Nabegaziora joan

Eboluzioa apirila 30, 2008

Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Eboluzioa ikusteko bideo zoragarria izugarrizko kalitatea duten animazioetan oinarrituta. Oso gomendagarria gai hau jorratzen dugun irakasleontzat.


Sara Cozar apirila 30, 2008

Egilea: sara Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Sara Cozar 1980ko abuztuaren 12an Ordizian jaiotako euskal aktorea da. Ordiziako Urrup antzerki taldean ibili eta gero, Euskal Telebistako Goenkale telesailean hasi zen antzezlanean. Horrez gain, Las mujeres de verdad tienen curvas antzezlan ezagunarekin bira egin du.

TELEBISTA:

ANTZERKIA:

Hauexek izan dira bere antzezlanak.

Hemen argazki bat:

sara_cozar_145x200_120319.jpg

RIO DE JANEIRO apirila 30, 2008

Egilea: jundabertan Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Gaur, Brasileko hiririk ezagunetariko batera bidaiatuko dugu, Rio de Janeiro hirira, hain zuzen ere. Hirian 3 aireportu aurkituko dituzue, Nazioarteko Tom Jobim aireportua, Santos Dumont aireportua eta Jacarepagua aireportua. Tom Jobim da nazioarteko bidaiak eskaintzen dituen bakarra, hiritik 20kmra dago, honek autobusak eta taxiak eskaintzen ditu hiriko erdigunera ailegatzeko.

redentor.jpg

Dumontekoa estatuan bertan bidaiatzeko da eta Jacarepaguakoa berriz, pribatua da. Hirian zehar mugitzeko garraiobiderik erosoenak autobusa eta metroa dira, hemen duzue metroko informazioa ahalbideratuko dizuen mapa. Rio de Janeiro oso ezaguna da bere hondartza liluragarriengatik, hauek dira horietako batzuk, Copacabana, Arpoador, Ipanema, Leblon, São Conrado eta Barra de Tijuca. Bestalde, Concorvadora joan zaitezkete, funikularra hartuta, bere prezioa $36koa da gutxi gora behera, honek Rioko sinbolo den Cristo Redentorrera eramango zaituzte, gainera bertako paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izango duzue. Bestalde, Paço inperial jauregia bisita dezakezue, Metropolitana katedral modernoaere ikus dezakezue. Inauteriak gogoko badituzue, Rio de Janeiro da zuen hiria, hemen Museo do Carnavala bisita dezakezue, Brasileko inauterien historiari buruzko informazioa ahalbideratuko dizuete. Pazko garaia baino 40 bat egun lehenago hirira hurbiltzen bazarete, munduko jai girorik onenetariko batekin egingo duzue topo, Brasilgo inauteriekin hain zuzen ere. Bestalde, Rioko gunerik behartsuenetako bat ezagutu nahi baduzue, Favelatara hurbil zaitezte, inguru hau ezagutzeko, autoa eta gida bat har itzazue. Egun osoa alde batetik bestera ibili ondoren, terraza batean deskantsa dezakezue bertako edari ezagunetariko bat edanez, caipirinha, hain zuzen ere.

carnaval-brasilenp.jpg

Hemen dituzue gaua pasatzeko hainbat leku.

Bidai ona izan!

FLV to MP3 Online Converter [del.icio.us] apirila 30, 2008

Egilea: jokin.lacalle Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita YouTubeko bideoan audioa mp3ra pasatzeko gunea. Bideoaren URL txertatu helbide kutzan eta ondoren, mp3 jaitsi zure ekipora.

Youtubeko bideoak nola deskargatu apirila 30, 2008

Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Hasiera batean zerbait konplikatua badirudi ere, ez da batere zaila youtubetik bideoak jaistea guk nahi dugunean ikusteko.

Bideo hau loquendo ahotsaz eginda dago eta jakina den bezala horrelako bideoetan nahi ohikoa da hainbat hitz desegoki entzutea.

Hala eta guztiz ere, merezi du bideo hau atentzioz jarraitzea ematen dituen aukerak ezagututa.

[flash http://www.youtube.com/v/TA31SD7Dv8I&hl=es]

Vaya semanitako sketch bat apirila 30, 2008

Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Aspaldian ez nuen Vaya Semanitako bideorik jarri eta bat jartzea otu zait.

[flash http://www.youtube.com/v/7xmRa3hne-8&hl=es]

Futbola apirila 30, 2008

Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Aspaldian aurkitu nuen bideo hau baina blogean txertatu aurretik ez nuen bere helbidea gorde eta galdu egin nuen.

Gaur berriz aurkitu dut eta bi aldiz pentsatu gabe jarri dut ziur bainengoen gustatuko zitzaizuela. Ea horrela den!!

[flash http://www.youtube.com/v/bdS5rBGxPVs&hl=es]

Interneten euskal hezkuntza sarea sortzeko aukerarik ba ote? apirila 30, 2008

Egilea: jolaus Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

sarea

Asko dira, azken hilabeteotan, interneten sortu diren hezkuntza munduaren inguruko sareak. Hauetako batzuk, Classroom 2.0 edota Internet en el Aula adibidez, arrakasta handia izan dute, erabiltzaile kopuru izugarria biltzea lortuz oso epe laburrean. Beste maila batean, ingurune lokalago batean, antzeko fenomenoak gertatu dira ere: irakasle katalanen artean sortu dira hainbat sare (Educat eta Catala TIC) eta galegoz mintzatzen direnek ere badute eurena (Agora Rede). Irakaskuntzaren hainbat esparru edo arlo jakinen inguruan ere sortu dira horrelako txokoak, hala nola, ELEko irakasleen artean edota Arbel Digital Interaktiboa erabiltzen duten irakasleen artean. Ikusten denez irakasleen artean sareak sortzea modan dagoen zerbait da. Baina benetan modak dira edota irakasleok ditugun beste behar batzuen ondorioz sortutakoak dira?

Aldaketa garai interesgarria bizitzen ari gara gaur egun irakaskuntzan. Curriculum berriarekin batera, teknologia berriak bete-betean sartu dira irakasleon zereginean. Konpetentziak eta, bereziki, IKT konpetentziak nonahi aipatzen dira; ez da erraza ematen ari den iraultza honetan eroso sentitzea. Horregatik, hainbeste denboran bakarkako lanera hain ohituta egon den hezkuntza profesionala, lan astun honetan lagungarriak izango zaizkion tresnen bila irten da internetera. Irakasleria jabetu da, etorkizun laburrean suertatuko zaizkion erronkei arrakastaz erantzuteko, ezagutza trukatzea, esperientziak partekatzea, beste profesionalekin elkar komunikatzea… behar beharrezkoa dela. Horrela, modu espontaneo batean, egoera profesional, titulazio eta hezkuntza sare desberdinetako irakasleak sare sozial ezberdinetan elkartzen hasi dira. Antza denez gainera, euren beharrak asetzen dituen aplikazio egokia aurkitu dute ere, izan ere, hauetako sare gehienak Ning izeneko plataforman oinarriturik sortu dira. Dirudienez irakasleok eroso sentitzen gara Ningek eskaintzen duen ingurunean.

Eta, bitartean, Euskal-Herrian zer? Bada hemen jarraitzen dugu “euskaldunon modura” lan egiten, alegia, esfortzu, ilusio eta lan askorekin baina bakoitza bere aldetik. Euskaldunak horrelakoak omen gara, oso erreserbatuak omen gara gure gauzetako; norbera, bere etxe barruan, landalan ari den bitartean ezer gutxi daki atari bereko bizilaguna ari denaren inguruan. Tarteka, etxeko eskaileretan topatzen garenean “Iepa, zemuz?” esaten diogu elkarri eta bizilagunari zertan ari den galdetzera ere ausartzen gara batzuetan. Hori bai, espaloi berean bizi diren atari desberdineko bizilagunen inguruan ezer gutxi jakiten dugu eta, are gutxiago, pareko espaloian bizi diren edota auzoko beste edozein kalean bizi direnen inguruan ere. Historikoki gure herria biztanle nukleo oso txikietan banatutakoa egon da, gizartea nahiko fragmentatua egon da duela gutxi arte. Ez dakit zenbaterainoko paralelismorik egongo ote den honen eta interneten euskal hezkuntza komunitatean gertatzen ari denarekin baina bitxia da ikustea, hemen ere, mikrokosmosak, mikroproiektuak, mikrokomunikazioak nagusitzen direla.

Zalantzarik ez daukat euskal irakasle komunitatearen presentzia interneten geroz eta garrantzitsuagoa izaten ari dela; batek esango lukeen bezala, “gehiago ikusten zaigu”. Ilusio eta esfortzu handia ikusten da baina bizi dugun errealitatea erabat barreiatuta dagoen komunitate batena da; bakoitzak bere aldetik gauza interesgarri ugari egiten ditu baina ez da inondik somatzen talde izpiriturik, elkarlanerako, iritzi trukaketarako, esperientzien partekatzerako konpromiso handirik. Adibide sinple bat jarriko dut; geroz eta gehiago gara Wordpress MU erabiltzen dugun hezkuntza komunitateak. Aplikazioa euskaratuta badago ere, apenas aurki daitezke euskaratuta dauden azalak. Apustu egingo nuke komunitate hauetan alferrikako lanean ari garela azalen itzulketan. WPMU bezalako tresna bat unibertsitatean, eskoletan zein euskaltegietan erabiltzen den aplikazioa bada, zergatik ez gara gai irakasleok auzolanean horrelako proiektutxo bat aurrera eramateko? Hain zaila al da, denon artean lana banatzea eta lan horren emariaz denok baliatzea?

net

Euskal irakaskuntza munduan fragmentazio handia ikusten dut, gaizki ulertutako konpetentzia sumatzen da maila guztietan, unibertsitatean zein derrigorrezko hezkuntzan. Batzuek pentsa dezakete hori positiboa dela, eskaintza zabala eta anitza dagoela, horrek lehiakortasuna eta etengabe hobetzeko konpromisoa ekartzen duela. Egia izan daiteke baina hezkuntza erakundeek, bakoitzak bere aldetik aurrera egi nahi dutenean, norberaren ekarpenak erakundeko lau pareten artean gordeta geratzen direnean, helburua besteen gainetik halako lasterketa zoro batean irabaztea denean, hezkuntza mundua inongo harremanik gabeko ezagutza bilguneetan zatikatuta geratzen da. Erakunde bakoitza, ezagutza nodo isolatu batean bilakatzen da eta horrek, azken finean, sistema osoaren bilakaera egokiari eta hobetzeko kapazitateari zuzenean eragiten dio. Nodo hauen artean komunikatzeko, interakzionatzeko eta elkarren berri izateko zubiak eraikitzen direnean, lortzen dira etekinik hobenak, orduan jasotzen ditu gizarteak gure lanaren etekinik handiena. Sareak eraikitzen direnean, ezagutza fluxuak ahalbidetzen direnean orduan da inoiz baino egingarriagoa berrikuntza eta kalitatea, orduan da inoiz baino errazagoa elkarrekin aurrera egitea.

FAMAKO UDAKO GIRA apirila 29, 2008

Egilea: osto Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Bai atzo, galan, Marta Moure-k esan zuenez udan izango dugu famako gira ikuslegoarentzat. Espainia osoan egongo dira:

07 DE JUNIO - LUGO

13 DE JUNIO - ZARAGOZA

14 DE JUNIO - BILBAO

20 DE JUNIO - LEÓN

28 DE JUNIO - BARCELONA

08 DE JULIO - MADRID

17 DE JULIO - MURCIA

25 DE JULIO - ÁVILA

 

 

 

 

 

 

 

vicky famako irabazlea apirila 29, 2008

Egilea: osto Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Belinda-jacob

Mary-Hugo

Lorena-juancar

Quique-vicky

Hauek izan ziren asteleheneko bakarkako finalera iritsi zirenak. Epaileen ustetan famako bikoterik onenak Juancar eta Lorena izan ziren.

Atzo astelehena famako bukaerarik harrigarriena ikusi genuen, batetik koreografia asko egon zirelako eta bestetik sari asko.

Atzo gauza asko gertatu ziren baina garrantzitsuena irabazlea zen. Ikasleak bakarka hasi ziren joaten ikuslegoaren ustez:

Lehenik Belinda, ondoren Mary, gero Hugo eta Jacob eta azkenik hiru gelditu ziren bata Lorena bestea Vicky eta azkenik quique hiruetako bateK irabazi zuen fama: VICKY.

Honek lortu zuen famak eskaintzen zuen beka los angelesera joateko, baina ez zen izan bakarra izan sariak jasotzen, ez , Mary-k adibidez, bangrah taldeko hirugarren partaidea izango da. Quque izan da “la zarzuelarako” casting-a irabazi duena. Belinda, Jandro, Paula, Alex eta Miquel bolliwood-eko taldearekin dantza egin behar dute….. eta honelako sari harrigarri gehiago.

Fama zaleok, bukatu da fama eta oraingoan ikastera denak. Hurrengo astelehenean FAMA SCHOOL 22:15 ean hasten da eta supermodelo atzo hasi zen 15:15 ean

Fama bukatu eginten da baina bere gira hasi udan, hemen duzue gehiago jakiteko.

Agur FAMA.

Itxi
Bidali postaz