Beste sari bat Jakintza ikastolarentzat azaroa 30, 2007
Egilea: jolaus Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaBada bai, horrelaxe da. Eta berriro Euskaljakintza dugu albistearen protagonista, nola ez. Izan ere, atzo gauen pertsona/elkarte web orri onenaren Diariovasco.com saria irabazi zuen.
Erraz ahaztuko ez dugun gaua izan zen atzokoa. IKTeroon komando batek (Mikel eta biok) gure proiektuaren berri Zamudion ematen genuen bitartean, EnpresaDigitalak antolatutako azken jardunaldian, bigarren komando bat ere (Maite eta Manu, ikastolako zuzendaria eta, martxa honetan, etorkizuneko IKTeroa) Donostiara desplazatu zen ikasle talde batekin batera. Bai Zamudiora baita Donostiara ere joateko aukera izan bagenuen, dudarik gabe, azken urteotan egindako lanaren ondorio zuzena izan da. Eta zalantzarik gabe esan dezaket, bietatik Ordiziara bueltatu ginela gauzak ondo egiten ari garen sentsazioarekin. Mikelek egun hauetako “tourné”an azaldutakoaz aurrerago idatziko dut. Gaur Maitetaz soilik hitz egin nahi dizuet.
Harrigarria bezain polita izan da bi urte pasatxo hauetan Maitek izan duen bilakaera bere irakasle eginkizunean. Zer dira, bada, bi urte irakaslearen bizitza profesional osoari erreparatuz gero? Zoritxarrez, irakaskuntzan aldaketak oso motel ematen dira, ziklo luzeak behar izaten dira irakasle lanean aldaketa esanguratsuak gertatzeko. Horregatik diot, apenas bi urte pasa direnean, Maitek egindako lanak horrelako oihartzuna izatea harritzeko modukoa dela. Nik uste dut ez Maitek ezta gutako optimistenak ere, 2005eko uda hartan Maitek bere eguneroko jarduna goitik behera aldatzea erabaki zuen egun haietan, ez lukeela imajinatu ere egingo erabaki harrek horrelako ondorio pozgarriak ekarriko lituzkeenik. Teknologiari esker, irakaskuntza aro berri batean sartzen ari garela garbi dago: teknologia irakaskuntza metodoen aldaketaren eragile nagusia izateaz gain, aldakuntza hauen komunikazioa eta partekatzea inoiz baino azakarragoa gertatzea bermatzen du. Maite eta bere lana, horren eredu garbiak dira.
Maiteren esperientzia oso oso polita izan da ere. Izugarrizko lana egin du Euskaljakintza aurrera ateratzeko. Oso ondo dakigu hori bere esfortzua gertutik jarraitu dugunok; ni pertsonalki erabat harrituta nago Maitek duen lanerako kapazitatearekin. Baina, nondik atera du Maitek lanerako behar duen “gasolina” hori? Nik esango nuke bere ikasleengandik jasotzen duela. Hiru ikasle promozio desberdin pasa dira dagoeneko Euskaljakintzatik eta ikustekoa da, urte batean bai bestean ere bai, zenbat ilusiorekin hartzen duten ikasleek Euskaljakintza bizirik mantentzearen ardura, zeinen identifikatuta dauden denak Maiteren proiektuarekin. Eta ez didazue ukatuko hori dela irakasle batek bere eguneroko lanean jaso dezakeen satisfaziorik handiena. Maitek erakutsi digu, irakaslea motibatuta sentitzeko ez direla beharrezkoak soldatak altuagoak, dirulaguntzak, formazioa, edo ez dakit nik zer beste aitzaki. Irakasle batek gauzak ondo egiteko behar duen gauza bakarra ikasleak engantxatzea da eta helburu horretan, gure lana eta gogoa da giltzarri bakarra. Eta Maitek hor bete-betean asmatu du.
Beti esan dugu gure filosofia elkarlanean eta partekatzean oinarrituta dagoela. IKTeroon ezaugarri nagusiena dela esango nuke nik. Baina ez dugu ahaztu behar ikastola barruan baditugula lankide mordoa filosofia horrekin ere bat egiten dutenak. Euren animo, laguntza eta bultzada ematen ahalegintzen dira behin eta berriro (nik behintzat horrela bizi dut). Etapa pozgarria bizitzen ari gara gure lanbidean eta uste dut, neurri batean behintzat, badela euren meritua ere (Mikelek aipatzen duen “iceberg” hori
etortzen zait burura). Horregatik, uste dut barrura gehiago begiratu behar dugula eta gure lankideek eskaintzen diguten laguntza, gure lana behar bezala burutzeko, gehiagotan eskertu beharko geniekeela. Izan daitezela horrelako sariak ere, gure lankideei merezi diegun esker ona adierazteko eta taldeko espiritua sendotzeko aitzakia
Nire aldetik ez daukat besterik. Zorionak Maite, ondo merezitako saria jaso duzu, seguru ez dela azkenekoa izango. Disfrutatu eta parteka ezazu zure poztasun hori zure inguruko guztiekin.
DiarioVasco.com sariketan irabazle izan gara! azaroa 30, 2007
Egilea: eagirre Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaArratsaldeko 06:30ak inguruan genuen zita Maiterekin Jakintza Ikastolako ikasle eta Euskaljakintzako hiru partaidek. Euskaljakintza.com webgunea diariovasco.com sariketako finalistetakoa zela jakin bagenekien, eta baita irabazle izan gintezkeela ere, baina sekulakoa da saria jasotzeak eman digun poza!
Esan bezala, 06:30 aldera abiatu eta Manu, ikastolako zuzendaria, Tolosan jaso ondoren, Miramongo parke teknologikora joan gara 20:00ak inguruan hastekoa zen sari-banaketan egoteko. Iritsi baino lehen ere aurreko egunetan eztabaidagai izan duguna izan dugu berriz ere mintzagai: nork lagunduko Maiteri taulatura saria irabaztekotan? Batek ez duela balio, bestea erdi-gaixo dagoela… Lunch-a jango genuela esan zuenean, ez genuen bada halako oztoporik jarri! Azkenean, Maialeni egokitu zaio igotzea, eta, zer esango dut bada, Sara eta ni behintzat pozik geratu gara!
Ekitaldia hasteko 10 bat minutu falta zirenean, Maite batekin eta bestearekin hizketan: diariovasco.com-eko gerentea dela, Euskaltubeko administraria den Haritz Rodriguez dela, Luistxo Fernandez… Eta gu, berriz, noiz hasiko deseatzen, bai irabazle ote ginen jakin nahi genuelako, eta baita gosetuta ginelako ere! Ekitaldia hasi eta, hainbat sari eman ondoren, iritsi da gurea (Maite atzazalak beharrean, hatzak ere jaten ari zen ordurako!). Laukote “famoso” (nik ez nituen ezagutzen baina Golden Apple Quartet izena dute) baten zaratotsak egoerari are tentsio gehiago eransteko eta, azkenean, esan dute irabazlearen izena… EUSKALJAKINTZA!
Igo dira Maite eta Maialen saria jasotzera, bata irribarrea ezkutatu ezinik (berak hala nahi izan arren) eta bestea, berriz, musuak gorri-gorri zituela. Ekitaldia bukatu arte itxoin, eta denok tripa-festa egiteko prest geundenean, bateko argazkia dela, “miradme a mí, una foto” etab. Mahaiak beste puntan ikusten genituen eta gu flashen aurrean itsututa! Formalismoen ondoren, eta beste sarituak zoriondu bezain laster, izan dugu sabela betetzeko abagunea, nahiz eta eskaini dizkiguten pintxo guztiak ez diren hain onak izan (ikusi besterik ez dago “berenjena rellena de ternera” non geratu den bestela!).
Horretan ari ginela, ordura arte baino dexente isilago nik uste, iritsi zaigu Maite horrenbeste poztu duen berria. Iñigo Kortabitarte izeneko gizonkote bat (altua zelako diot hori!) etorri zaigu primiziatxo bat ematera: jaso dugun sariaz gain, publikoaren saria ere guri zegokigula esan digu, baina ez dugula jaso bi sari jasotzerik ez genuelako! Horrek bai borobildu duela eguna!
Beno, ba, horixe izan da gutxi gorabehera gaurko gauak eskaini duena, eta badakit baten bat penatuko dela hau entzutean, baina ezin izan dugu lunchetik ezer atera dena oso ona zegoen arren (pasteltxoak bereziki goxoak zeuden!). Zorionak eman nahiko genizkieke hemendik saria irabazi duten gainerakoei: Irungo udala, Euskaltube.com ataria, Euskal Camping elkartea, Gurutzeta sagardotegia eta Ikea. Eta baita saririk lortu ez dutenei ere! Tira, ba, horrelako sariak jasota, artikulu txanda bikaina egingo dugu hurrengoan, ezta? Euskaljakintza, behintzat, bide onetik doala erakusten dute honelakoek! Ondo segi!
Ateratako argazkiak ikusi nahi badituzue, egin klik hemen.
AZALAREN ZAINKETA azaroa 29, 2007
Egilea: yane Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAzal polit bat izateko, garrantzitsuena azal osasuntsu bat izatea da, eta horretarako azaldu ongi garbitu eta hidratatu egin behar da. Azal osasuntsua izateko pausu hauek jarraitzea oso garrantzitsua da.
Lehenik eta behin, aurpegia goizero garbitu eta hidratatzailea eman, gauero ere garbitu, baina krema oso azal lehorra baduzu bakarrik. Begi eta ezpainak ez mintzeko, produktu bereziak erabil edo kontuz krema ematerakoan. Ezpainak ere oso garrantzitsuak dira, beraz beti hidratatuta izateaz arduratu behar dugu, kakao edo baselina bat emanez. Gure nutrizioak eragin handia du gure azalean, beraz elikadura garbia mantentzea eta egunean bi litro ur edatea ondo legoke.
Eguzkiaren aurkako babes egokiak ez erabiltzeak, lo gutxi egiteak, alkoholak, estresak, erretzeak, eta abarrek gure azalaren itsura okerragotzen dute.
Gomendagarria litzateke bi astez behin, etxean bertan, garbiketa sakona egitea, adibidez:
1. Garbitzaile eta tonikoekin azala garbitu.
2. Exfoliatu. Exfoliantea estetika zentruetan eros daiteke.
3. Ur beroaren baporearekin poroak ireki hamar minutuz.
4. Esku garbiekin, errez ateratzen diren espinilak, puntu beltzak, kendu. Baina aknea izanez gero ez kendu.
5. Maskarila eman azala normaltasunera bueltatzeko.
6. Maskarila kendu ondoren, hidratatzailea eman.
mhags azaroa 29, 2007
Egilea: admin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita[flash http://static.slideshare.net/swf/ssplayer2.swf?doc=blogak-atalak-eta-admin-gunea-11921]
fandangoa azaroa 29, 2007
Egilea: dantzari Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitahemen daukazue fandango izena daukat bideo bat.
Dantzariak atzo igotako bideoko berberak dira. Gaurkoan fandangoa tokatzen da, berez, lehenengo dantzatzen da eta ondoren, ariñ-ariña, baina bideoa nola igo asmatzen aritu naiz eta denbora askorik ez neukanez lehenik bideo laburrena igo dut.
ea gustuko duzuen eta zerbait gehiago jakin nahi baduzue dantzei buruz idatz iezadazue blogean eta irakurritakoan saiatuko naiz zuen desirak asetzen.
Besterik gabe, agur!
Dantzari
Allen Iverson azaroa 29, 2007
Egilea: zekoino Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAllen Ezail Iverson 1975eko ekainak 7an jaio zen, gaur egun NBA-n jokatzen du Denver Nuggets taldean. Bere bigarren denboraldia da talde honetan eta 10 denboraldi jokatu zituen Philadelphia 76ers taldean, han igaro zituen bere karrerako momentu hoberenak, lorpen indibidual asko lortuz, baita NBA-ko finaletara iritsiz 4-1 galduz Los Angeles Lakers taldearen aurka.
Iversonen bizitza oso gogorra izan da NBA-ra iritsi aurretik. Virginiako auzo txiroenean jaio zen eta bertan bere lagunik hoberena hil zuten. Denbora txiki bat kartzelan igaro zuen borroka batean harrapatu zutelako, 4 hilabete igaro zituen bertan bere unibertsitateko entrenatzaileak bertatik atera baitzuen konfiantza asko baitzuen berarengan, jokalari oso ona zelako. Hala eta guztiz, inozentea zela konfirmatu zen atera bezain laster eta arazo guzti hauei aurre egiteko gai izan zen oso jokalari ona eta atleta hobeagoa izanik.
![]()
NBA-n
Iverson “The Answer” bezala ezagutzen da munduko liga hoberenean eta 1996ko “draftean” lehenengo hautatu zuten Philadelphia 76ers taldeak eta talde honetako saskiratzaile nagusia izan da aukeratu zutenetik. Bere rookie urtean famatua egin zen Michael Jordan jokalariari egin zion mobimentuarengatik.

Oso ezaguna da bere dribblinarengatik, abiadurarengatik, fisiko atletikoarengatik eta jokalari handien artean sartzeko duen erraztasunarengatik bere altuera txikia izan da ere.
Eskolta eta antolatzaile moduan jokatzen du, 183m neurtzen du eta 74.8kg pisatu. Bere denboraldi hoberena 2001. urtean izan zen ligako saskiratzaile nagusia izanda. MVP (Most Valuable Player) saria irabazi zuen, bere taldea finalera eraman zuen, baina bertan galdu egin zuten Kobe Bryant eta Shaquille O’neal bikotearen taldearen aurka. Los Angeles Lakers taldea ez zuen porrotarik erdietsi finala arte eta denak espero zuten finalean partidu guztiak irabaztea, baina lehenengo partiduan Los Angelesen Iversonek partidu ikaragarria jokatu zuen eta garaipena lortu zuten. Hala eta guztiz, 4-1 irabazi zuten Kaliforniarrak.
2006ko abenduak 20an, 10 urte Philadelphian igaro ondoren, Denver Nuggets taldera joan zen, Carmelo Anthony-rekin batera, taldeko titulu bat lortzeko asmotan, jokalari bezala dena lortu baitu. Carmelo Anthony-rekin batera ligako bikote hobenetariko bat dira erasoan, gau batean 75 puntu lortu zituzten bien artean. Denver-era iritsi zenetik bere puntuetako bataz bestekoa jaitsi egin da eta asistentzien bataz bestekoa igo.
Lorpen Indibidualak
- 1997ko irailan, rookie izanda 5 partidu jarraian 40 puntu baino gehiago lortu zituen, record-a da NBAn.
- Saskiratzaile nagusia 4 aldietan (1998-99, 2000-01, 2001-02, 2004-05)
- 2001eko eta 2005eko All Star Game partiduaren MVP.
- 2001eko denboraldiko MVP.
- NBA-ko lehenengo boskotean 3 alditan aukeratua (1999,2001,2005), bigarren boskotean 3 alditan ere (2000,2002,2003), hirugarren boskotean behin (2006).
- 2. bataz besteko hoberena playoff-etako historian zehar. 30 puntu partiduk.
- Historiako bakarra 3 denboraldi jarraian ligako lapur hoberena izaten.
- 5 partidu jarraian 50 puntu baino gehiago, 7 jokalarik soilik lortu dute.
- 50 puntu 15 partidu baino gehiagotan sartu ditu
- Jokalari bakarra puntu ,asistentzia eta lapurketatan 5 hoberenetan egoten.
- 1996-97. urteko, urteko rookie saria lortu zuen.
- Bere record-a: 60puntu partidu batean.
- 10 lapurketa partidu batean, record-a da playoff-etako historian.
- NBA-ko historiako 3. saskiratzaile nagusia, 27.9 puntu partiduko.
Cancun azaroa 28, 2007
Egilea: aran Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaKaixo denoi!!
Hemen nauzue berriz ere bidaiei buruz hitz egiteko asmotan. Oraingoan, Cancuni buruz idatziko dut, oso toki polita eta interesgarria iruditzen baitzait. Bertara nola iritsi, zer egin, ikusi, non egon… aipatuko ditut eta ura eta hondartza gustatzen baldin bazaizkizue, badakizue nora joan opor garaia eltzean.

Cancunera, diru izugarri gastatu gabe joan zaitezke eta hori da interesgarriena. Bertara, hegazkinez joan zaitezke. Momentu honetan, Britainiatik adibidez, oso merke daude hegazkin txartelak Cancunera joateko eta aprobetxa dezakezu. Gainera, hauek, ondoren zure hotelera maletak eta zu eramateko bi konpainiekin lan egiten dute, eta oso erosoa izan daiteke, ez baitaukazu diru asko gastatu beharrik eta gainera, aurrez aurretik dena antolatuta daukazu.Bertan zaudenean, kotxe bat alokatu dezakezu, , taxian bidaiatu, ez dena komenigarriena, edo autobusean, komenigarriena dela. Taxian bidaiatzea ez da komenigarriena, nahikoa garestiak baitira hotel inguruko taxiak eta baita, aireportu ingurukoak ere. Baina, herri txiki batera joaten bazara, ez zaizu oso garesti aterako. Aukera komenigarriena, nire ustez, autobusa da, merkeena delako. Kontua da, autobusetan jende ugari ibiltzen dela eta posible dela pixka bat deserosoa izatea, baina horrek ez badizu axola, garraio merkeena bera da.
Cancunen, gauza ugari daude ikusteko eta egiteko, gehienak itsasoarekin dute zerikusia, itsas ondoan dagoelako eta batez ere turistak itsasoarekin loturiko ekintzak egiteko bisitatzen baitute. Ekintza horietako batzuk aipatzen ditut hemen:Hotelen inguruan adibidez, akuario bat daukazu eta bertan, delfinen artean jolas dezakezu eta baita beraiekin igeri egin ere. Horrez gain, arrain ugari ikus dezakezu bertan. Ez baduzu delfinen artean igeri egin nahi ezta arrain exotikoak ikusi ere, eta nahi duzun gauza bakarra erlaxatzea bada, ez duzu Cancuneko hondartzetan toaila baten gainean jartzea bezalakorik aurkituko. Bertako hondartzak are zuri-zuria dute eta gainera bertako ura epel-epela da eta bertara sartzeko gogoa ematen du. Uretan ibiltzea eta motorrak gustatzen zaizkienentzako ere badago aukerarik, hauentzako motor akuatikoak daude. Hauek erabiliz, hainbat ibilaldi egiten dituzte eta batez ere Cancunen inguruak bisitatzen dituzte, eta hori oso interesgarria da Cancunen historia interesatzen baldin bazaizu behintzat edo baita, inguruak ikustea gustatzen bazaizu ere. Inguruak ikustea eta batez ere leku interesgarriak ikustea gustatzen baldin bazaizu, Cancunen dagoen”Islas Mujeres” deitzen dioten irla duzu egokiena.
Cancunen gauez ere bizia bada. Zure neska edo mutil lagunarekin opor erromantiko batzuk pasatzera joan bazara, oso aukera ona daukazu bertan. Gauez, itsasontzi bat irteten baita eta lekurik politenena eta erromantikoenera joaten da eta bertan afari erromantiko bat egin ahal izango duzu. Aldiz, zure lagunekin ondo pasatzera joan bazara, Cancunen ere badaude hainbat taberna edo gaueko klub.
Bertan, normala den bezala, egun bat baino gehiago igarotzeko asmotan joango zaretelakoan, hainbat hotel jartzen dizkizuet zuen eskura ea zer iruditzen zaizkizuen. Hotel gehienak, toki berdinean daude, baina kontua da, nahikoa garestiak direla eta ez baduzu diru gehiegirik gastatu nahi hobe duzu hauen aparte dagoen hotel batetara joatea. Hotel gehienak dauden tokian, adibidez, Club Hostel dago, bertako gelak ezberdinak dira, zure gustuen arabera. Gainera, igerileku bat du, baita hotel inguruan denda txiki batzuk ere, urrutira joan gabe, etxean utzitakoei zer edo zer erosteko. Hotel hau da nik gomendatzen dudana da, hotel guztiak dauden tokitik, interesgarriena, egokiena iruditzen baitzait eta batez ere, edozein zerbitzu duelako. Aldiz, hotel inguruan izan partez, gutxiago gastatuz badu beste hotel ugari, hiri erdialdean. Hauetako bat, Dreams Cancun Resort & Spa da. Luxuzko hotel bat da eta oso interesgarri izan daitekeela iruditzen zait, honek ere oso zerbitzu egokiak baititu eta gainera, lehen aipatutako hainbat ekintza bere zerbitzuen barnean sartzen baitira. Hauetaz aparte hemen dituzue beste hotel interesgarri batzuk.
Hau izan da, Cancuni buruzko informazio, espero dut erabilgarria izango dela eta zer edo zer aipatzea ahaztu bazait mesedez aipatu iruzkinen batean eta saiatuko naiz hurrengo egunen batetan erantzuten. Eta aurreko batean esanda bezala, toki espezifiko batera joan nahi baduzu, esan iezadazu eta saiatuko naiz informazio baliagarria ematen. Hurren arte!
Malenkonia azaroa 28, 2007
Egilea: kutixao Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaKaixo irakurle!! Gaurkoan ere artikulu batekin natorkizu, zehazki Aljel Lertxundik berrian idatzi zuena.
Hitz beste
Anjel Lertxundi
Malenkonia
Igandean, San Petersburgoko orkestra Donostiako Kurtsalean. Kontzertua bukatutakoan, Rachmaninov-en bigarren kontzertuak utzi zidan inpresioa nerabilen buruan: tamala zela orkestraren kemenak pianoa estali izana, obrak hain berea duen pianoaren eta orkestraren arteko elkarrizketa entzun ezinik gelditu ginela une askotan, eta, oroz gain, diluituta gelditu zela pianoari darion malenkonia, kontzertu horren bertuterik nabarmenena.
Aretoko irteeran, jende arte zalapartarian, gizonezko baten ahotsa heldu zitzaidan: «Gaurko piano-jolearena baino indar gehiago behar du kontzertu horrek!».
Piano-jolea emakumea zen; orkestrako interprete gehienak, aldiz, gizonezkoak. Nire ustez, orkestrak baino indar espiritual gehiago transmititzen zuen piano-joleak, baina orkestraren indar fisikoa zen nagusitzen zena.
Irakurleak aise imajinatuko dituen hausnarketek lagundu zidaten etxera.
Horrela uzten zaituztet, hausnartu irakurritakoaz, merezi du eta. Nahi izanez gero hona hemen pdf artxiboa.
Hurren arte.
Nire ikastola 2.0 da azaroa 28, 2007
Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAurreko astean Gasteizen, gaur Donostian eta ostegunean Zamudion, Enpresa 2.0 izeneko jardunaldietan hizlari gisa aritzea egokitu zait.
Aurreko egunean, jardunaldi hauen inguruko aipamen bat egin nuen eta gure aurkezpenaren laburpen bat ere egin nuen.
Kontua da, bi hitzaldi pasa eta gero, autokritikarako unea iritsi dela. Oso garbi dago: jendaurrean hitz egiteko dohaia nigandik urrutik pasatu zen jaio nintzenean, eta hobetzeko saiakerak egin ditudan arren, ezinezkoa egiten zait. Urduritasunak jaten nau eta luzatu nahi ditudan ideiak korapilatu egiten zaizkit (ahazten ez ditudanean). Nire mahaikide diren Julen eta Markoren mailara iristea gustatuko litzaidake, baina dena ez da posible izaten beti.
Horregatik, mezu honekin, garbi utzi nahiko nuke zabaldu nahi dudan mezua: gure ikastola ez da ikastola arrunt bat, ikastola 2.0 baizik, eta horrek ikaragarri pozten nau eta ikastola honetako kidea izateak harro sentiarazten dit.
Zer esan nahi dut Ikastola 2.0 horrekin? Bada, ziur baten batek pentsatuko duela tresnetaz ari naizela, hau da; blogak, wikiak, jario batzaileak, markagailu sozialak… Eta neurri batean, horrela da, tresna horiek gure eginkizuna betetzen laguntzen baitigute, baina hori baino askoz ere gehiago da erakunde 2.0 izatea. Nik behintzat, pentsatzen dut hori baino gehiago behar dela ikastola 2.0 izateko:
- gizartearekin duen konpromisoa betetzen ahalegintzen den ikastola
- ezagutza partekatzen duena eta filosofia hori zabaltzen ahalegintzen dena
- zailtasun edo arazoen aurrean irtenbideak bilatzen dituena
- pertsonekiko konfidantzan eta askatasunean oinarritzen dena
- pertsonen konpromisoa bultzatu eta aitortzen duena
- …
Hori eta askoz gehiago da gure ikastola eta horixe da nik zabaldu nahi nuen mezua.
Bukatzeko, nigan konfiantza jarri duten guztiei publikoki eskertu nahi diet, baina bereziki uztailean hasi eta oraindik buru-belarri ikastolako proiektu gogor eta luze batean lanean ari direnentzat. Zuen adibidea ikastolako kide guztiontzat akuilu bat da eta gure ikasola 2.0agoa egiten baituzue.
USHUAIA azaroa 27, 2007
Egilea: jundabertan Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaGaur aukeratu dudan hiria, nire ustez oso bitxia da, Argentinako Ushuaia hiria hain zuzen ere, hau, biztanleria duen hego polotik gertuen dagoen hiria baita, nik behintzat, hori entzuna dut, el fin del mundo izenaz ere ezagutzen da. Argentinan kokatzen da eta Beagleko kanalak banantzen du Amerikatik.
Bertara ailegatzeko garraiobiderik egokiena hegazkina da, Argentina-Austral aerolineak egunero Buenos Airesetik Ushuaiarako hegaldiak eskaintzen ditu, hala ere, urri eta apirila bitarteko hilabeteetan hegaldi gehiago egoten dira. Hegaldia 3-5 ordu bitarteko izaten da, helgaldi eskaladuna edo gabea izan daiteke, eskala eginez gero, Trelewen, Rio Gallegosen edo El Calafeten izango dira.
Bertako paisaiak liluraturik utziko zaituzte, baina honetaz gain, beste ekintza batzuk ere egiteko aukera izango duzue, hala nola, “Fin del mundo”ko useoa bisitatu, hau, kartzela izandako eraikuntza batean kokatzen da, bertan, natura, greografia,historia eta antropologiari buruzko informazioa eskura dezakezue. “Parque Nacional de Tierra de Fuegora”ere joan zaitezkete.Bestalde, bertako paisaiaz eta faunaz gozatu nahi baldin baduzue, “Canal de Beagletik” itsas irteera bat egitea gomendatzen dizuet, txorien uhartea,otsoen uhartea,…bisitatuz eta bertako animaliak ikusi eta ezagutuz,pinguinoak,itsas otsoak,…Beste hainbeste ekintza egiteko aukera ematen dizue Ushuaia hiriak, neguan esaterako, skiatu,txakur trineoetan ibili,…zaitezkete. 
Gaua igarotzeko txokoak ere badaude, hemen dituzue hauetako batzuk:Hotel Los Cauquences,Tango B&B eta Apart hotel Cabo San diego.
Hemen duzue hotel gehiagoren informazioa
Ez al zaizue bidaiatzeko gogorik sartu?Niri bai, sekulakoa gainera!Animatu eta bidaiatu!