Nabegaziora joan

Daniel Powter abendua 30, 2007

Egilea: lorelo Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Gaur musikari bat aurkeztu behar dizuet, Daniel Powter, kanadan jaioa 1971n. Eta musikari izatearena, bere amari zor dio.

Bere lehenengo abestia, “Bad day” izango zen Europara zabaldu zena 2005ean. Eta coca-cola iragarkian txertatu zutana. Horregatik, herrialde geienetako musika zerrenden lehenengotariko postuak lortu zituen.

Bere lehenego kontzertu garrantzitsuena Berlin-en izan zen eta horrezkero, BMG Music Publishing-ekin du bere kontratu diskografikoa, Frantzian alegia.

3791851.jpg

Gauza bitxia ikusten dugu, beti txapel batekin joaten dela buruan, baina kontua da txikitan istripu bat izan zuela eta buruan markaren bat geratu zitzaion eta arrezkero beti eramaten ditu txapelak.

MIR abendua 29, 2007

Egilea: lorelo Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

mir.jpg

2007 an bere lehenengo denboraldia ikusi genuen eta orain Telecinco-k bigarren denboraldia atera du, ostiral gauetan ikusi ahalko dugu, “el comisario” telesailaren ordez eta urtarrilak 4an hasiko da.

Etapa berri honetan hiru pertsonai berri batzen dira telesailari: Mar Ulldemolins, Assun Planas eta Benito Sagrado.

Hasieran, telesail honek ez zuen oso hasiera ona izan naiz eta oso ondo bukatu zuen, hiru milioi ikuslerekin gutxigorabera. Eta kaputulurik ikusiera azkena izan zen, beraz, ea orain erritmo horrekin jarraitzen duen.

LOKAL BERRIA LORTU DUGU ! abendua 29, 2007

Egilea: dantzari Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Aurreko iruzkinean idatzi nuen bezala jakintza dantza taldea lokalik gabe geratu zen

Orain 2 egun, gutxi gora behera, lokal bat utzi digute gure dantza taldeak aurrera jarraitu dezan. Lokal hau bota berri duten Milagrosa ikastetxean izango da, lehenago gazte lokala zegoen tokian. Orain lokal osoa guretzat bakarrik izan beharrean, bertso eskolako kideekin partekatu beharko dugu. Ezer baino hobe izango da behintzat!

Laburbilduz, oporretatik bueltan posible izango dugu dantzak ematen jarraitzea.

Besterik gabe  gabon zoriontsuak pasa!

Dantzari

Bigarren Karlistadaren argazkiak abendua 29, 2007

Egilea: koro Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Santa Kruz apaiza 

Karlistadako argazki asko ez dago, baina garai hartan hasita zeuden, jada, argazkigintzaren lehen pausoak. Artxibategiz artxibategira joanez, bai publiko eta bai familiakoak, Juan Pardok eta Juantxo Egañak bildu dute dagoena eta Txertoak publikatu du liburua.

Lehen Karlistadatik pertsonaiaren baten erretratua geratu zaigu, Ramón Cabrerarena, adibidez, Ingalaterran atzerriratua zegoenean. Bigarren Karlistada garaian erretratu gehiago egiten zen, baina estudioan. Oso konplikatua zen frontean argazki bat egitea: -Tenían que transportar los materiales en un carro, montar una tienda de campaña, preparar allí mismo las emulsiones de la placa y revelar in situ- esplikatzen du Juantxo Egañak.

Argazki ugarienak, nola ez, Carlos VII.arenak dira eta hildako eta zauritu gutxi agertzen zaigu.

Gehiago jakin nahi baduzue hementxe daukazue albistea.

Golpeak 2 abendua 29, 2007

Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Hona hemen beste golpe sorta bat, ea gustuko duzuen!!

[flash http://www.youtube.com/v/tqbCnc2r-sg&rel=1]

Uraren kontaminazioa abendua 29, 2007

Egilea: deabru Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Kaixo lagunok gaur uraren kutsaduraren  irudi batzuk jarriko dizkizuet,auexek dira:
http://www.omco.org/macroredperu/image_scannews_agua_contaminada.jpg
“http://groups.msn.com/_Secure/0TwAAAL8ZVzHp9Xpfq1OGxBqqUONzG!AbINSRVNNO4Oh6pElw2mXZPmoXFPfbm5f827nYHWUwTyymIMwATMTSkCgenz!FoV6lf391UI2zHCoV09SjB1MJyw/desperdicios.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Ikusi duzuenez munduko urak oso kutsatuak daude.Ai ene… horrela jarraitzen badugu azkenean gu geu geldituko gara kusatuak.

Agur guztioi eta urte berri on.

Golpeak 1 abendua 28, 2007

Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Izugarria da inongo beharrik gabe jendeak hartzen dituen golpea, hona hemen adibide bat.

[flash http://www.youtube.com/v/OBOvZMa3VpI&rel=1]

Epaileek sufritzen dutena abendua 28, 2007

Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Azken urte hauetan modan jartzen hasi da ia kirol guztietan epaileen erabaki okerrak kritikatzea eta kasu batzuetan biolentziaz hauek erasotzea ere.

[flash http://www.youtube.com/v/qPvAP7FithA&rel=1]

Simstarren unibertso liluragarria abendua 28, 2007

Egilea: ediez Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

15ppyfn.jpgEgun hauetan denok pentsatu dugu Olentzerori zer eskatu. Egia esan, buruan opari ugari izan ditugu. Batzuek arropa eskatuko zenuten, edo, agian, beharrezko objekturen bat, kontsolak…mila gauza. Oraintsu, ordea, Erregeei zer eskatuko diegun pentsatzen ari gara. Nik, egia esan, oraindik ez daukat garbi, baina interneten arakatzen ibili ondoren, joko batzuen berri izan dut. Hona hemen ikusi dudana.

SIMS 2, ordenagailuarentzako joko interesgarria dugu. Joko honetan familia ugari sortu eta beraien bizimodua kontrolatu ahal izango duzu. Hiriak, etxeak, eta abar eraiki beharko dituzu horretarako. Horretaz gain, sortutako familia zure gustura moldatu eta kontrolatu ahal izango duzu. Kontrolatu bakarrik, ez, noski, zaindu ere egin beharko dituzu; bestela, ez dira gustura sentituko eta deserosotasun horrek beraien bizimoduan eragina izango du.

Sims berritua ustekabe ugarirekin dator. Sims deituriko pertsonaia hauek hazi egingo dira eta hainbat fase igaroko dituzte. Haurrak, infante, nerabe, heldu  eta, azkenik, edadetu izango dira. Aldi hauek igarotzen dituzten bitartean, Sims bakoitzak hainbat eginkizun izango ditu. Horretaz gain, pertsonaiei zorigaitz edo gauza on asko gertatu ahal izango zaizkie, adibidez, pertsonaiak hil egingo dira edo umeak edukitzeko premia izango dute. Ikusten duzuen bezala, joko honek errealitatearekin antza izugarria dauka.

Aurreko hariari jarraiki, hainbat hiri sor dezakezu eta zure familiarentzako egokia den zonalde batean etxea eraiki. Era askotako etxeak egin daitezke: lorategi batez inguraturik, nahi dituzun metro karratuekin (txikiak, handiak..), hainbat solairu dituztenak… hau guztia zure familia eroso senti dadin. Zure etxea eraiki eta hornitzeko, gainera, material ugari izango duzu. Beraz, ez da ezer falta.

Hala ere, benetako munduarekin alderatuz, hainbat ezberdintasun topa dezakegu. Esaterako, hauek simlish hizkuntza hitz egiten dute. Simlisha italiera, txekiera eta japonieran oinarrituta dago. Horrez gain, simstarrek gauzak erosteko berezko txanpona dute. Txanponak simoleon izena du. Dirua lortzeko, modu ugari dago. Normalean, lan eginez lortzen da, baina kuadroak salduz edo negozio baten bidez ere lor daiteke.

Jokatu ahal izateko, oinarrizko joko bat izan beharko duzu; hau da, Sims 2 jokoa. Oinarrizko honetaz gain, Maxinsek hedapen interesgarri ugari jarri berri ditu salgai. Hona hemen horietako batzuk:

SIMS 2 UNIBERTSITARIOAK: Sortutako nerabe guztiak unibertsitatera joateko aukera izango dute. Gure pertsonaiak institututik campusera joango dira eta han beraien bizitzako beste etapa bat bizi ahal izango dute. Unibertsitateko egonaldiak pertsonaiari mesede handia egingo dio. Guk sortutako Simsek hainbat karreraren artean aukeratu ahal izango dute. Esperientzia honetan azterketa eta ikasketez gain, festak, lagunak eta hainbat gauza gehiago biziko dituzte.

SIMS 2 GAUTXORIAK: Joko honetan gure pertsonaiak kalera atera ahal izango dira eta hainbat gune bisitatu ahal izango dute. Diskoteka, taberna, club eta horrelakoetara joateko aukera izango dute; baita dibertitzeko hainbat ekitaldi prestatzeko parada ere. Familia bakoitzak, gainera, ibilgailu bat izateko aukera izango du. Honekin, gune guztiak ondo ezagutu ahal izango dituzte eta ez dute alde batetik bestera ibiltzeko taxiaren beharrik izango.

IgerilekuanSIMS 2 NEGOZIOAK IREKITZEN: Joko honek zuk sortutako familiaren etxean saltoki bat egiteko aukera emango dizu edo, nahiago baduzu, zure hiriko gune komertzialean. Bertan, hainbat objektu saldu ahal izango dira eta honela familiak dirua lortuko du.

SIMS 2 MASCOTAK: Gure familiak maskota bat izateko aukera izango du. Txakurrak, katuak eta hainbat animaliaren artean hautatu ahal izango dute. Animalia hauek zaindu egin beharko dituzte ez badute ihes egitea nahi.

SIMS 2 ETA LAU URTAROAK: Eguraldi aldaketak eta lau urtaroak bereiztu ahal izango dira eta gure Simsak klima ezberdinetara egokitu beharko dira. Horretarako, arropa ugariren artean hautatu beharko dute, tenperatura bakoitzarekin arropa bat edo beste jantziz.

SIMS 2 BON VOYAGE: Joko honekin gure pertsonaiek bidaia bat egiteko aukera izango dute.

SIMS 2 ETA HOBBIAK: Atera berri duten joko honetan, Simstarrek beraien hobbiak egiteko aukera izango dute. Beraz, gure pertsonaiei dibertitzeko aukera berriak emango zaizkie.

SIMS 2 NAUFRAGOAK: Hona hemen Maxinsek atera berri duen azkena. Joko honetan, sims naufrago bat izateko aukera izango dugu eta bere biziraupena kontrolatu beharko dugu.

Amaitzeko, aukera izanez gero, simstarren unibertsoan murgiltzera animatu nahi zaituztet. Ikusiko duzue aspertzeko zein denbora gutxi izango duzuen!

Zabildu

Fernando Alonsoren msn-a abendua 28, 2007

Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

1 formulako pilotu den Fernando Alonsoren msn-a erakusten duen umorezko bideo bat da hau. Ea gustatzen zaizuen!!

[flash http://www.youtube.com/v/Wr-2nTSLitU&rel=1]

Itxi
Bidali postaz