝq unƃǝıp ɹoz ıǝıɹoɥ ǝlıɐzʇıɐɹɹɐɾ ǝɹnƃ ˙ɐɹɐƃ nʇɐɹnʇuoʞ ɐlǝʇnp uǝzʇɹnʞɐɹı ʞıʇɐʇǝpodıʇuɐ ɐƃolq ǝɹnƃ ɐʇǝ nʇɐʞɹɐɥǝz ɐǝɹoʇɐnʞǝ ʞǝʇuǝzǝp oʞɐʇǝnɐɥ ˙ɐlǝɹıp uɐoɾ ɐɹɐʇǝɹɹodo ʞoʞsɐ oʞɐʇǝǝlɹnʞɐɹı ǝɹnƃ oʞǝuǝoƃɐp ɐɹɐƃ nʇɹɐɥo ‘uǝɹopuo uɐɯǝ ʇɐq ɐpɐɹıƃǝq ıǝʞıʇsıʇɐʇsǝ ǝɹnƃ
ɐɔǝʇoılqıq ɐsou ɐ :ɐıɹɹnʇı
dılɟ :ɐǝunƃqǝʍ
EULIAK HARRAPATZEN, DIRUAREN TRUK uztaila 17, 2007
Egilea: Carlos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Txinan, euliekin sekulako arazo bat dago. Beroa dela eta, Xigong herri barrutian euli pila daude, eta Udalari sekulako ideia xelebrea bururatu zaio. Dirua ematea harrapatutako euli bakoitzeko.
0,5 yuan (zazpi dolar zentabo) ematen dizkiete herritarrei akatutako euli bakoitzeko. Hauek, udalera joan behar dute hildako euli euliekin, han banan banan zenbatzen dituzte, hori dela eta, azkenaldi honenetan udalean ilara luzeak ari dira egiten. Eta euli bakoitzarengatik zazpi dolar zentabo ematen dituztenez intsektu mordoska bat behar da dolar bat egiteko.
Burutapenak sekulako arrakasta izan du eta indarrean jarri zenetik ehiztari asko daudela Xigongen esan daiteke.
Halere, kexak ere badaude, batzuek diotenez, jendea orain nahita ari dira kalea zikintzen euliak ugaltzeko eta horrela diru gehiago lortzeko.
Bitxiblogetik ateratako informazioa.
Rogerrek bere bostgarren Winbledona irabazita uztaila 12, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
4. setean Nadalen fisioterapeuta botikinarekin batera kantxara joan zenean bere eskuineko belaunari masajea emateko eta benda bat jartzeko pista zentral guztia ahoa bete hortz gelditu zen. Hiru minuturen ondoren espainiarra kantxara itzuli zen, eta partidua berdindu zuen azkeneko setean %100 emateko. Baina Roger Federerrek, munduko onena eta Winbledon txapelketa lau aldiz irabazitakoak hegoak moztu zizkion.
Rafael Nadal espainiarra fisikoki ongi iritsi zen Winbledoneko finalera Roger Federer suitzarraren aurka jokatzeko baina esaten dutenez Nadal munduko onena da eta Fedrer ordea, beste galaxia batekoa.
Roger Federerrek final hau irabazitakoan Bjorn Borg suediar tenislari ohiaren errekorra berdindu zuen horrela Winbledona 5 aldiz irabazita.
Nadalek asko hobetu du bere jokoa belar gainean baina oraindik ere gehiago hobetu beharko du pizti hori belar gainean garaitzeko. Nahiz eta galdu denboraldi ona egiten hari da espainiarra eta ea egun batean munduko lehen postuan jartzen den.
Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.
BUKAERA ZORIONTSUA BAHITZE BATENTZAKO ! uztaila 10, 2007
Egilea: Carlos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Ondo elikatu gabe, hortz batzuk gutxiagorekin, buztana moztutarekin, Sabrina Gazako zoora batera itzuli da 2 urte bahituta egon eta gero.
Hiru hilabete besterik ez zituen bera eta bere anaia Egiptotik iritsi zirenean, orduan, lapur batzuek bahitu egin zuten. Sabrina berreskuratu zuten lapurrekin tiroka aritu eta gero.
Sabrina orain oso nekatuta eta gaixorik dago, beraz okel xehetua eta medikamenduak eman beharko dizkiote.
Bere anaiarekin aurkitu zen momentuan biak jolasean hasi ziren.
20 minutos.es-etik ateratako albistea.
Nadal indartsu Wimbeldonen!!! uztaila 7, 2007
Egilea: Administrator Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaTenisa
Wimbledon hasi da, hau da Nadali gutxien gustatzen zaion superfiziea, Federerri berriz hau gehiena gustatzen zaio. Federerrek lehengo lau urtetan irabazi zuen eta lehengo urtean Nadalek final erdietara iristea lortu zuen. Aurten Nadal oso ondo hasi zen txapelketa lehen bi faseak errez pasa baizituen, baina Soderlingen aurkako partidua askotan atzeratutakoa euriarengatik, bost setetan irabaztea lortu zuen eta berdin Youzhnyrekin, hemen 2-0 zihoan galtzen eta 2-3 irabazi zuen, azkeneko hiru setetan superfizie hontan eman duen tenisik hoberena eman zuen. Final laurdenak Berdichen aurka zituen. Federer beste aldetik errez zihoan irabazten eta final laurdenetan Ferreroren aurka jokatu behar zuen. Nadalek hiru setetan errez irabaztea lortu zuen, baina Ferrerok dena eman ondoren lau setetan galdu zuen. Nadalek gaur finalerdia Djokovicen aurka du eta Federerrek Gasqueten aurka.
Futbola
Sub-20 mundiala jokatzen ari da Canadan eta bertan oraindik lehen fasean daude. Espaina lehena doa Uruguayekin berdinduta. Argentina jadanik lehena da eta Brasil momentuz hirugarren postuan dago.
Beste aldetik Errealan Chris Coleman hartu dute entrenadore bezala eta Kovacevic Olimpiakosera doa.
Barçak hiru fitxaje egin ditu jadanik: Henry, Toure eta Abidal eta orain Gabi Militoren bila daude.
Liverpoolek Fernando Torres fitxatu du eta Atleticoko zaleak oso triste geratu ziren.
Ordiziko ekipoan egoteko pruebak egiten egon dira ohorezko mailan jokatzeko eta niri eta Jakintzako beste lagun batzui hartu digute: Iñigo, Alex, Pablo, Iker eta Karim.
Pala
Urteroko txapelketaren bigarren eta hirugarren partidak jokatu ditugu. Bigarrena Jakintzan jokatu genuen aurreko ostiralean eta bertan Pablo eta Jon.mren aurka genuen partidua. 15-8 gindoazenean besteek txapagora egin zuten eta gu pelota hartzera joan ginen eta halako batean ona zela esan zuen. Iker eta ni izugarri hasarratu ginen eta Pablok txarra zela aitortu zuen, baina hala ere ona zela esan zuen. Hortik pixkatera hobeto jokatzen hasi ginen eta 19-17 jutera iritsi ginen, baina tanto egin zuten, azkenik 20-17. Baina aste hontan beste partida bat izan dugu, berez Asier zen Karimekin, baina ez zegoenez Alexek jokatu zuen. Hemen hasieratik irabazten joan ginen nahiko errez, baina bukaeran 19-18 joatera iritsi ginen, baina tanto egin genuen eta 20-18 egin genuen. Lehen fasea bukatu da eta hirugarren egin dugunez, hurrengo astean final erdiak edukiko ditugu Iñigo eta Unairen aurka.
Txirrindularitza
Frantziako Tourra bere polemika guztiekin baina gaur hasi da. Dopatzeari izugarrizko garrantzia eman ondoren hasi da tourra. Bertan faboritoak Vinokuorov, Valverde eta Kloden dira. Nire ustez Vinokuorovek irabazi behar du eta zuen ustez?
ALBISTEAK uztaila 1, 2007
Egilea: Carlos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaKATU BAT ETXERA ITZULI DA DESAGERTU ETA HAMAR URTEETARA
Ingalaterran gertatu da, Lynx izeneko katu emea 1997 an galduzen eta hamar urte goroago etxera itzuli da. Eta jabeak esaten duen bezela : “Hitz egingo balu gauza asko izango lituzke kontatzeko.” Dena katuak zuen mikrotxip bati esker gertatu da, honek baieztatzen du ze garrantzia duen animaliak mikrotxipak eramatea.
Informazioa meneame.net-etik aterata eta informazio guztia jakiteko sartu 20 minutos.es egunkarian
TXIMUAK INDIAKO HIRIETARA JOAN DIRA ELIKAGAI BILA

Tximu hauek ohiana uzten dute eligai bila joateko, bertan ez baitago nahiko elikagai. Iada herriko bizimodura ohitu dira, honela, jendeari erasotzea iritsiz, beraz jaurlaritzak gastu gehiago egin behar izaten ditu harrapatzen dituenak txertatzeko eta basoetara eramateko, lehengo urtean 250 tximu harrapatu zituzten.
Informazio gehiagorako sartu 20 minutos.es-en.
ITSAS LEHOIA uztaila 1, 2007
Egilea: Carlos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Izurdeekin batera Itsas lehoia eta artzak dira itsas ugaztun ezagunenak. Animalia hauek Ozeano Barean, Atlantikoan Indiar Ozeoanoan dauden kostatan bizi dira.
Lurrean ondo moldatzen diren arren, itsasoan trebezia handigoa dute eta han ematen dute egunaren zatirik luzena, elikatzeko oso beharrezko baitute itsasoa.
Bakarka ehizatzen dute, baina oso arrain talde handiak daudenean elkarri laguntzen diote, arrain asko arrapatzeko. Olagarroak, kalamarrak eta arrain batzuk, bereziki jaten dute gehien bat.
Kumea etaama usaiaz eta karrasiez baliatzen dira elkar ezagutzeko, amak milaka karrasien artean gai dira beraien kumearena aurkitzeko.
Informazioa wikipedia.org-etik aterata.
LEHOIA uztaila 1, 2007
Egilea: Carlos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Lehoia ugaztun haragijale bat da Felidae famliakoa. Arrek kalpar bat du eta 250 kg-ko pisua izatera irits daitezke eta emeek, berriz, 180 kg.
Emeek talde bat sortzen dute familiarki lotuta ez dauden ar batekin. Emeek ahizatu egiten dute eta arrek lurralde babestu kumeak heldu izatera iristen direnean familiatik kanporatzen dituzte.
Emeek 18tik 26 hilabetera izaten dituzte umeak. Zoologikoan daudenean, berriz, urtean behin izaten dute kumealdia eta 110 egun irauten dituzte ahurdun. Basatiak direnean arrek 12 urte irauten dituzte bizirik emeek, aldiz, 16. Baina zoologikoetan bizi direnean 30 urte.
Informazioa wikipedia.org-etik aterata