Nabegaziora joan

Omenaldia andereño “historikoei” iraila 30, 2007

Egilea: koro Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Albiste ugari dago gure GIZARTEn ondo etorriko liratekeenak, baina Donostiako Zinemaldiko izarrekin nahastuta bada ere, ezin hau ahaztu: Ikastolek klandestinitate garaiko langileak omendu zituzten atzo ikasturte hasierako ekitaldian Tolosako Leidorren. 

Herritarren eta erakundeen babesa sentitu zuten atzo Frankismo garaian ikastoletan lanean aritutakoek- dio Berriak.

Hemendik ere gure omenalditxoa egin nahi diegu andereñoei, beraiek jarritako hazirik gabe gure GIZARTEk ez bailuke bizitzeko lekurik izango.

Alonso eta McLaren taldearen arteko haustura iraila 30, 2007

Egilea: xmendez Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Azken egunetan ikusi ahal izan dugunez, McLaren eta Fernando Alonsoren artean dagoen erlazioa hautsitzat eman dezakegu. Halaber, esan dezakegu datorren denboraldian, egunkari askok adierazten duen bezala, Fernando talde berean ikustea zaila izango dela, Ron Dennis eta Fernando Alonsok gero eta gutxiago hitz egiten baitute. Honen guztiaren zergatiak ulertzeko, hastapenetik azaltzen hasi beharra dago.

Alonso eta Hammilton

Alonsok urte hasieran, McLaren taldean sartzean, urte oparotxoa izango duela pentsatu zuen. Baina ez daki bere lankideak, Lewis Hamiltonek, gauzak oso gogor jarri behar dizkiola bere estreinaldian. Urte hasiera bikaina dute bi gidariek, azken honek batez ere, lehenengo aldia izateko oso ondo moldatzen ari baita. Dena ondo doa Monacoko zirkuitua iristen den arte. Hemen, Alonso eta Hamiltonen arteko harremana aldatzen hasten da. Hamilton, inongo arrazoirik gabe, bere lankidea aurreratzen saiatzen da irratitik bere ingeniariek hori galarazten saiatu arren. Alonso konturatuta dago bere telemetriako informazioa ezkutatu beharra daukala; izan ere, Alonsok bere autoan egindako hobekuntzak Hamiltoni pasatzen baitzaizkio. Ondorioz, inongo esfortzurik egin gabe, britainiarrak kotxe hoberena eskuratzen du.

Ron DenisGauzak honela, McLaren taldea bitan banatzen da. Hamiltonen mekaniko eta ingeniariak eta Alonsorenak. Informazioa ezkutatzen hasten dira eta Alonso eta bere patroiaren arteko loturak hausten hasten dira. Artean, Ron Dennis gehiago arduratzen da Lewisi gertatzen zaionarekin Alonsok lortzen dituen emaitzekin baino. Baina benetako lotura apurketa hori Hungaroring zirkuituan gauzatzen da. Alde batetik, ia denok dakigu gertatutakoa larunbateko kalifikazio saioan. Alonsok Hammilton izorratu duela adierazten du FIAk. Honen ondorioz, salaketa bat jasotzen du Alonsok eta atzeratuta atera beharra dauka lasterketan. Aldi berean, Ron -erabat haserre ikusitakoarekin- Alonsorengana joaten da esplikazio eske. Ordutik aurrera, Alonso eta Dennis ez dira gehiago “aurpegietara” begiratu. Bestetik, prentsa britaniarra Alonso gogor kritikatzen hastend da eta alemaniar egunkari batzuk ez dira atzean geratzen. Aipatu behar da kritika horietatik asko Alonsoren izaerari zuzendutakoak direla.

Ron Dennis fianHorren ondorioz, asturiar gidaria talde barruan deseroso samar dago. Egunkari guztiek bistakoa dena galdetu arren (ea bere lekua Mclaren taldea den edota urte amaieran taldea utzi behar duen), Fernando galdera horiei guztiei uko egiten saiatzen da.

Britaniar taldea gauzak okerrera ezin dutela jo pentsatzen ari denean, Ferrari eta McLaren arteko espioitza kasua plazaratzen da. Badirudi Nigel Stepney eta Mike Coughlan ingeniariek beraien artean taldeko informazioa elkartrukatzen dutela. Ferrarik hau guztia FIAra salatzen du eta erakunde honek, kasu guztia aztertu ondoren, inoiz ikusi ez den isuna ezartzen dio McLaren taldeari: 100 milioi dolar (72 milioi euro). Hori gutxi izango balitz, konstruktore txapelketako puntu guztiak erretiratzen zaizkio. Dena den, gidariek beraien puntuazioak mantentzen dituzte.

Denok dakigun bezala, azken lasterketetan Alonsok Hamiltonekiko zuen tartea gutxituz joan den arren, gaurkoan erretiratu egin behar izan du, munduko txapelketa bere etsaiaren eskuetatik inoiz baino gertuago utziz. Halere, oraindik ere edozer gerta daiteke aurtengo txapelketa zoro honetan… Zein iritzi duzue auzi honi buruz?

Zabildu

Google Video iraila 30, 2007

Egilea: admin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

[flash http://video.google.com/videoplay?docid=7022356678880105927&q=jokin+lakalle&total=1&start=0&num=10&so=0&type=search&plindex=0]

Splashcast iraila 30, 2007

Egilea: admin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

[flash http://web.splashcast.net/go/skin/KTDY4752GG/sz/wide]

slideshare iraila 30, 2007

Egilea: admin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

[flash http://s3.amazonaws.com/slideshare/ssplayer.swf?id=119643&doc=musica2513 w=850 h=700]

Scribd iraila 30, 2007

Egilea: admin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

[flash http://static.scribd.com/FlashPaperS3_6.swf?guid=5494rbnhlfzps&document_id=231402 w=600px]

Munduko errugbi txapelketa 2007 iraila 29, 2007

Egilea: immendizabal Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

rwc2003_johnson.jpg2003ko azaroaren 22. Sydney. Ingalaterra eta Australiako errugbiko selekzioek norgehiagoka gogor batean ari dira munduko kopa jokoan baitago. Australiak etxean jokatzen du eta horrek taldea bultzatzen du, baina ingelesek ez dute esku hutsik joan nahi. Jokalariek laurogei minutu luzez sufritu ondoren, azken minutuan, Jhonny Wilkinson joko zabaltzaile ingelesak drop bat sartzen du, Ingalaterrako selekzioa munduko txapela aldarrikatuz eta, adituek diotenez, historiako errugbiko munduko txapelketa onenari amaiera emanez.

Lau urte beranduago, inoiz baino ikusgarriago datorkigu 2007ko errugbi mundiala Frantziara. Hogei selekziok osatzen dute eta lau taldetan banatu dira, lau jardunaldi ondoren, talde bakoitzeko lehenengo biak final laurdenetarako sailkatuko direlarik. Lau horietako hiru jardunaldi igaroak dira eta nahiko garbi dago talde bakoitzetik nortzuk sailkatuko diren.

Zelanda Berriko selekzioa da faboritoa. Talde honek orain arteko partidu guztiak nahiko erraz irabazi ditu eta azken jardunaldian, Eskoziari irabaziz, final-laurdenetan lekua bermatua du. Aurtengo txapelketa irabazten badute, bigarren aldiz lortuko dute munduko txapelketa.

david callam.jpgHala eta guztiz ere, Zelanda Berriari aurre egingo dion hainbat selekzio badago. Nire ustez, Hegoafrika da horietatik garbiena. Nahiz eta bere jokalaririk onenetariko bat, Schalk Burger, lehen partiduan zigortua izan. Ingalaterrari dagokionez, ez da duela hiru urteko maila bera erakusten ari, A taldearen buruzagitza jokoan zeukala, Hegoafrikak sekulako egurra sartu zion eta. Final laurdenetarako sailkatu berri da, halere, atzo Tongaren aurka irabazi ostean. Irlanda ere espero zena baino maila baxuagoa erakusten ari da. Baina Paul O’Connellek, bigarren lerro irlandarrak, taldearen berreskurapenean sinisten du eta berak dio Argentinaren aurkako partidu erabakigarrian “hirustaren indarrak” taldea lagunduko duela.Azkenik, talde anfitrioiak, Frantziak, Georgiaren aurkako partidua irabazi beharko du final laurdenetara pasatzeko.

Laburbilduz, errugbi mundiala beti izango da aukera paregabe bat kirol honen zaleek biziki goza dezagun.

Zabildu

JAPONIAK IGEL GARDEN BAT SORTU DU BERE FUNTZIONAMENTUA IKUSTEKO iraila 28, 2007

Egilea: Carlos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Japoniar zientifikoek igel garden bat sortu dute, non bere gorputzeko atalak kanpotik ikusi daitezen, horrela esperimentuak egin ahal izateko, hau hil gabe.

Gainera, asmakuntza honi esker ikus daiteke nola hazten diren organoak eta minbiziak.

Igela hau sortu dute, igel japoniar marroiekin esperimentu asko egin eta gero.

Orain nahi dutena sortu da igel bat, zein argitu egiten da minbiziaren bat sortzen zaionean.

Informazio gehiagorako sartu periodista digital.com-en.

2050.ean mila milioi klima errefuxiatu iraila 28, 2007

Egilea: enovo Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Inmigrazioa langabeziaren atzetik egungo jendearen bigarren kezka garrantzitsuena omen da, baina hainbesterako al da? Edo hobeto esanda, hainbesterako izan behar al luke? Nazio Batuen erakundearen arabera, gaur egun munduan 191 milioi etorkin daude baina 2050. urterako, berotze efektua eta klima aldaketarekin batera, mila milioi egokitu gabe espero direla esaten da. Bigarren Mundu Gerrak mugitutakoak baino askoz ere gehiago izango dira; hala ere, egun ez da inongo neurririk hartzen arazo hau ekiditeko, ia gobernu guztiek ezikusiarena egiten dute.

aidChristian Aid izeneko GKEk egin du salaketa hau komunikatu baten bitartez. Argitaratutako informeak dioenez, aldaketa klimatikoa dela eta, 1939-1945 urteetan egon zen mugimendu migratzaile masiboa baino askoz ere handiagoa izango da datorrena. Hau, gehienbat, ur eta janari eskasiaren ondorioz gertatuko da eta bizitzeko oinarrizko baliabide hauek lortzeko gerra ugari piztuko dela aurreikusten da..

Egoera honen errua, noski, herri garatuek baino ez dugu, sufritzen ari garen berotegi efektua guk sortzen dugun kutsaduraren fruitu baita. Hala ere, Aidekoen esanetan, ezer gutxi egiten ari gara egoera saihesteko; izan ere, nahiz eta arduraren zati handiena gobernuena izan, guk ere asko esan, baina oso gutxi egiten baitugu.

Zergatik?

Komunitate zientifikoak kalkulatu duenez, hurrengo 50 urteetan berotegi efektua eragiten duten gasen emisioek 1,8tik 3 ºC-ra igoko dute tenperatura gure planetan, tenperatura globalaren hazierak uholde ikaragarriak eta goseteak sortuko ditu. Gauzak horrela, milioika pertsonak jasan behar izango du honen guztiaren ondorio lazgarriak.

haiyanHonez gain, beste klima aditu batzuek esan dutenez, tenperatura igoera honen ondorioz, 2080. urtean munduko biztanleriaren heren batek, 2.300 milioi pertsona, ez du behar guztiak asetzeko urik izango eta beste 600 milioi pertsonak ez du ahora eramateko janaririk izango. Honela, errefuxiatuen kopurua izugarri handituko da, batez ere, baliabide hauek eskuratzeko piztuko diren gerrate ugariren ondorioz. Aidekoek Darfourreko gatazkaren adibidea ematen dute. Bertan, 200.000 hildako eta 2 milioi errefuxiatu egon dira. Hau hasiera besterik ez da.

Era berean, errefuxiatu askok mugak pasatuko dituzte nazioarteko tentsio berriak sortuz. Beste batzuk, ordea, beraien estatuen barnealdera mugituko dira eta ez dira ezta errefuxiatutzat hartuko ere. Christian Aidek gehiago zehaztu du prozesu migratzaile hau: 645 milioi pertsona proiektu handien ondorioz, 250 milioi aldaketa klimatikoen fruitu (lehorteak, goseteak…) eta beste 50 milioi gerra eta giza eskubideen aurkako ekintzengatik mugituko dira.

embor inmigrazioa
Ez da berria

Ez da aditu talde batek honelako informazioa argitaratzen duen lehenengo aldia. Nazio Batuen erakundeak egindako ikerketa batek azaltzen duenez, 2010. urterako 50 milioi pertsona klima errefuxiatu bihurtuko dira. Alde batetik, NBEk duela gutxi aditzera eman duenez, 100 milioi pertsona arriskuan daude ozeanoen igoera dela eta. Tuvaluko arkipelagoan, munduko arriskutsuenean, adibidez, bertako 11.500 pertsonak bizitzeko beste leku bat aurkitzera behartuta daude. Bestalde, Txinako Gobi desertuak urtean 10.000 kilometro karratu aurreratzen ditu, Egiptoko nekazaritza lurrak gazitzen ari dira… Honek guztiak herri ugari arriskuan jartzen du, aipatu dugun bezala, jende askoren bizileku aldaketak sorraraziz.

Agerkunde honek begiak zertxobait irekitzen lagundu beharko liguke. Oraingoz, egoera ez da hain larria, baina denok ezikusiarena egiten badugu Aidekoek egindako iragarpena egia bihurtuko da, denon eta bereziki herri eta biztanle txiroenen kaltean. Beraz, EGIN DEZAGUN ZERBAIT ORAIN!!!!

Zabildu

LOU RED Donostian iraila 28, 2007

Egilea: letrerok Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Ez da lehenengo aldia. Ikusi nuen gazteago nintzenean, nire lehen makrokontzertuan, poliziak publikoa miatzen, seguridade neurri exajeratuak… Eta kontzertu mundiala Anoetan!
lou-red-3.jpg
Hura gogoratu nahian joan nintzen orain dela pare bat urte Kubora. Sarrerarik gabe geratu ginen eta, etsi ezinik, badaezpada ere, gutariko bat goizeko 7:00etan zelatean jarri zen kontzertuaren egun berean. Eta zortea izan genuen, lortu baitzituen sarrerak eta al gallinero joan ginen gustura baino gusturago. Hala ere, Lou Redekin haserretu egin ginen hartan, batere ez baitzen enroilatu! Telebista ikusten arituko bagina bezala izan zen, él a lo suyo eta guk eskatu eta eskatu ezaguna zen zerbait. Antzuak izan ziren gure saiakerak eta nik kitto esan nuen. Bukatu da Lou Red niretzat.
lou-red-1.jpg
Baina Maitek ezagutzen nau nonbait eta oparitu zizkidan bi sarrerek izugarrizko ilusioa egin zidaten. Gainera… Berlin… Ummmmmm, ke buena! Eta horrelaxe plantatu gara gaur hiru ordulaurden azkarrago en la kola del Victoria Eugenia. Lagun zaharrak ere hantxe ziren, geratu bagina bezala joan gara elkartzen… Eta Lou Red sinpatiko baino sinpatikoagoa atera da eskenategian Schnabel-en ondoan, nadakeverkonelLoudelosKubos. Kontzertua ere aparta. Saludo gehiago. Bukaeran Auster ere ikusi dugu… Zer zen hori!

Lou Red eta Laurie Anderson

Badakizue? Lakabratiraalmonte! Berriro naiz de Lou Red! Patti ikusi nuenean bikaina izan bazen, hau ere… Laurie Anderson, berriz, galdu egin nuen…
Helbide asko dauzkazue gai honetaz. Nik batzuk jarriko dizkizuet hemen:
landereno.gif Landereño
Itxi
Bidali postaz