Teknologia asko eta moral gutxi apirila 29, 2008
Egilea: ezabaleta Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaTeknologia asko eta moral gutxi gure gizarteak daukana. Azkenaldian ziurrenik mila bider aditu dugu esaldi hau, baina ez al da, bada, egia? Teknologian eman diren aurrerakuntza ugari gizartearen eta gizakiaren hoberako izango ziren, ez dut zalantzan jartzen (urrun dauden pertsonekin komunikatzeko erraztasuna, zenbait gaixotasun sendatzeko aukera…); dena den, beste aurrerapen asko kontrako lanetara bideratuak izan dira, armak sortzeko, esaterako; irudikatu ezin ditugun arma bortitzak sortzeko eta armen modura bestelako zenbait gauza ere bai.
Gero eta gizaki hotzagoak garela esan liteke. Komunikazioaren aroa, jakintzaren garaia eta ez al gaude ezjakintasun bortitz batera bideraturik? Komunikabideei esker, manipulatu eta itsutuak, pentsatzeko astirik gabe roboten modura jokatzen dugu: lana, ikasketak eta, tartetxo bat badut, lagunekin egongo naiz… Ez dugu gure inguruan gertatzen diren basakeriez ohartzeko eta juzgatzeko edo horien inguruan iritzia emateko astirik hartzen. Niri afektatzen ez didan heinean berdin zait. Taldean bizi diren pertsona indibidualistak garela esan liteke eta arazoak gero eta handiagoak dira. Horren adibide garbia, ahalik eta azkarren moztu behar den arazoa, nerabeen artean oso modan dagoen jipoiak eman eta grabatzearena da. Ondoren, interneten argitaratu mundu guztiak ikus dezan. Ez al da lotsagarria? Ez al da moztu behar den zerbait? Non geratu da errespetua? Non galdu dira etika eta morala?
Nire iritziz, beti egon dira ahulekin sartu diren pertsonak, baina hori nolabait mugatzen saiatu izan da gizartea. Gaur egun, berriz, teknologia berriak erabiltzen dituzte gaizki egin duten hori harrokeria guztiz mundu osoari erakusteko. Hori al da aisialdira begira daukagun denbora pasa bakarra?
Sentimendu gabeko pertsonen inguruko dokumental bat ikusi nuen aurrekoan eta izugarri harritu ninduen bertan gazte batek esaten zuena aditzeak, berau jipoiak ematen aritzen zen horietako bat zen: “Zuri egiteak asko izorratzen du; gainera, gaizki geratzen zara”. Harrigarria iruditzen zait, pertsona batek beretzat nahi ez duen hori beste bati egitea. Eta non daude gazte hauen gurasoak? Non daude gazte hauen irakasleak? Pertsonak hitz eginez ulertzen omen dute elkar eta, komunikazioaren aroa bizi dugunez, inoiz baino gehiago hitz egin beharko genukeela suposatzen da. Halere, gure jarrera eta jokaera oso bestelakoa dira; izan ere, komunikazioa oso murritza da, bai seme-alabek gurasoekin dutena, bai orokorrean gizartean dagoena. Horrek ez du esan nahi salbuespenik ez dagoenik, baina orokorrean pertsona axolagabeak gara, gurea besterik ikusten ez dugun pertsona axolagabeak. Teknologia eta modernitatea, bai! Horri garrantzia ematen diogu, baina adiskidetasuna, behar duenari laguntzea (guri sakrifizio bat eskatzen badigu ere) eta antzeko kontzeptuak bazterrera botata uzten ditugu, ez diegu garrantzirik ematen. Horregatik uste dut gure gizartea gaizki doala, aurreiritziz josiriko pertsona ezmoralak garela eta benetan garrantzitsuak diren gaiez ez dela inor arduratzen.
Klasika Handiak apirila 29, 2008
Egilea: A.Rivera Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaParis-Roubaix klasikoarekin hasi zen dena, bertan faborito ugari zeuden, Juan Antonio Flecha, Alexandro Ballan… Baina sprinter ezagun batek irabazi zuen…..Hasi Pentsatzen…..
”Paves”-eko eremu zailenak igaro ondoren, belodromora 3 lagun iritsi ziren lehenik:
Alexandro Ballan (Klasikomaniako ohia) Favian Cancellara (Denboraldi bikaina) eta Tom Boonen (Sprinterra) hauen artean garbi dago Tom Boonen-ek irabazi zuela, beraz 1. Tom Bonnen 2. Favian Cancellara eta 3. Alexandro Ballan.
Ondoren Ardenetako klasikak etorri ziren Amstel Gold Race sariarekin. Hemen berriz, hauek izan zire lehen postuak: 1.Damiano Cunego 2. Frank Schleck eta 3. Alejandro Valverde
Aste bat geroago, Flecha Valonan zera gertatu zen: 1.Kim Kirchen 2. Cadel Evans eta 3. Davide Rebellin.
Eta azkenik klasiketatik zaharrena heldu zen: Lieja Bastogne Lieja.
Hau da, txirrindulari guztiek baieztatzen duten bezala, klasiketan gogorrena. Eta hemen denok nahi genuena gertatu zen, Alejandro Valverdek irabazi zuen!! Podiuma hala geratu zen: 1. Alejandro Valverde 2. Davide Rebellin eta 3. Frank Schleck.
Hala nola klasikoen aurtengo zerrenda honelakoa da.
Amstel Gold Race = DAMIANO CUNEGO!!
Lieja Bastogne Lieja = ALEJANDRO VALVERDE!!
Hemen dugu Valverde-ren argazki bat Liejan 2006. urtean irabazi zuenean.
Japoniarren beste lehiaketa bat apirila 29, 2008
Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaLehiaketa honetan dirudienez 5 pertsonak artzen dute parte eta dado erraldoi batekin jasan beharko dituzten probak banatzen zazikie. Denak kriston alukeriak dira eta horrelakoetan gertatzen den bezala ikustean izugarrizko grazia egiten du.
[flash http://tu.tv/tutvweb.swf?kpt=aHR0cDovL3R1LnR2L3ZpZGVvc2NvZGkvYy9vL2NvbmN1cnNvLWRlLWphcG9zLXhkLmZsdg==&xtp=266613]
Denetarik apirila 29, 2008
Egilea: aran Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaKaixo denoi!!!!
Gaurkoan denetarik duen webgune bat proposatzen dizuet. Oso interesgarria iruditu zait bertatik hainbat aukera egin ditzakezuelako eta ondorioz, oporretara joateko planak egitea ez zaizue horren zaila egingo. Gainera, esan behar da ez dela lehenengo aldia webguneetako informazioa jartzen dizuetena, eta denak erabiliz, oso bidai ona egin dezakezuetela. Gaurkoan jartzen dizuedan webgune honek, lehen esan bezala, gauza ugari ditu. Lehenik, hegaldi merkeak lortu ditzakezu, ondoren, hotel ikusgarriak, baina prezio onean. Gainera, kruzeroren bat egiteko intentziotan bazabiltza oso webgune aproposa da.
Hau dena esaten dizuet, baina hobe izango duzue zuek ikustea zer nolako webgunea den eta bertatik aukeratzea nolako oporrakigaro nahi dituzuen. Konturatzen zeraten bezala, opor batzuk antolatzea gero eta errazagoa da. Ondorioz, side step-en webgune interesgarri hau zuen esku uzten dut. Espero dut erabilgarria izango zaizuela.
Hurren arte!!!!
Bidaiak egitean zer nolako paradisuak ikusten diren jakiteko, ondoren duzue Bulgariak eskaintzen duen paradisuzko paisaiak:
Eguna alaitzeko apirila 29, 2008
Egilea: xabi6 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaEguna alai hasteko modu bat bideo hau ikustea izan daiteke, nik hori egingo nuke behintzat!!
[flash http://tu.tv/tutvweb.swf?kpt=aHR0cDovL3R1LnR2L3ZpZGVvc2NvZGkvaS9tL2ltYWdlbmVzLWdyYWNpb3Nhcy1kZS10b2RvLXVuLXBvY28uZmx2&xtp=270994]
El internado apirila 29, 2008
Egilea: lorelo Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita 
Aurreko astean, ikusi genuen hirugarrengo denboraldiko lehen kapituloa. Esan beharra dago audieztzia lehia egon zela el internado eta Hospital cental-ekin baino azkenean jende gehiagok ikusi zuen el internado.
Aurreko denboraldietan bezala intriga puntu batekin utzi ziguten laguna negrako ikasle, nahiz irakasleek. Esan dutenez, denboraldirik luzeena izango da eta gauza asko aterako dira argira.
Beraz ez galdu asteazkeneko kapitulua.
Ordiziak ezin izan dio Elgoibarri irabazi apirila 29, 2008
Egilea: emartos Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaPartida oso ona jokatu eta gero, Rotula Studio Oeteko jokalariek galdu egin zuten euskal ligako Pneumax Elgoibarren aurka. Nahiz eta amaieran 1o goleko errentaz irabazi zuten kanpotarrek, Ordiziako jubenilak partidan egon ziren bukaera arte. Bukaeran, 24-34 galdu zuten eta kanpotarrek garaipen honekin ia ziurtaturik dute kopako hurrengo fasea jokatzea. Guk, berriz, ea partiduren bat irabazten dugun, aurreko astean ere galdu egin baikenuen Aloña Mendiren aurka. Hurrengo partida seguraski Zumarragan jokatu dugu, eta partida nahiko zaila izango da irabaztea, talde ona baituelako. Hala ere, gogotik saiatuko gara partida irabazteko.
Hasieratik hasi ziren nagusitzen elgoibartarrak markagailuan, 3-4 goleko errenta hartuz. Lehenengo zatiko amaiera arte errenta mantendu egin zen. Lehenengo zatian batez ere defentsak nagusitu ziren eta ez zen gol festa handirik egon. Horrela, lehen zatia 11-14 amaitu genuen eta esperantzak genituen partida irabazteko. Esan behar da ere, arbitroak erabaki polemiko bat hartu zuela, gure jokalari bati txartel gorria ateraz. Falta zela ez dago zalantzarik eta 2 minutu zirela ere ez, baina txartel gorria ateratzea gehiegizko erabakia izan zen. Horrela bigarren zatia gure jokalari on bat gabe hasi genuen. Lehenengo zatia bikaina egin genuen, kontuan hartuta beraiek euskal ligakoak zirela eta ia denak 2.urtekoak. Guk berriz, 2.urteko gutxi batzuk genituen eta hurrengo urteko taldearekin jokatu genuen.
Bigarren zatian, errenta pixka bat handitu zuten 5-6 goleko errenta lortuz. Erasoan nagusitu egin ziren, nahiz eta saiatu ginen haiek gelditzen. Hala ere, oraindik ez geneukan ezer galduta. Azkeneko 10 minutuetara aurkako errenta berarekin iritsi ginen eta bukaeran partida galduta ikusi genuenean, aldea handitu ziguten. Bukaeran 24-34 amaitu zen partida, errenta handiegia partida oso ona egin eta gero. Bigarren urteko kadeteen lana goraipatzekoa da, sekulako maila erakusten ari direlako jubenil mailan. Eta kontuan hartu behar dugu hurrengo urteko taldearekin ari ginela jolasten ia. Beraz, hurrengo urteari itxaronpetsu ekingo diogu.
Kadeteek berriz, berdindu egin zuten Irungo Gaztiak Indima taldearen aurka. Lehenengo zatian 5 goleko errentaz ari ziren galtzen, baina bigarren zatian sekulako maila erakutsi zuten eta 2 goleko errentaz joan ziren irabazten. Baina bukaeran berdindu egin zieten beste taldeak. Honela, liga 3.postuan amaitu dute eta orain kopa jokatu dute. Lehengo urtean finalera iritsi ginen kategoria honetan, eta aurten ere aukerak izango ditugu kopa irabazteko. Goazen Ordizia!
Tikatok apirila 29, 2008
Egilea: kutixao Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaGaurkoan idazle bihurtuko gara. Tikatok web-guneari esker etxeko gaztetxoenek beraien liburu propioa egiteko aukera izango dute.
Bere orrian harpidetuz gero, haurrak edo zerorrek eginiko marrazkiak eskaneatuta igo daitezke, ondoan ipuinaren narrazioa jarriz. Portadan ere nahi duzun marrazkia jartzeko aukera ematen dizu. Ondoren, ipuinari forma emandakoan, liburua inprimitu daiteke. Prezio interesgarri baten truke, etxera bidaliko dizute ipuina. Web-orria ingelesez dagoen arren, nahi duzun hizkuntzan idazteko aukera ematen du.
Ideia benetan ona izan daiteke etxeko txikienari opari polit bat egiteko.
Hona hemen helbidea. Bertan beste haur edo helduek eginiko ereduak ikusi ditzakezue. Ezkerretara, web-orriaren funtzionamendua azaltzen duen bideo bat duzue.
BEGIETAKO ITZAL AZKARRA apirila 29, 2008
Egilea: yane Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaHamaika ikusteko jaioak gara!
Itzal klasikoenetatik, exotikoenetara.
Asmakizun hau erabat harrigarria da, zabaldu, itsatsi eta kendu, horiek dira begietako itzal hauek emateko egin beharreko hiru pausoak. Kolore guztietako itzalak daude, baita harrigarrienak ere, animalien marrazkiekin adibidez. Oso merke aurki ditzakezu, 18 eurotan hain zuzen ere, eta behin baina gehiagotan erabil daitezke.
Montmelo apirila 29, 2008
Egilea: poitzi Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaLasterketa hau oso korapilatsua izan zen, lehenengo Nelson Piquetek golpea jaso eta lasterketa utzi beharra izan zuen, ondoren Kovalainenek izugarrizko kolpea jaso zuen bere gurpila zulatu eta puskatu ondoren bizirik atera zen baina ez duela ezer gogoratzen esan zuen. 34. biran Fernando Alonsok motoreko arazoak izan eta lasterketa utzi beharrean ikusi zen. Hau guztiaren ondorioz Kimi Raikkonenek lasterketa irabazi zuen bigarren Felipe Massa eta hirugarren Lewis Hamilton. Izugarrizko papela egiten hari den pilotua aipatu beharra dago, Robert Kubikak laugarren postua lortu eta klasifikazioan 3. tokian jartzen da Hamiltonen puntu bakarrera.
Hemen duzue argazki batzuk.







