Angel Martin 5 abendua 31, 2007
Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAngel Martin-i buruzko atala amaitzeko bere monologorik hoberenetakoa jarriko dizuet.
Cuentos infantiles
[flash http://www.youtube.com/v/hgG2nFZU4DQ&rel=1]
[flash http://www.youtube.com/v/XijJLQmcMjg&rel=1]
Angel Martin 4 abendua 31, 2007
Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaEa gaur atal honekin bukatzen dudan. Oraingo honetan Ejercito izeneko monologoa utziko dut.
[flash http://www.youtube.com/v/dlgk3qPHPhs&rel=1]
[flash http://www.youtube.com/v/p281NNbru34&rel=1]
Angel Martin 3 abendua 31, 2007
Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaOrain artekoak gustatu bazaizkizue hau ere ziur gustatuko zaizuela
Sexo y milagros
[flash http://www.youtube.com/v/0z2N3rHwarA&rel=1]
[flash http://www.youtube.com/v/z-_mzYsndwE&rel=1]
Angel Martin 2 abendua 31, 2007
Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaOraingo honetan Quien conoce a quien izeneko monologoarekin utziko zaituztet.
[flash http://www.youtube.com/v/3s68nqgq_r4&rel=1]
[flash http://www.youtube.com/v/nJC66jK68_w&rel=1]
Ume horien etorkizuna gure esku dago abendua 31, 2007
Egilea: sagirre Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Urtearen azken egunean gaude. Duela aste batzuk hasi ginen urteari amaiera emateko prestatzen: ospakizunak, opariak, asmo ezin hobeak… Egun hauetan maitasuna, elkartasuna eta solidaritatea gure artean nabarmenak dira; eta, urtero bezala, jostailuen iragarpenekin batera, hasi dira ume txiroei laguntzeko iragarpen eta kanpaina hunkigarriak. Hauek ikustean, gure zorteaz jabetuta, izugarrizko gupida sentitu dugu eta nolabait erruki sentitzen garela ere esan dezakegu. Bestela esanda, hain egoera tamalgarrian bizi diren haurrak ikusteak nahigabetu egiten gaitu eta, situazio hori saihesteko ahalegin eskasak egiten ditugula ikusita, nolabait erruki sentitzen gara.
Hori horrela izanda, asko izaten dira Gabonetan hirugarren munduko umeak lagundu edo “apadrinatzeari” ekiten diotenak. Aldiz, oporrak amaitu bezain laster, mota hauetako kanpainak gutxitu egiten diren heinean, bakoitza bere betiko errutinan sartzen da, aurreko guztia ahaztu eta bertan behera geratzen dira gure asmo on guztiak. Ez al zaizue iruditzen egunero pentsatu beharko genukeela benetan gure laguntza behar duten ume horietan?
Bost segundoro ume bat hiltzen da, eta seitik batek bost urte baino gutxiago izaten ditu. Gehienetan inongo zailtasunik gabe senda edota aldez aurretik saihets daitezkeen gaixotasunak izaten dira heriotza horien kausa. Hauen guztien artean gosea da herrialde txiroko biztanleek pairatzen duten genozidiorik nagusiena. Bestalde, zenbait ikerketaren emaitzek diotenez, herrialde hauetan 2,2 milioi ume HIESak jota daude; eta VIH birusa dela eta, 12,5 milioi umezurtz geratu dira. Horretaz gain, milioika umek ez daukate oinarrizko hezkuntza jasotzeko aukerarik, ezta edateko ura lortzeko abagunerik ere. Bestela esanda, ez dituzte guztiok merezi ditugun funtsezko eskubideak bereganatzen.
Populazioaren erdia baino gehiago bizi da aipatutako egoera lastimagarri horretan (2004koak dira ezkerrean azaltzen diren datuak). Gure laguntza ezinbestekoa da arazo larri honi aurre egiteko, gu baikara aurretik aipatutako zoritxar horiekin guztiekin akabatu eta ume txiroei behingoz bizitza duina eskain diezaiekegun bakarrak. Aldiz, batzuetan gogoratzen ez garelako edota, hobeto esanda, gogoratu nahi ez dugulako, ezikusiarena egiten dugu; eta beste batzuetan, Gabonetan, esaterako, zerbait egiten saiatzen gara. Baina, zoritzarrez, hori ez da nahikoa; izan ere, gutxi batzuk baitira Gabonetan ere zerbait egiten dutenak.
Ondorengo mapak populazio txiroaren zabalkuntza erakusten digu (lodituta dauden guneak pobrezia gehien duten herriak dira). Txirotasun handiena Afrika erdialdean dago; txikiena, aldiz, Japonian.

Aurreko guztia aztertuta, gai kezkagarri honi aurre egiteko ordua iritsi dela esan dezakegu; eta, horretarako, gure alderdi geurekoiari uko egin eta benetan behar dutenei laguntza txiki bat eskaini beharko diegu. Guztia, beraz, gure eskuetan dago.
Angel Martin abendua 31, 2007
Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaOndorengo egun hauetan Angel Martin-ez hitz egingo dizuet.
Gaur egun La Sexta kateko Se Lo Que Hicisteis… programa ezagunean lan egiten du baina han baino lehenago umorista lanetan ibilia zen paramount comedy-n.
Orain bere monologoetako bat jarriko dizuet. Gehiago aurkitu ezkero jarriko dizkizuet, ea gustukoak dituzuen!!
Leyendas urbanas
[flash http://www.youtube.com/v/hdND45fFPIk&rel=1]
[flash http://www.youtube.com/v/qHqvk32Evmc&rel=1]
Autoan kontuz!! abendua 30, 2007
Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaEz egin ondoren ikusiko duzuena inoiz oso garesti ordaindu daiteke eta!!
[flash http://www.youtube.com/v/iMqeuZOpEKA&rel=1]
Oiangu taberna: agur abendua 30, 2007
Egilea: koro Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaBenita eta Kontxi Mujika Aiestaran ahizpak oso gazte hasi ziren tabernan lanean. Aurrena Martinezenean, 12 urte, eta azkeneko 34 urteak Oiangu tabernan. Benita mostradorean, eta Kontxi sukaldean. Makina bat erronda eta otordu zerbitzatutakoak dira eta bezero asko izango dira faltan botako dituztenak.
Horrelaxe eratsutsi zuen bere omenaldian izan zen partehartze ugariak; ondorengo egunetan ez zen lainezarik ikusi eta, beti bezain langile eta jator agertu ziren tabernan. Horrelaxe esan digute, besteak beste, Burrunbazale txarangako zenbait kidek, atzo Burrunbazale eguna ospatzen zutenak: Joan ginen tabernara firi-firi eta edaria eskatu genuen. Edariarekin batera, nola ez, patatak, kakaguexak eta zer ez atera ziguten. Hori gutxi balitz, ezer ez ziguten kobratu eta eskerrak eman zizkiguten joateagatik!
Horrelakoxeak izan dira Mujikatarrak.
Bihar izango da azken eguna. Aio eta ondo izan, merezi duzue-eta!
1936ko irailean hildako miliziano errepublikano ezezagunari eginiko omenaldia abendua 30, 2007
Egilea: koro Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita1936ko irailean hildako miliziano errepublikano baten gorpua azaleratu dute Azkoitiko Madariaga auzoan, eta omenaldia egin diote; inguruan lurperatutako beste zortzi gorpuren berri ere badute.
Juan Aranberri Madariaga baserrikoak hildakoa ikusi egin zuen. Baita nola lurperatu zuten ere. Sei urte omen zituen orduan. Gogoan du aurpegian jarri zioten zapi zuria…
Nola ahaz daiteke irudi hori? Umearen gogoan mantenduko zen bizitza guztian… Oraindik ez dakite nor den, nondit zetorren, baina aurreskua dantzatu diote, lore sorta ere jarri diote, zuloaren goiko aldean ikurrina eta Errepublikako bandera jarri dizkiote eta bidu direnek Eusko gudariak eta Internazionala abestu dituzte.
Gehiago jakin nahi baduzue, albiste hau BERRIAn jaso dut.
Zer egin daiteke gidariak kontzientziatzeko? abendua 30, 2007
Egilea: uperez Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
DGTk dioenez, nahiz eta puntu txartelak gidariengan nolabaiteko eragina izan ezarri zenetik, ez dute lortzen hildakoen kopurua esanguratsuki murriztea. Datuen arabera, aurreko urtean 114 hildako egon ziren gabonetan soilik eta aurten kopuru hori urritu nahi dute. Puntu txartela jarri eta berehala, hildakoen kopurua dezente murriztu zen; izan ere, jendeak ez zituen puntuak inolaz ere galdu nahi. Edonola ere, hilabeteak igaro ahala, badirudi gidariei ahaztu egin zaiela eta hildakoen kopurua berriro igo da. Hala ere, gidariek gidatzen duten bezala ikusita, ez da harritzekoa datu hau entzutea. Jendeak ez du pentsatzen nolako arriskua dakarren behar bezala ez gidatzeak istripua gertatzen zaien arte. Orduan baino ez dira konturatzen honen larritasunaz. Baina zergatik gertatzen dira istripuak errepideetan?
DGTk behin eta berriro esaten du errepideetan zuhurtziaz gidatu behar dela istripuak ez gertatzeko. Baina, egia da, zuk zuhurtziaz gidatzea ez duela ezertarako balio gero beste gidari batek axolagabekeriz gidatzen badu eta honen erruagatik zurekin talka egiten badu edota errepidearen egoera txarraren erruz istripua izaten baduzu.
Nire uste apalean eta aurreko guztia kontuan izanik, ez du ezertarako balio batek zuhurtziaz gidatzea besteek ez badute behar bezala gidatzen. Askotan jendeak mozkortuta, abiadura handiz -adrenalina askatzeko plazeragatik- edo beste horrenbeste egoera arriskutsutan gidatzen du. Gidari mota hau da okerrena; izan ere, gehienetan hauen inkonszientziaren ondorioz gertatzen direlako ezbeharrak. Hala eta guztiz ere, ezin dugu ukatu zoritxarrak edonon eta edozein momentutan gertatzen direla eta hauen kontra ezin dugula ezer egin, baina istripuak ekidin daitezke ondorengo baldintzak betetzen badira:
Errepideak hobetu eta urtero berrikusi- Kotxeak hobetu seguruagoak izateko
- Gidariak mentalizatu zuhurrago gidatzeko
Baldintza hauek beteko balira, istripuak murriztuko lirateke eta errepideetan ibiltzea ez litzateke hain arriskutsua izango. Dena den, eta lehenago esan dudan bezala, ezin dugu ahaztu ezbeharrak gertatu beti gertatuko direla, baina argi dago baldintza hauek behar bezala betetzen badira, hildakoen kopurua nabarmen murriztuko dela. Esan beharra dago, bigarren baldintza dela guztietatik gehien betetzen dena (gaur egun kotxeaen segurtasuna asko hobetu da). Beste biak betetzea ez da hain zaila, baina egun urrutitik ere ez dira betetzen…
Amaitzeko, gogoarazten dizuet egun bereziak ditugula aurretik (ospakizunak, afariak…). Hauek ondo igarotzeko eta ezbeharrik ez izan eta ez eragiteko, errepideetan nahitaez kontu handiz ibili beharko dugu. Azkenik, istripuen ondorioz kotxeak nola txikitzen diren ikusteko eta honen guztiaren larritasunaz ohartzeko, hona hemen bideo bat:
