Nabegaziora joan

Wordpress Automatic Upgrade martxoa 31, 2008

Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Aspaldi honetan, hemen eta hemen esan nuen bezala, webgune elebidun bat sortzeko ahaleginetan nabil.

Oraindik ez dut soluziorik topatu, baina jarraituko dut irtenbidea topatzen. Gutxienez, esperientzia oso baliagarria izaten ari da Wordpress hobeto ezagutzeko. Opor hauetan hamaika aldiz instalatu, desinstalatu, pluginak igo, ezabatu, datu baseak sortu, eraldatu, ezabatu… egin dudala esatean, ez dizuet gezurrik esaten. Dagoeneko, eginkizun horretan “aditu” bihurtuta nauzue.

Mezu honetan esan nizuen bezala, Wordpress 2.5 bertsioa berriki kaleratu dute eta sortuta nituen datu base horietako batean, instalatu nuen inongo arazorik gabe. Bertsio zaharragoak beste datu baseetan instalatuta nituen eta eguneraketa frogatu nahi nuen, a pelo. Wordpress-eko gunean agertzen diren pausuak jarraituz, ongi burutu nuen eguneraketa hori.

Bada, gaur bertan, beste datu base bateko bertsio zaharra eguneratu dut beste sistema bat erabiliz: Wordpress Automatic Upgrade izeneko pluginaren bitartez. Esperientzia oso ona izan da eta dena bikain joan da. Minutu gutxitan azken bertsioa instalatuta eta dena martxan nuen berriro.

Plugin honek dena egiten digu, baina aurretik jaitsi eta instalatu beharko dugu. Plugina instalatzeko ohiko bidea jarraituko dugu: fitxategia deskonprimitu, /wp-content/plugins/ direktiora igo eta gure admin gunetik plugina gaitu. Behin hori egin eta gero, “Kudeatu” eremuan, plugin hau lanean jartzeko “Automatic Upgrade” izeneko botoia ikusiko dugu. Hortxe klikatu eta ingelesez idatzitako testua agertuko zaigu esteka pare batekin, bata eguneraketa pausoz-pauso eta bestea automatikoki burutzeko. Nik pausoz-pausoko aukera hartu dut (beti hori gomendatzen dutelako) eta hauxe da plugin zoragarri honek egin didana:

Nik plugin hau udan ezagutu nuen Plugin Lehiaketan hirugarren postua lortu zuenean, baina orduan frogatu nuenean, automatikoki egiten saiatu nintzen eta arazoak eman zizkidan. Egun hauetan, Wordpress-eko milaka gune eguneratzen arituko dira eta, dagoeneko, hasita daude arazoak agertzen, kezkak eta, nola ez, gisa honetako soluzioak.

Wordpress erabiltzen baduzue, biziki aholkatzen dizuet. Frogatuz gero, ez zarete damutuko.

Igoera jokatzeko atzerapauso bat martxoa 31, 2008

Egilea: emartos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Martxoaren 7an kadeteek Usurbilen aurka galdu ondoren, ordiziarrei euskal ligako igoera jokatzeko aukerak gutxitu zaizkie. Partida, hasieratik galdu zuten, aurkariak hobeak izan baitziren eta gainera, arbitroak nabarmen pitatu zuen beraien alde partida guztian zehar. Bigarren zatian, entrenadoreak, aurten gutxi jokatu dutenei eman zien aukera jokatzeko; izan ere, partida jada galduta baitzegoen. Arbitroaren lanak asko erraztu zien garaipena usurbildarrei. Bukaeran, 48-29 amaitu zuten, sekulako aldea bi taldeen artean, joanekoan 2 goleko aldea egon baitzen bi taldeen artean. Partida hau galdu eta gero, ordiziarrak 3.nak gelditu dira ziur sailkapenean, Legazpi eta Usurbilen atzetik. Aste honetan partida erraza dute Urnietaren aurka.

Bestalde, jubenilek irabazi egin zioten Zarautzi 29-23, eta garaipen honekin 4.nak jarri dira sailkapenean. Ordiziarrek ez zuten partida ona jolastu aurreko larunbatean. Lehen zatian, nahiz eta gol batzuetako errenta hartu zuten jubenilek, ez zen errenta oso sendoa eta zarauztarrak beti partidan sartuta egon ziren. Horrela, 14-13 amaitu zen lehen zatia. Ordiziarrek defentsan akats ugari egin zituzten eta erasoan ez zuten guztiz asmatu.Bigarren zatian gauzak ez zuten onera egin, eta kanpotarrak aurretik jarri ziren 16-17. Hortik aurrera Ordiziak erreakzionatu egin zuen

Gelditzen diren bi partidak irabazten badituzte ordiziarrek, 3.nak amaituko dute liga. Lehen partida larunbat honetan jokatuko dute Pasaia Donibaneren aurka bertan. Partida beroa izango da beti bezala, eta seguraski arbitroa aurka edukiko dute aurreko urtean bezala. Joanekoan juxtu-juxtu irabazi genuen 23-22; beraz, ez da partida erraza izango.

Obesitatea: lehenbailehen konpondu beharreko izurria martxoa 30, 2008

Egilea: sagirre Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Haur obesoakZiur nago zuetako guztiok entzunda duzuela obesitate hitza; izan ere, gehiegizko gizentasuna gure gizarteko arazo larri eta, era berean, arrunt bilakatzen hasia da. Hori dela eta, gero eta gazte gehiagori eragiten dion gai honi buruzko artikulua idaztea interesgarria izango litzatekeela pentsatu dut.

Askotan obesitate hitza, Estatu Batuak bezalako lurraldeekin lotzen dugu. Baina, gezurra badirudi ere, ez dugu hain urrun joan beharrik; izan ere, azken 15 urteetan Euskal Herrian gizenen kopurua hirukoiztu egin baita, osasun-arazo hau biztanleriaren %15ek pairatuz.

Obesitatearen kalteakIzurri honen kausa nagusia elikadura-ohitura bada ere, badago beste eragile garrantzitsu bat: sedentarismo hitzaz ezagutzen den jarduera fisiko falta, hain zuzen ere. Aipatutako faktore honek gure gizartearen garapenarekin batera egin du aurrera; izan ere, azken urteotan lortutako hobekuntza teknologikoak mugimendua eskatzen duten ekintzak izugarri murriztu baititu.

Honek pertsona batengan ekar ditzakeen ondorio larriak aztertu eta gero, ez garela estetika hutsez ari ziurta dezakegu; gaixotasun hau duen pertsona batek bihotz-arazo, garun-isuriak eta diabetes bezalako gaixotasunak izatea ohikoa baita. Eta ez hori bakarrik, gehiegizko loditasunak bizitzako 7 urte kentzea ere irits daiteke.

Egoera kezkagarri hau ikusi ondoren, asko izan dira arduratu eta konponbideak bilatzen hasi direnak. Esate baterako, umeei informazio baliagarria erakusten dien ordenagailu-jokoa asmatu du gai honetan ikasia den mediku talde batek (sakatu hemen jokoa ikusteko).

Gehiegizko pisuaBestalde, Espainiako gobernuak telebista-kanpaina bat jarri zuen abian iazko urriaren 9an. Honen helburua gazte eta umetan ematen den elikatura desegokiari aurka egin eta ekintza fisikoa sustatzea da. Iragarki honek zuzenean arazoarekin amaitzen ez badu ere, arazoarekin akabatzeko behar diren ohitura erosoak erakusten ditu. Hala eta guztiz ere, hau oso eraginkorra izango ote den zalantza du zenbait jakitunek, telebistak emititzen dituen jangai iragarpenen %45ek gehiegizko loditasunaren hedapenean eragiten baitu. Aipatutako iragarki hauek aurretik esandako ereduari aurka egiten diote eta umeek jaso dezaketen mezua guztiz kaltegarria izan daiteke.

 

 

 

   

Obesitatea, beraz, oraindik ere konpondu beharreko kontua da. Eta gauza bat garbi dago: azkar eusten ez badiogu gaiari, guregan sortuko dituen kalteak kontrolaezinak izango dira.

Zabildu

Beharrezkoak ote? martxoa 30, 2008

Egilea: zazo Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Aupa!

Ikasle eta irakasleon azken opor eguna da, besteak beste eta blog honetan pena guztiak ahazten saiatuko gara.

Hemen duzuenak asko animatuko zaituzte. Produktu desberdinetan aurkezten diren nolabaiteko azalpenak dira eta benetakoak dira, ez pentsa. Eta horregatik nahi dut zuek ikustea zeinen kezkagarria den horrelako gauzak ere adierazi behar izateak.

Ba ote da munduan horrelako azalpenen beharra sentitzen duen pertsonik? Batek daki…

Dena den, hobe ez pentsatzea eta “horren beharrezkoak diren” azalpen bitxi hauez gozatzea!

ONDO PASA azken aise ordu hauek!

Wordpress 2.5 argitaratu da martxoa 30, 2008

Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Lehenengo egunean Wordpress 2.5 RC1 bertsioaren berri eman genuen eta berehala RC2 bertsioa kaleratu zuten. Bada, hiru egun beranduago, 2.5 bertsioa atera dute. Ez da makala eman dioten erritmoa, ez?

Nik, dagoeneko, bertsio berri hau instalatu eta egiaztatu dut RC bertsioetan sumatu nituen akats txiki batzuk konponduta daudela. Orain, euskarazko bertsioaren zain gelditzen naiz.

RC2 bertsioa atera zen egun berean, Librezalekoek 2.5 bertsioa euskaratzeko deia egin zuten eta, oraintxe bertan, hauxe da euren Pootle itzultzeko zerbitzuan irakur daitekeena: 1504/2124 itzulirik (152 zuri, 468 zalantzan).

Beraz, aurki izango dugu guztion esku bertsio berri hau euskaraz. Abuzturako 2.6 bertsioa iragarrita dago.

Amaitzeko, bertsio berri honek dakartzan berrikuntza nagusienak laburbilduko dizkizuet:

Oporrak! martxoa 29, 2008

Egilea: letrerok Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Kaixo guztioi!!!

 Dagoeneko oporrak bukatzen ari dira eta berriro ikastolara joan beharrean gaude, baina suposatzen dut denok, edo gehienak, pilak kargatuta etorri garela oporretatik. Ni behintzat bai. Eta hau pixka bat luzatzeko nire oporrak kontatuko dizkizuet pixka bat. Aste oso bat igaro dut nire amaren jaioterrian, hau da, Montanchez herrian egon nahiz. Hau, Caceres hirigunetik oso gertu dagoen eta benetan ederra da. Bertako gauzarik esanguratsuena gaztelua da, azkenaldi honetan konponketak egiten ari dira bertan baina oso ondo dago. Baina ez pentsa egun guztiak bertan sartuta igaro ditudanik, beste leku askora ere joan naiz, adibidez Merida (oso ezaguna bere anfiteatroagatik…), Trujillo hau ere benetan oso ederra, Caceres, eta beste inguruko herri txiki asko. Baina niri benetan gehien gustatzen zaidan gauza da eguzki-sartzea da, gehien bat gaztelutik ikusten duzunean. Beno ba ez zaituztet gehiago aspertuko nire oporrekin eta ondo aprobetxatu oporren azken egun hauek.  Argazkiak ikusi nahi badituzue jarri dudan linkean sartu zeren honekin enaiz enteratzen!!

Muxu!!

{idoia}

Miguel Anjel Silvestre martxoa 29, 2008

Egilea: ainhoa Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Kaixoooo!!!!

Gaurkoan, Miguel Anjel Silvestretaz idatziko dizuet. Agian, ezagunagoa egingo zaizue, El duque esaten badizuet. Ez da ala?? Seguruenik baietz. Eta “sin tetas no hay paraiso” esaten badizuet, ezagunagoa oraindik.

25 urte ditu eta 26 egingo ditu, apirilak 6an, laster!!!!!!!!

Ez dakizuenontzat, “sin tetas no hay paraiso” serie bat da. Nire ustez oso polita. Seriean, El duque, Rafa, txikia zenean Catalinaren anaiaren lagun handia zen. Cata, beretaz gustaezn zen… baina, egun batean, beraien herritik ihes egin, eta, trafikante batean bihurtu zen…

Egun batean, herrira itzuki zen eta Cata eta Rafa maitemindu egin ziren… baina, beraien artekoa oso zaila da, El duque trafikantea delako eta poliziak bere atzetik dabiltzalako….

Asteazkenero, antena 3en daukazue , 22:15netan gutxi gora behera.

Beste gauza bat ere aipatu nahi dut, Miguel Anjel Silvestretaz: hasieran tenista izan behar zen, baina bere izebak antzerkian sartu zuen eta bistan da ondo atera zitzaiola. Oso ona baitaaaaaaa!!!!

Beno, besterik gabe, espero dut idatzi dudana gustatu izana eta hurrengo arte.

Agur!!!!

f2bd52df11324324i3.jpg

Mery ( Maria Carrillo) martxoa 29, 2008

Egilea: sara Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Fama gustatzen zaidanez, web orri honetan sartu naiz:           Fama ¡a bailar!

Mery 20 urteko dantzari tenerifearra da. Hau ere, Fama eskolan dago eta bere bikotea Hugo Rosales da. Dantza bere bizia da beste dantzari asko bezala.

Noizbait nominatuta egon da baina ez dute bidali eta inmunidadeak ere jaso ditu.

Hemen behean Hugorekin dantzan:

Fama, dantzara!!!!!! martxoa 29, 2008

Egilea: malkaiaga Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Fama, Cuatro kanalean ematen da. Faman, dantzari honenaren bila doaz eta astero bezala eliminatu batzuk daude. Atzo, penaz, Massiel Munguía , bere taldekidea Alejandro Matamoros (Manga), Paula Vera eta azkenik bere taldekide David García. Nire ustez kalera joango den dantzaria Paula izango da.

ZUEN ERANTZUNA NAHI DUT, ESAN ZEIN IZANGODEN KALERATUA ETA BIDALI IRUZKINA!!!!!!

Softbola martxoa 29, 2008

Egilea: malkaiaga Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Gaurkoan beste gahi bati buruzko atala idaztea pentsatu dut, epero dut gustoko izatea.

Adibidez Ordizian , beste herri eta hiri batzuetan bezala, softbol ekipo bat dago, Ordizia softbol taldea izenekoa, baina horretaz hitz egin baina lehen Softbola nola jokatzen den esplikatuko dizuet.

Softbolean oinarrizko elementua burua erabiltzearena da, beraz gauza bat egin baina lehen pentsatu beharra dagoela esan genezake. Joku honetan gutxienez 8 partaide behar dira eta horietan inportanteetako batzuk pitxer eta katxerrak dira, nahiz beste jokalarien laguntza beharrezkoa izan.

Ordiziako Softbol ekipoan 2 talde daude, jubenilak eta kadeteak. Jubenilen taldean sartu berri diren jokalari batzuk 15 urte zituztelarik pasa ziren taldera eta entrenamentuak astean zear izaten dira.

Softbola modan jartzen hari den kirola denez, Anima zaitezte!!!!!

Itxi
Bidali postaz