Izenbururik-gabea azaroa 27, 2007
Egilea: dantzari Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Hortxe daukazue ariñ-ariña izeneko dantza. Eta orain sarreratxo txiki bat egingo dizuet dantza hauei buruz.
Dantza hauek oso herrikoiak dira eta, normalean, herri txikietako biztanleek euren herrietako jaietan dantzatzen dituzte. Geroago, dantza mota bat finkatu zen eta azkenik txapelketak sortu ziren. Hemen bi dantza egiten dira normalean eta bakoitza 16 urte bete arte 6 pauso izaten dira eta behin 16 urte bete ondoren, 8 pausotakoak dantzatzen dira.
Txapelketetan eta herriko plazetan ere, lehenik fandangoa dantzatzen da baina arazotxo batzuk eduki ditut beste bideoa igotzerako orduan, beraz, oraingoan, ariñ-ariña ikustearekin konformatuko beharko zarete.
Bideo honetako dantzariak Lazkaokoak dira eta neskak 13 urte dauzka eta mutila, aldiz, 2 gutxiago, hots 11 urte eskerrik asko eurei ere.
Agur eta hurrengora arte!
Dantzari
El orfanato azaroa 27, 2007
Egilea: lorelo Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaLaura, umezurztegi batean jaiotakoa da eta orain bere familiarekin bueltatzen da bera eta bere senarrak ume minusbaliatuentzako egoitz bat eraiki behar dutelako.
Historia guztian zehar Laurak, bere txikitako kontuak gogoratuko ditu pelikulan gertatutako gertaera batzuen ondoren.
Simon, beraien semea da eta etxe horretara iristen direnean oso arraro jokatzen du. Horregatik, bere amak zeozer gertatzen dela susmatzen du eta hortik aurrera, oso gauza arraroak hasten dira gertatzen…
Gogo asko izanez gero pelikula ikusteko, gomendatzen dizuet zinemara joatea naiz eta oso pelikula irreala izan, gidoia egin zuenak izugarrizko imaginazioa eduki zuelako eta oso ondo daudelako lotuta gauzak.

Antzekotasunak azaroa 27, 2007
Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaGaurkoan telebistari esker hain ezagunak egin diren hainbat pertsonaien arteko antzekotasunak aztertuko ditugu.
Peter Griffin ( padre de familia ) eta tipo bat

Roberto Dueñas eta Frankenstein

Jesus Bonilla ( Los Serrano ) eta Shrek

Japoniar haur bat eta Shin Chan


Benedikto XVI aita santua eta Golum


Jordi Puyol eta Kuato ( Desafio total )

Gaurkoz hau da dena, antzekotasun gehiago nahi izan ezkero aurreko linkera jo besterik ez duzue.
Katherine Hepburn azaroa 26, 2007
Egilea: mendia Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Ez dut uste oso ezagun egingo zaizuenik, zineman baina gehiago antzerki munduan jardun den emakumea izan baita. Hala ere, arrakasta paregabea lortu zuen pantaila erraldoian ere. Ez ditugu nahastu behar Audrey eta Katherin, biak zineman jardun duten arren ezaugarri ezberdinek ezberdintzen baitituzte. Beraz gaurkoan honekin hasiko gara, Audrey beste baterako utziaz.
Aita Thomas Norval urologo eta erizaina eta Katherin Martha ama izanik Conecticuten jaioa, 1907ko azaroaren 7an eta sei ahizpetatik bigarrena. Askatasun osoa zuen eta bere aitak kirolarekin lotu zuen lehenengoz neskatila eta ” el ejercicio es el camino más seguro” izenburuarekin atleta izatera iritsi zen. Garai haietako zinemarekiko irrikarekin eta nola ez, Williams S.Hart pantailan ikusirik zineari tartetxo bat egin edo ez pentsatzen hasi zen Katherine.
Goiz batez, bere anaia gosaltzera jeitsi ez izanak harritu zuen eta atikoan hilik aurkitu zuen, non 5 ordu zeramatzazkien hantze hilik. inoiz ez zen jakitera eraman zer dela eta horrelako heriotza, jende askok bere buruaz beste egin zuela esan arren, beste askok magiako truko baten kopia egiten saiatuz bizia utzi zuela esan zuten. Uda horretatik aurrera, zinemaren munduan murgildu zen, lehenik eta behin antzerkian eta geroago pelikulak burutuz.
1928an bidaiatzen hasi zen, lehenik eta behin Edwin H. Knopf (anaia eta MGM produktore zen lankidea) bisitatzea pentsatu zuen eta horretarako Baltimore-ra joan zen. Baina honen erreakzioaren ondorio izan zen: ”Era tremendamente sincera, pero poco experimentada y de aspecto extraño. No quise saber nada, pero no era nada facil deshacerse de Hepburn”. Graduatu ondoren berriz, ekaineko ostiral batean The Czarina entsegu batean aurkeztu zen, non dama de honor bezala aritzeko gidoi bat eman zion.
Eta ezkondu al zen neska polit hau? Bada, 1938an Ludlow Ogden Smithekin (klase altuko Filadelfiarra) ezkondu zen urtea amaitzera zihoanean. Mrs. Hermet Roosveltek gainera bere antzerki lanak jarraitzen jardun zuen eta kontratu bat aurkeztu zioten, non hau esan eta muzin egin nahi izan zion: ”No se han fijado en mi hasta que me han visto las piernas”. Beranduago, Paramount picturesek pelikula bat egin nahi ote zuen eskakizuna bultzatu zion. Beraz, Katek asteko 100 dolar irabazten zituenez antzerkian 1500 dolarreko soldata bat eskatu zuen, ez bitzuen Hollywoodera joan nahi. Eta RKOk baiezkoa eman zion hainbat aldiz pentsatu eta gero.
”Doble sacrificio” izan zen bere lehen filma eta hasiera-hasieratik zuzendaria (George Cukor) ohartu zen talentu handiko emakumea zinemaratu zuela.
AMAITUTA! azaroa 26, 2007
Egilea: letrerok Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAupaaa! Beti bezela, ni hemen nago, Esnal, besteak alfer hutsak dira… jejeje
Jada esamin guztiak bukatu ditugu! Orain errekuperazioak daude eta…ANIMO DENEI!
Muxu!
GOAZEN LETREROK! GOAZEN TXAPELDUN!
JON URDANGARIN: “ Euskarak munduan zehar aurrera egingo duela pentsatzen dut eta espero dut Euskal Herrian ere aurrera egitea” azaroa 26, 2007
Egilea: barregi Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaNire ikaskide batzuei ez bezala, erraza egin zitzaidan elkarrizketatu behar nuen pertsonarekin, Jon Urdangarinekin, harremanetan jartzea. Izan ere, bere alaba eta nire ahizpa lagunak eta gelakideak dira; beraz, elkarrizketatzeko proposamena onartu ondoren, galderak pasa nizkion. Handik egun batzuetara, telefonoz hitz egin genuen hitzordua finkatzeko. Gehienek Drindots taldeko abeslari bezala ezagutzen badute ere, bere bilakabidean gauza ugari egina da Jon Urdangarin. Agertokian etxean bezala sentitzeko adina kontzertu eskaini dizkigu, baina ez hori bakarrik, telebistan ere kantuan aritutakoa da. Musika izugarri maite du, hala ere, ez euskara baino askoz gehiago, abesten dituen kantak zein hizkuntzatan idatzirik dauden ikustea besterik ez dago. Gainera, gure lurraldearen bereizgarri den euskara ezagutu eta erabiltzearekin ez da konformatzen, hizkuntza maitagarri hau ezagutzen ez dutenei irakastea da bere lanbidea, ikasle hauek Euskal Herrian bertan nahiz hemendik at egon.
Heldu zen, azkenean, hainbat egunetan buruan jira-biraka neraman eta ezer baino larriago jartzen ninduen unea. Argazki kamera, MP3a eta behar nituen guztiak hartuta abiatu nintzen Ordiziako Barrena kultur etxera argazkilari lanak egin zituen nire ahizparekin batera.
Musika gaitzat hartuz
Zuen lehenengo taldea Arrano Beltza izan zen, nahiz eta geroago izen berri bat eman. Noiz hasi zineten talde bat sortzeko asmoarekin? Zergatik aldatu zenioten izena?
Taldea bat-batean sortu genuen. Guk, lagun batzuek, artean elkarrekin jotzen genuen eta nik ikasten nuen ikastolan, Beasaingo Alkartasuna Lizeoan, festa bat egin genuen. Nik abestu egin behar nuen festa horretara Alberto Pelaez etorri zen megafonia jartzera eta esan zidan: “Hik lagunak badauzkak, ba, nik egingo niake talde bat”. Eta horrela hasi ginen. Guk, egia esan, hasieran mezetan jotzen genuen, Lazkaon bazen apaiz moderno samar bat, Jaxinto, eta euskal kantak jotzen genituen elizan. Hiru geunden, bik gitarra eta batek soinua jotzen genuen, Albertok, aldiz, bateria. Beraz, berarekin hasi ginen eta berak eman zion izena taldeari guri ezer esan gabe. Izena polita da, baina gero, denborarekin, pentsatu genuen beharbada komertzialegia ere ez zela eta aldatu egin genion. Dena den, Estatu Batuetan badago Eagles (arranoak) taldea eta asko gustatzen zaigu.
25 urte bete ditu dagoeneko Drindots taldeak eta bertatik musikari asko pasa da, hala eta guztiz ere, zuk eta Agirrezabalak taldean jarraitzen duzue. Hainbeste denbora eta gero, ez al da aspergarri bihurtzen? Taldekideren bat bazihoala jakitean, zer sentitzen zenuen?
Ba, egia esan, niri konturatu gabe pasa zaizkit urteak. Orain urte batzuk hasi nintzen pentsatzen utzi beharko niola taldean jotzeari, alabak hazi egiten dira eta orain nirea ikustera etortzen bada… Hasieran pentsatu nuen 35 urterekin utzi egingo nuela, baina urte hobeak eta okerragoak izaten dira eta orain, gutxi gorabehera, gustura nago. Aipatu dudan bezala, orain dela bost urte edo izan nintzen uztekotan, nahiko serio, baina jarraitu egin nuen. Gero, Euskal Kanturik Onena atera zitzaidan, horrek pixka bat piztu ninduen eta gustura nabil. Bestalde, zer sentitzen den norbaitek taldea uztean? Bada, guk lehen ia astebururo jotzen genuen eta, orduan, musikak gauza asko eman dizkit eta asko gustatzen zait. Hala ere, kendu ere egin dizkit, besteak beste, lagunekin egoteko aukera, nire Lazkaoko koadrilakoekin. Azkenean, taldekoak lagun bihurtzen dira eta batek utzi egin behar duenean, arrazoia ulertzen duzu normalean; izan ere, gehienek lanagatik utzi dute. Nahiko ondo konpondu izan gara, izan dugu gorabeheraren bat, baina, oro har, ondo konpondu gara. Hori dela eta, norbaitek uztean, penatu egiten zara, alabaina, beti moldatu gara jende gehiago aurkitzeko. Laster aldaketak izango ditugu, uste dut hurrengo urtean ni bakarrik geldituko naizela beteranoetatik… (primizia!).
1981ean lehen kontzertua eskaini zenuten Lazkaon zuek erositako musika-ekipoarekin. Zer nolako esperientzia izan zen? 1.400 bat kontzertu eman dituzue oraindaino, guztietarako ez zinela animatuta egongo suposatzen dut, zer egiten zenuen kasu hauetan?
Musika jotzeko lehenengo esperientzia Lazkaoko festetan izan zen, egitarau ofizialean izan ez bazen ere, guretzat gauza handia izan zen. Gainera, oso traste gutxi genituen. Baxua, adibidez, arratsalde hartan bertan erosi genuen. Josunek, taldeko neska bakarrak, jo behar zuen baxua, baina oraindik ez zekien eta nik pixka bat banekienez, nik jo nuen. Gero, Josuneri irakasten hasi nintzaion. Gu ilusio handiz hasi ginen 15-16 urterekin, lehenengo 10-15 urteetan izugarrizko gogoa izan genuen eta 92. urtean izan genuen arrakastarik handiena. Denborarekin, berriz, gogo gutxiago izaten da, urteen arabera bada ere. Ni musika jotzera gehienetan gustura joaten naiz, nahiz eta oso gogorra izan. Jendeak pentsatzen du: “Hauek ondo pasatuko dute, festak dauden lekuetara joan, parranda pixka bat egin…”, baina nahiko gogorra da hiru orduz eszenatoki gainean egon eta egun gehienetan itxura bat ematea. Normalen, lo gutxi eginda eta nekatuta joaten naiz; hala ere, giroak berak animatzen zaitu, jendea gustura dagoela ikusta. Bestela, tourreko ziklistek bezala, segi, pedalei eman…
Nola bizi izan zenuen 25. urteurreneko ekitaldia? Noiz arte jarraitzea espero duzue?
25 urte betetzear geundela, esaten genuen: “Egin beharko dugu, ba, zerbait berezia Lazkaoko festetan, taldetik pasa diren kideekin dantzaldiren bat edo”. Denok lanean ari ginen, ordea, ez genuen antolatzeko astirik izan eta ez genuen gauza berezirik egin. Ez dakit noiz arte jarraituko dugun. Beti asmoan eduki dudana, jendea aldatzen joan den bezala, ni ere, halako batean, jubilatuko naizela izan da. Gelditzen direnek jarraitzen badute, ondo; eta, bestela, ere bai. Nik jarraitzea nahi nuke, plazetan giro ona dagoen seinale.
Euskal Kanturik Onena (EKO) izeneko telesaio batean ere parte hartu zenuen. Nola sortu zitzaizun aukera hau? Zer nolako esperientzia izan zen?
Oso esperientzia polita izan zen. Etxean nengoen eta telefonoa hartu eta :“ Aizu, EKOtik deitzen dizugu”, ” EKO? Zer da hori?”. Banekien telebista saio bat zela, baina, egia esan, ez nuen ikusi ordura arte. Lehenengo egunean, oso gogorra egin zitzaidan zuzenean kantatzen zutela eta jendea begira zegoela ikusita. Buruari bueltak ematen hasten zara: ” Eta letra gaizki esaten badut?”; hala eta guztiz ere, pantaila bat badago karaoke modura letra jartzen dutena, baina nik ia ikusi ere ez nuen egiten. Poz handia eman zidan; izan ere, nik neure burua ez dut inoiz abeslaritzat izan, eta telebistan kantari gisa ateratzea errekonozimendu moduko bat izan zen. Harritu nintzen EITBtik nolatan deitu zidaten, geroago jakin nuen, tarteko Aitor Furundarena zegoela, gure taldean ordezkatze lanak egindakoa. Programako musika arduraduna zen, hasieran abeslari gutxiagorekin hasi baziren ere, gehiagoren beharrean aurkitu ziren eta Aitorri bururatutako horietako bat izan nintzen.
Oso ezberdina al da agertoki batean edo telebistan aritzea?
Telebistan taldekoekin ere izanda ginen. Oso desberdina da, beti playbacka, guk grabatutako kantak… Behin gogoratzen dut kanta baten playbacka egin genuela eta letra ez nekiela, nola edo hala atera behar estutasunetik! Astebete lehenago bidaltzen zigun Aitorrek playbacka korreo elektronikoz eta han ibiltzen nintzen MP3a hartu eta edozein lekutan entseatzen. Lehenengoa gogorra izan zen, hurrengoetarako ohituz joaten zara.
EKO zuzenean birak arrakastarik izan al zuen? Abestiak horren ezagunak izanik, jendeak zuekin batera abestu eta parte hartzen al zuen edo abesti berriak nahiago zituela iruditzen zaizu?
Birak oraindik ere jarraitzen du, baina iaz ez zuen arrakasta handirik izan. Batik bat berandu hasi zelako, hau da, programa bukatu eta denbora dezente pasatu zutelako martxan jartzen. Telebistako oihartzuna oso urrun gelditzen den arren, aurten ere egin ditugu lau edo bost. Hasieran lau baginen ere, hiru abeslari joaten gara sei bat musikarirekin. Nik oso ondo pasatzen dut; izan ere, 12 abesti baino ez ditut kantatzen, gehienak ezagunak, eta jendeak gurekin batera abesten ditu.
Euskara mintzagai…
Argentinan bizi den zenbaiti euskara irakasten aritu zara online ikastaroen bidez. Munduan euskara ikasteko gogorik ba al dago?
Gezurra dirudi, baina bai.. Harrigarria gertatzen da Argentinara joan eta euskara ikasi nahi duen jendea aurkitzea. Nik 40 ikasle dauzkat bi taldetan, nire ikasleak han irakasleak dira eta 1.000 bat ikasle dauzkate, izugarria da. Uruguaykoak ere badauzkat eta datorren urtean, segur aski, Hego Amerikako herri gehiagotan. Gainera, Estatu Batuetan ere ari dira, baita unibertsitateetan klaseak ematen ere eta materiala egiten hasi behar dugu.
Ordenagailuarekin eta orokorrean teknologia berriekin ongi konpontzen al zara?
Oso ondo ere ez. Ikasleren bat etortzen bada, “ordenagailuei buruz horrekin hitz egin” esaten diete; nik, ordea, ordenagailuei buruz ez dakit ezertxo ere. Guri ordenagailuak eman digun aukera bestela sortuko ez litzatekeen talde bat sortzekoa izan da, pertsona horiek ezin baitira elkartu horrela ez bada. Hemendik ematen dizkiegu klaseak, batzuek esaten digute talde hori birtuala dela, baina benetakoa da. Gauza asko egiteko aukera ematen dizu internetek, nahiz eta oraindik gutxi aprobetxatu. Beno, zuen ikastolan gehiago, ezagunak zarete… Besteak beste, ni urte askotan ibili naiz musikan, baina besteen abestiak joz, ez naiz inoiz kanta bat sortzen jarri. Materialgintzan, berriz, euskaltegian aspaldi hasi nintzen, oso lan kreatiboa edo sortzailea da eta asko gustatzen zait. Ordenagailu bidez eta hemendik milaka kilometrora dagoen jendearekin aritzeak pixka bat “saltseatzeko” eta gauza desberdin asko egiteko aukera ematen dizu. Polita da.
Zure iritziz online ikastaroen alde on eta txarrak zein dira? Zuk ordenagailuz edo aurrez aurre irakastea duzu nahiago?
Niri biak gustatzen zaizkit. Hala eta guztiz ere, uste dut irakaskuntzan onena, batez ere hizkuntzen kasuan, aurrez aurrekoa dela. Baina ez da leku guztietara iristen eta gaur egun, egunetik egunera, ordenagailuak komunikatzeko aukera gehiago ematen dizkizu. Orain dela hiru urte, hasi nintzenean, txat bidez bakarrik hitz egiten genuen, egun, skype eta horrelakoak ere erabiltzen ditugu. Gaur bertan, hona etorri aurretik, Argentinako ikasle batekin aritu naiz. Nahiago, agian, aurrez aurre. Iruditzen zait, online irakasle gutxiago daudela trebatuta eta datorren urteetan online aritu beharko dut. Ordenagailuak hotza izatearen fama dauka, baina ez da hotzagoa, desberdina da. Askotan, ikasle batzuekin lortzen duzun harremana aurrez aurre lortzen duzuna baino sendoagoa da; izan ere, idazten duzuna badakizu bertan geldituko dela eta gehiago pentsatzen duzu. Ahoz ari zarenean, aldiz, gauzak errazago esaten dituzu, normalean ez dagoelako inor esaten duzuna grabatzen. Beraz, batzuekin harreman estua sortzen da, urrunago eta gutxiagotan egon arren.
Nola ikusten duzu euskararen egoera urte batzuk barru?
Munduan zehar aurrera egingo duela pentsatzen dut eta espero dut Euskal Herrian ere egitea. Gauza askotan hobetu egiten da, jakin jende gehiagok daki, baina erabilera da arazoa. Orain etorri den kanpotar pilak kezka pixka bat sortzen dit; horregatik, horiek euskalduntzen egin beharko dugu ahalegina.
Horrelaxe amaitu genuen solasaldia, argazki batzuk ateratzeko aprobetxatu eta eskerrak eman nizkion. Berriro ere, nirekin egoteko tartetxo bat hartu izana eskertu nahi diot, lanpetuta ibiliko zela suposatzen baitut. Mila esker, Jon!
Hemen uzten dizkizuet Drindotsek abesten dituen kanta ezagun bi, Maritxu (hitzak) eta Ebamirentxu (hitzak), eta elkarrizketaren grabazioa.
el internadoren temporada berria azaroa 26, 2007
Egilea: osto Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaEl internado, denek hitz egiten duzuen telesaio arrakastatsua. misterioz eta intrigaz betea: nor izango da fermin, sukaldari misteriotsu hura? zer gertatu da Alfonso, el internadoko irakaslerik zaharrenari eta 5 umezurtz hildako gorputzei? nor hil da, Carolina, Marcos, Ivan, Victoria, Roco edo Cayetano?…
Azken galderi buelta asko eman dizkiozue uda honetan zehar eta azkenean badakigu nor hil den. Cayetano denek suposatzen zutena hil egin da, baino supuestamente drogak eta alkohola kontsumitu duelako.
Julia el internadora etorri den ikasle errebelde bat da, arazo asko ekarriko duen gaztea, eta batez ere elsa, el internadoko direktora berria. zergatik nahi du bere aitarekin egon? nor da bere aita? eta ama?
Nor da el gnomo Paulitaren lagun munstroa? Eta Marcos eta Paularen gurasoek hilda ala bizirik daude?…
Galdera hauen erantzunak, asteazkenetan 22:00 etan edukiko duzue erantz
UZTAI-TXIKI edo ARKU-DANTZA azaroa 25, 2007
Egilea: dantzari Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaDantza honen sorrerari buruz dakiguna, hasiera atean, defentsarako zela dakigu. Aspaldi batean aurkarien aurka erabiltzen zuten tresna bat zen eta azkenean musikaren erritmoa jarraituz eta tresna hauek erabiliz uztai-txiki edo arku-dantza sortu zen.
Gaur egun, asko dantzatzen den dantza da eta oso ikusgarria da. Alde batetik ateratzen duten zaratagatik, eta bestetik, geroz eta abiadura handiagoa hartzen duen musikarengatik.
Bukatzeko, dantza hau ikusteko aukera badaukazue ikusteko gonbita luzatzen dizuet hemendik
Berlin azaroa 25, 2007
Egilea: jundabertan Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita Nire blogeko lehen bidaiatzat, Alemaniko Berlin hiria aukeratu dut, oso hiri interesgarria dela iruditzen baitzait.![]()
Alemaniako ipar ekialdean kokatua dagoen hiri ederra da Berlin, estatu honen hiriburua hain zuzen ere, 3,5 milio biztanlez osatua dagoena. Historia eta kultura askoko hiria da hau, milaka ate zabalduko dizkizuena zuen aisialdia gustura igarotzeko.
Bertara iristeko, hainbat garraiobide erabil daitezke, hala nola, hegazkina, trena, autobusa,…turistek gehien erabiltzen dituztenak azken hirurak dira, bidaiatzeko erabilgarrienak baitira. Hegazkina hartzeko asmoa baduzue, jakin ezazue hiru aireportu ezberdin daudela,Tegelkoa,Shönefeldkoa, hiriko kanpoaldean kokatua dagoena, prezio baxuko bidaien gune da eta Tempelhofkoa, hiriburuaren barrenean kokatua dagoena, hala ere, aireportu hau ez da oso erabilia izaten, hegaldi gutxi edukitzen baititu. Beraz aurreneko biak gomendatzen dizkizuet, gainera, hainbat autobus eskaintzen dituzte, hiriko erdigunera eraman zaitzaten. Hirian bertan alde batetik bestera mugitzeko, hainbat garraio publiko daude, autobusa, metroa eta tranbia, hiruak erabil ahal izateko bilete “paka” erosteko gomendatzen dizuet, gainera merkeena ateratzen da, 5,8 eurotan. Bestalde kirol pixka bat egiteko gogoarekin baldin bazaudete, aloka ezazue bizikleta bat, edozein txokora iristeko aukera emango dizue.
Iada garraio mota aukeratua edukiko duzuenez, Berlin ezagutzeari ekingo diogu. Berliner Dom, hiriko katedrala, parke ederrez inguratua dagoena,Potsdarplatz plaza, hemen hainbat eraikuntza garrantzitsu kokatzen dira, Deymlercity,Sony center eta Beisheim center esaterako. Bestalde, Brandenburgoko atea, hau izan da bi Alemanien elkarketaren sinbolo garrantzitsuenetariko bat, Alexanderplatz, hemen gazte jende asko elkartzen da. Haus am Checkpoint Charlieko museoa, hemen gerrateetako hainbat argazki ikus daitezke, hauetako asko, oso gogorrak. East Side Gallery, hemen Berlingo harresiko zatiak aurkituko dituzue, Judisches museoa, Juduei buruzko museoa eta DDR museoa, harresiaren garaiko informazioa ahalbideratuko dizute bertan.
Hainbeste tokietan ibili ondoren, goseari aurre egiteko garaia iritsiko da, Oranienburgerstrasseko kaleetan zehar aurkituko dituzue makina bat jatetxe eta taberna. Ohera sartu aurretik, bueltatxo bat emateko gogoz baldin bazaudete, Friedrichshainen aurkituko dituzue gau giroa duten tabernak, hemen espresuki, gazteak egoten dira. Gaua igarotzeko milaka leku daude Berlinen, Pagausus Hostel Berlin eta Mittes Backpeekes Hostel dira prezioz nahiko ondo dauden bi hotel.
Hala ere, hemen duzue hainbat hoteli buruzko web orrialde bat:
http://www.edreams.es/edreams/espanol/seo/hoteles/hotel-berlin.jhtml
Besterik gabe bukatu dut Berlini buruzko nuen informazioaren artikulu hau, espero dut gustatu izana, orain hiri eder hau ezagutzea besterik ez zaizue geratzen, bidai ona izan!
Bidaiatzea azaroa 25, 2007
Egilea: zazo Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAurrekoan Agustin Jimenez- i buruz azaldutakoarekin gutxi izan zenutela uste baduzue, hemen duzue bere monologo bat, El Club De La Comedia- n eginikoa. Hura bai zela programa ona! Beharbada bideoaren kalitatea ez da oso ona, baina entzutearekin bakarrik ondo pasatzen da monologo honekin…
Monologoa bidaiei buruzkoa da, herrialde zehatz batzuk aipatzen ditu. Hala nola, Frantzia, Kanada eta Kolonbia.
Horretaz aparte, niri gehien gustatzen zaidan zatia Europako herrialdeak izendatzeko erabili omen zuten metodoa da (Estonia, Lituania, Letonia). Jajaja
Erantzun ea zer iruditu zaizuen, mesedez!
Agur eta ONDO PASA!!!