Eminem martxoa 28, 2008
Egilea: sara Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaEminem 1972ko urriaren 17an jaiotako aktore eta abeslari bat da. Munduko raperorik famatuena da.
Nire adineko alaba bat dauka Hailie Jade eta Eminem-ek bere eskuineko besoan bere alabaren marrazkia darama.
Hemen behean bere argazki bat

Blogak (IV): estatistikak martxoa 28, 2008
Egilea: xmendez Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Argitaratzen hasiak gara. Baina, aurrekoan esan genuen bezala, argitaratu ondoren, jakin-mina pitz dakiguke. Irakurleak ditugu? Nondik datoz? Zertara? Nola jakin? Hori guztia kudeatu ahal izateko, zerbitzu ezberdinak daude. Guk horietako bat erabiliko dugu: Google Analytics. Doako zerbitzu honek gure guneko estatistika zehatzak emango dizkigu, aukera asko eskainiz. Aipatu beharra dago, ez dagoela zertan gure ordenagailuan instalatu; izan ere, interneten dagoen programa bat da eta guk egin beharko dugun gauza bakarra eskaintzen zaigun kodea gure gunean kokatzea izango da. Beno, gehiagorik gabe, gure kontua egiten hasiko gara. Esan beharra dago hemendik aurrera gauzak zailtzen doazela…
Lehendabiziko urratsa Google Analyticsen gure kontu berria sortzea izango da. Horretarako, nahitaezkoa da Googlen kontu bat izatea. Argitu beharra dago estatistikak aztertzeko zerbitzu hau beste edozein blog plataforman ere erabil daitekeela (ez du zertan Blogger izan). Dena den, esan bezala, zerbitzu hau erabiltzeko bertan kontu bat izan beharko dugu. Kontua lehendik badugu, nahikoa da gure erabiltzaile izena eta pasahitza hemen sartzea. Konturik eduki ezean, klikatu hemen. Kontua sortzeko, register edo registrarse klikatuko dugu. Hurrengo leihoan, gure blogeko helbidea eta bizpahiru gauza gehiago sartuko ditugu. Jarraitu botoia sakatu eta eskatzen zaigun informazioa beteko dugu.

Azken pausoa benetan garrantzitsua izango da; izan ere, hemen kode bat emango digute. Kode hori gure blogean txertatuko dugu gure bisiten jarraipena egingo badugu. Hau egin ondoren, Analytics-en atari nagusian sartuko gara.

Lehen zatia eginda dugu. Orain, gure blogera joango gara. Layout edo diseinu atalera jo eta Edit HTML sakatu. Bertan blogeko kodea aurkituko dugu. Kontuz! Ez aldatu kodea (zer egiten ari zaren ez badakizu, behintzat)! Gure blogaren porrota izan daiteke! Beraz, kontuz, kontuz, kontuz! Analytics-ek emandako kodea, script moduan, orri honen amaieran txertatuko dugu [/body] etiketaren aurrean (etiketa hau azken aurreko lerroan kokatuta dago). Ondoren, txantiloian egindako aldaketak gorde eta listo.

Azkenik, Google Analytics-era itzuliko gara eta status edo comprobar estado botoia sakatuko dugu. Gure lana ondo eginda badago, programak gure guneko informazioa biltzeari ekingo dio. Lasai egon hasieran daturik ikusten ez baduzu, bilketak denbora dezente iraun baitezake (batzuetan, 24 ordu). Dena martxan dagoenean, honelako zerbait ikusi ahal izango duzu (klik egin irudiaren gainean neurri handian ikusteko):
Amaitzeko, aipatu beharra daukat blog guztiek ez dutela sistema bera erabiltzen kodea txertatzeko orduan. Sistema batzuetan, aski da kode zati bat ipintzearekin eta beste batzuetan, aldiz, gauza konplexuagoak eskatzen dira. Kontua da guk hautatu dugun plataformak Html kodea editatzeko aukera ematea. Aukera hori badago, nola edo hala, lortuko dugu kodea txertatzea. Oraingoz, hauxe da guztia. Espero dut azalpen hauek baliagarriak izatea; dena den, zalantzarik baduzue, idatzi lasai.
Hugo Rosales martxoa 28, 2008
Egilea: sara Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaHugo Rosales 20 urteko dantzari bat da.
Aurreko batean idatzi nuen bezala, Migueletaz, hau ere Fama eskolan dabil eta oraindik ez da joan. Hip-hop-eko eta break dance-eko irakaslea eta dantzaria da.
10 urte zituela hasi zen dantzan, geroztik dantza mota hauek bere biziko zati handi bat okupatzen dute. Eskolan sartu zenean ondo eramaten zen guztiekin baina beranduago Mary( Maria Carrilo) sartu zen eta ezagutuz-ezagutuz mutilagunak dira.
Hemen behean Hugo break dance dantzatzen Alex-ekin ( Hugo niki txurikoa da):
George Lucas martxoa 28, 2008
Egilea: mendia Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaKaixo zinemazalee! Gaurkoan albo batera filmak utzita, zuzendari honen biografiarekin natorkizue, nire blogean artikulu bat merezi duela uste dut eta!
1944ko maiatzaren 14an Modeston (California) jaio zen. Bere ama Dorothy eta aita Georgerekin bizi izan zuen gaztaroa George Walton Lucasek eta izugarri gustatzen zitzaizkion autoak eta, nola ez, abiadura handia; hori dela eta, NASCAr izeneko lasterketetan buru belarri jardun zuen, istripu larri batek ia bizia kendu zion arte. Egun hartatik aurrera, Californiako hegoaldera joan eta hango unibertsitatean zinemara murgiltzeko lehen pausoak burutu zituen. Dokumentaiak eta fikziozko pelikula laburrak idatzi zituen hasieran, adibidez: “Herbie” (1966), “The Emperor” (1967) edo “THX 1138 4EB: The electronic Labyrinth” (1967), non Warner Bros zuzendaritzak beka bat luzatu zion kalitate bikainarengatik, beraz burubelarri ekin zion eta emaitza: “El valle del arco iris” (1967). Azken honek American Zoetrope produkzioarekin “THX 1138” (1971) luzatu ahal izan zuen, non bere lehen luzemetraia bihurtuko zen gerora. “Llueve sobre mi corazón” (1969) eta Rolling Stones “Gimme Shelter” (1970) dokumentaia jada grabatuta zeuden.
Lucasfilm Ltd fundatu zuen “American Graffiti” (1973) egin ondoren, film honetan bere emaztea eta Harrison Ford azalduko ziren, zinemako ikono garrantzitsua. Pelikula honen ondorioz Globo de Oro bat eta Oscarretarako nominazio bat eskuratu zituen Georgek zuzendari hoberena zelakoan. Industrial Light & Magicek bere proiektu berriaren arrakasta bermatu zuen, “La guerra de las Galaxias” hain zuzen ere 1977an. Lucas Oscarretara nominatua suertatu zen berriro, baita gidoi orijinalaren saria jaso ere. Eta ondoren Indiana Jones etorriko zen, eta nola ez 1983an bere emaztarekin dibortziatu zen eta Linda Ronstadt kantariarekin maitasun berri bat abioan jartzeko.
Beranduago, “La aventura de los Ewoks” (1984), “Dentro del laberinto” (1986), “Howard…un nuevo héroe” (1986), “Willow” (1988), “Tucker, el hombre y su sueño” (1988) eta “En busca del valle encantado” (1988) zinemaratuko zituen.
90. hamarkadan, Irving G. Thalberg saria jasotzeaz gain, “Las aventuras del joven Indiana Jones” telebista serietan aritu zen lanean. Hala ere, “La amenaza fantasma” (1999), “El ataque de los clones” (2002) eta “La venganza de los Sith” (2005) pelikulak ere eraman ditu zinemara, ez da une batez ere sofan horiei beha geratu, beti lanean ibili den artista kontsidera dezakegu. Zuek zer diozue?
Miguel Angel Silvestre ” El duque” martxoa 28, 2008
Egilea: sara Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaMiguel Angel Silvestre 25urteko aktore bat da. “Sin tetas no hay paraiso” seriearengatik da ezagunena ” El duque” izenarekin.
Serie horretan hasiera batean mutil normal bat zen eta protagonistaren mutil laguna egin zen. Geroago, drogen errege bihurtu zen eta Catalinari utzi zion.

Miguel Angel Cortes martxoa 28, 2008
Egilea: sara Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaMiguel Angel Cortes 1986.urtean Granadan jaiotako dantzaria da.
Faman egon zen bere bikote Estherrekin. Orain dela ez asko joan zen eskola honetataik, lehenengo bere bikotea joan zelako. Oso ondo egiten zuen dantza, baina bere bikotearengatik bi aldiz nominatuta egon zen. Bere azkeneko unea iritsi zenean eskolara, ikasle guztiak negarrez aritu ziren harreman handia bait zuten. Bere lagun on batek, Jacobek berarekin gogoratzeko, argazki bat eskatu zien irakasleei.
Hemen behean jarriko dizueten bideoan nola joan zen ikusiko duzue:
ANFIBIOAK-Uhandre marmolairea martxoa 28, 2008
Egilea: naturmundu Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaGaurkoan Uhandre marmolaireari buruz hitz egingo dizuet. Gehienek, ezagutzekotan Tritón jaspeado bezala ezagutuko duzue. Artikulu onetan dakizuena baina gehiago jakinaraziko dizuet.
Nondik dator???
Mendebaldeko Europatik dator espezie hau.
Nolakoa da???
Uhandre marmolairea sendoa da, 15cm inguru luzea. Berde distiratsua du bere azala, eta orban beltz handi batzuk ditu gorputz osoan. Arrak, gandor handiak dituzte bizkarraldean eta isatsean. Emeek lerro dat dute bizkarraldean.
Non bizi da???
Haritzak, pinudiak eta edonolako sastrakak dira uhandre marmolairearen ingurune gogokoenak. Nahiago ditu itzaletako inguru hezeak eta uretako landareak;bertan babesten du bere burua. Gipuzkoan kostaldean, itsasotik urbil bizi da, baina Penintsula barruko mendilerroetan, 2.000 metrotik gora igotzeko gai da.
Noiz ikusi daiteke???
Udazkenean eta udaberrian putzuetan egon oi da. Ondoren, negua babesean igarotzen du;lurpean eta hostoen azpian… Gauez irteten da, baina ugalketaren garaian egunez ere agertzen da.
Beno hau izan da dena beste batean informazio gehiago.
Blogak (III): bloga hornitu martxoa 27, 2008
Egilea: xmendez Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAurreko artikuluan blog bat sortzen irakatsi nizuen; oraingo honetan, berriz, nire asmoa irudiak, bideoak eta estekak nola txertatzen diren azaltzea da.

Hasteko, beraz, irudiak nola txertatzen diren ikasiko dugu. Hori munduko gauzarik errazenetakoa da, ez baitu inongo misteriorik. Hori esanda, egin beharreko gauza bakarra da gure gunera joan eta lehenengo artikulua idazteari ekin. Idatzi ondoren, guk nahi ditugun irudiak igotzeko, irudiak igotzeko botoia sakatu besterik ez dugu (ikus irudia). Hori egitean, leiho berri bat agertuko zaigu eta bertan irudiak igotzeko bi aukera ezberdin ditugula ikusiko dugu. Batetik, irudia gure ordenagailutik igotzeko aukera emango digu (add image from your computer). Igotzeko, ohiko prozedura erabiliko dugu (arakatu eta gure ordenagailuan dugun irudi bat hautatu). Bestetik, interneten aurkitutako irudi baten URLa sartu ahal izango dugu. Ohi bezala, interneten aurkitutako irudiaren helbidea kopiatu eta itsatsi egingo dugu. Azken aukera hau nahiko gomendagarria izan daiteke; izan ere, blog plataforma gehienek irudiak igotzeko muga jartzen baitute.

Aurreko hariari eutsiz, bideoak txertatzeko, bide bera jarraituko dugu. Bideoak txertatzeko botoia sakatuko dugu (ikus irudia) eta, berriz ere, leihotxo bat azalduko zaigu. Bertan, add a video to your blog post ikusiko dugu. Bloggerek, plataforma askok ez bezala, gure ordenagailutik bideo bat igotzeko aukera ematen digu (arakatu eta gure ordenagailutik bideo artxiboa hautatuz). Dena den, youtube bezalako guneetatik gure blogera bideo bat ekarri nahi badugu, plataforma gehienek bideo horren URL helbidea edo html etiketa eskatuko digute. Azken kasu honetan, html etiketa txertatzeko edit html botoiari emango diogu (testu editorearen goialdean gure kasuan) eta bertan itsatsiko dugu aldez aurretik lortutako etiketa. Nola lortzen da etiketa hau baina? Embed etiketa lortzeko (honela deitzen zaio), joan youtubera edo beste edozein bideo bilgunera eta, gainean klik eginez, nahi duzun bideoa hautatu. Behin hautatutako bideoaren orrian zaudela, eskuinean Embed atala ikusiko duzu. Kopiatu azpian azaltzen den etiketa eta, lehen esan dugun bezala, gure blogeko edit html atalean itsatsi. Kontuz! Ziurtatu etiketa osoa kopiatzen duzula; izan ere, ohikoa izaten da zatiren bat kopiatu gabe uztea etiketa oso luzea baita. Etiketa osoa kopiatu ezean, ez da bideoa ikusiko (Embed etiketaren itxura ikusi).
Gerta liteke gure blogeko memoria agortu nahi ez izatea gure argazki, irudi edota bideoekin. Kasu horretan, sarean zehar dauden doako bilguneetan gordetzea izaten da onena; izan ere, badira gune batzuk artxibo hauek igotzeko aukera ematen digutenak: divshare artxiboentzat, Flickr argazkientzat eta YouTube bideoentzat, esaterako. Hiru web hauek erabilienak dira eta doakoak. Honek ez du esan nahi beste mordo bat ez denik: metacafe, google video, myspacetv…
Jarraian, estekak nola sartzen diren azalduko dizuet. Lehenengo bidalketan esan nizuen bezala, oso garrantzitsua da gure idatzietan beste blog edo webgunetara irakurlea bidaltzea esteken bidez. Hauek oso modu errazean sartzen dira. Ezer baino lehen, linkatu nahi dugun hitza edo esaldia hautatuko dugu eta, link botoia sakatu ondoren (ikus irudia), irekiko zaigun leihotxoan estekatu nahi dugun webgunearen helbidea idatziko dugu. Listo!

Une honetan, prest gaude gure artikulua argitaratzeko. Idatzi dugu eta idatzitakoa irudiez apaindu dugu. Horretaz gain, bideo ikusgarriren bat txertatu dugu eta, informazio gehigarria emateko, esteka interesgarriak ipini ditugu. Amaitzeko, idatzitakoa argitaratuko dugu publish post botoi laranja sakatuz. Horraino dena ondo, ezta? Baina argitaratu ondoren, jakin-mina pitz dakiguke. Irakurleak ditugu? Nondik datoz? Zertara? Nola jakin? Hori hurrengorako utziko dugu…
BISIOI EUROPEARRA-Mundutik desagertzeko arriskuan dagoen karniboroa Goierrin martxoa 27, 2008
Egilea: naturmundu Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita Nola imaginatzen duzue animalia aragijale hau??? Bisoi europearra ibai eta erreketan bizi den karniboro txikia da. Espeziearen jatorrizko banaketa-eremua Iberiar penintsularen iparraldetik kontinentean zehar ekialderantz Uraletaraino zabaltzen zen. Mustelaide familiako kidea da (Ipurtatsa, Erbinudea eta beste karniboro txiki ezagunen familia da hau) eta itxuraren aldetik familiako ezaugarri tipikoak erakusten digu: gorputza luzea eta liraina du, gorputz-adarak motzak eta abar. Karniboro txikia da eta emeak baino handixeagoak izaten dira arrak; arren pisua 600 eta 1.200g bitartekoa da eta emeena 400 eta 800g bitartekoa. Buruaren eta gorputzaren luzera 33-41cm bitartekoa izaten da. Isatsa ez da gorputza bezain luzea izaten. Gazteak 3 hilabeterekin hartzen du helduaren tamaina bera.
Ilea nahiko motza eta marroi kolorekoa du, isatsa eta hankak sarritan ilunagoak direlarik. Ahoaren inguruan, espeziaren ezaugarri nagusietakoa den kolore zuriko banda bat erakusten du.
2002an Goierrin, Ataunen Agauntza errekan eme bat aurkitu zuten urtarrilan, eta otsaila ar bat. Idiazabalen Oria ibaian eme bat aurkitu zuten martxoan. Seguran Oria ibaian ar bat aurkitu zuten martxoan baita Zegaman ere.
Zer dela eta dago desagertzeko zorian???
1-Bere larrua oso preziatua izan denez, orain dela gutxi arte Europan, baita, Euskal-Herrian ere, nehurririk gabeko heizan arapatuak izan dira.
2-Ibai eta erreken kontserbazio egoera ez da ona kutsadura, landarediaren desagerpena, lantegi zein etxe-bizitzen eraikuntza eta abar.
Zer egin dezakegu animalia preziatu hau ez galtzeko???
Ingurunea zainduz animalia hau zaitzen dugu. Beraz badakizu ez kutsatu zeureb ingurua.
Aste Santuetan nolako hotelak? martxoa 27, 2008
Egilea: aran Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaKaixo denoi!!!
Zer moduz? Ondo espero dut. Orain arte opor antzeko batzuk igarotzen izan naiz, Irunen izan naiz ahin zuzen ere, sofboleko Espainiako preselekzio batean. Esan behar da konturatu naizela hotel egoki bat aurkitzea zein zaila den, zeren guk dena hartuta geneukan eta esan behar da hotel egokiagoak eta erosoagoak ikusi izan ditudala, hala ere, oso ondo pasatu dut bertan ezagutu ditudan lagun guztiekin, nahiz eta eguraldiak lagundu ez digun. Hala ere, esan behar da hoHau dela eta, hotel erosoak eta merkeak aurkitzeko bi helbide jartzen dizkizuet zuen eskura eta espero dut erabilgarriak izango zaizkizuela eta zuen oporrak komentatu ahal izango dituzuela iruzkinen batetan. Hemen duzue lehenengo helbidea eta hemen bigarrena. Baliagarriak egingo zaizkizuelakoan, eta falata den aste santua ondo pasatuako duzuelakoan. Agur. Hurren arte!!!
