Zer gertatuko litzateke telefono mugikorra mikro-uhin labean sartu ezkeroz? maiatza 31, 2008
Egilea: jvr24 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Informazio gehiago | Microsiervos
Britainiarren jatorri euskalduna? maiatza 30, 2008
Egilea: koro Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaGaldera ikurra jarri dut, ez baitut ingelesez hitz egiten. Hala ere Indymedian ikusi dut albistea eta mapak, behintzat, ulertzen ditut.

Stephen Oppenhemerrek, Oxfordeko unibertsitateko genetista denak, hori frogatzen omen du bere liburuan. Bere ustez, euskaldunen arbasoek egin omen zuten Britainia eta Eskandinabiako lehenengo kolonizazioa duela 15.000-7.500 urte bitartean, azken glaziazioaren ondoren.
Hementxe irakur dezakezue.
2011-ko mundiala maiatza 30, 2008
Egilea: adelacuestaleone Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaMundiala Zelanda Berrian izango da. 1987. urtean ere izan zen eta horain berriro izango da presentatu diren 3-etatik (Zelanda Berria, Japon eta Sudafrika) bera atera delako.
Sudafrica, Ingalaterra, Tonga, Australia, Fiji, Gales, Zelanda Berria, Eskozia, Italia, Argentina, Francia eta Irlanda Talde bakoitzeko lehenengo hiruetan sartzen direlako.
Hautaprobetako eta errekuperazioetako klaseen 2. astea maiatza 30, 2008
Egilea: koro Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaBatzuk hautaprobak prestatzen arituko zarete eta besteok, berriz, errekuperazioekin gauza bera egiten. Batxi1ean izango da oporretan dabilena ere! Azkeneko ahaleginetan gaude denok ere. Hementxe doa datorren asteko ordutegia, ekaineko lehen astekoa:
Ikastolaren eguna dugu igandean, baina Batxilergoak badu oraindik lana! Asteburu ona pasa ezazue!
Screencast-ak aurkitzeko 15 gune [del.icio.us] maiatza 30, 2008
Egilea: jokin.lacalle Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita Screencast, pantailan egiten duguna bideo fitxategi batean jasotzeari deitzen zaio. Mota guztietako tutorial interesgarriak sor daitezke teknika honekin. Hauetako 15 biltegi aurki ditzakezue esteka honetanMusika sarean entzuteko 15 aplikazio [del.icio.us] maiatza 30, 2008
Egilea: jokin.lacalle Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita Mota guztietako guneak sarean musika dohain entzun ahal izateko. Nik aspalditik erabiltzen dut Deezer. Aplikazio sinplea da eta abesti bilduma ikaragarria dauka.ESLEren software askearen errepositorioa abian da maiatza 29, 2008
Egilea: jolaus Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaErrepositoriaren gunetik hartua:
ESLEko errepositorioaren helburu nagusia Euskal Autonomi Elkartean software libre eta open source-ko garapenak suspertu eta sustatzea da.
Ekimen interesgarria zalnatzarik gabe.
Informazio gehiago: ZirIKTeroak
Firefox 3 Download Day maiatza 29, 2008
Egilea: jolaus Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Mozilla taldeko garatzaileek aditzera eman dutenez Firefox 3-k bigarren Release Canditate bat izango du oraindik, bertsio ofiziala kaleratu aurretik. Dena den, badirudi honek ez duela eraginik edukiko bertsio ofiziala kaleratzeko aurretik zehaztutako datarekin. Horrela ba, dena ondo badoa, ekainean izango dugu Firefox 3 bertsioa berria gure ekipoetara jaisteko prest.
Albiste honekin batera Mozillak Download Day 2008 ekimena martxan jarri duela iragarri du. Honen bitartez 24 ordutan gehien deskargatu den softwarearen errekorra gainditu nahi dute. Ekimen honetan parte hartzeko nahikoa horretarako ireki duten webgunean izena ematea. Honekin batera beste motatako ekimenak ere diseinatu dituzte. Norbait animatzen parte hartzera!
Iturria: Entre Tuxes y Pepinos
Hautaprobak prestatzen (II) maiatza 29, 2008
Egilea: Maite Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaARGUDIO TESTUA IDAZTEKO AHOLKUAK:
Iaz emandako apunteak errepasatzea komenigarria litzateke; dena den, hementxe doa laburpena
Hiru atal nagusi ditu argudio testu batek:
1. SARRERA:
Eztabaidaren aurkezpena egiten da bertan. Batzuetan defendatu nahi den tesiaren aipamena ere egiten da. Atal honek 1go paragrafoa hartzen du eta, Ondorioa paragrafoarekin batera, testuko atalik laburrena da (150 hitzeko testu batean, 3-4 lerro).
- Gaia testuinguru historiko batean koka daiteke.
- Gaira hurbiltzeko norberari gertatutakoa erabil daiteke.
- Galdera erretorikoaren bidez irakurlea gaian sar daiteke.
- Egungo egoera azpimarra daiteke.
Atal hau idazterakoan erabil daitezkeen esaldi topiko zenbait (oso lagungarri gertatuko zaizkizue):
- Gaurkotasun/interes handia du gai honek, izan ere…
- Orain dela … urte … . Gaur egun, berriz,…
- Askoren ustez,…da. Hala ote da benetan?
- Azaletik/sakonki ezagutzen dut gai hau, urrunetik/hurbiletik ezagutzen dut eta.
Ez ahaztu SARRERATIK GARAPENERA: galdera erretorikoez gainera, sarreraren eta hurrengo paragrafoen arteko jauzia egiteko, lotura bat erabiltzen da gehienetan. Sarreraren azken esaldia izaten da, hau da, sarrera ixten duen nolabaiteko lotura esaldia da. Hona hemen adibide batzuk:
- Gaia jorratzeko, honako puntuak erabiliko ditugu.
- Gai hau aztertzerakoan, honako puntuak hartuko ditugu kontuan.
- Pasa gaitezen, bada, gaia atalez atal garatzera.
- Baina gatozen harira.
2. GARAPENA:
Argudio testuaren muina da atal hau. Bertan biltzen dira artikulugilearen hipotesiak, jarrerak…; bere ideiak defendatzeko erabiltzen dituen arrazoi guztiak, alegia. Baina, kontuz!, hierarkia baten arabera antolatu behar dira argudioak. Paragrafo bakoitza argudio baten inguruan antolatuta dago, eta ideia eta argudio bakoitzak paragrafo bat hartzen du.
HAINBAT ARGUDIAKETA MOTA
- Autoritate argudioa: pertsona, elkarte edota erakunde baten iritzia erabiliz, idatziaren tesia sendotzeko erabili ohi dugu argudiatze modu hau. (Munduko zientzialari jakintsuenek diotenez…)
- Irakurlea eta idazlea talde bereko: idazleak bere pentsaera beste askorena dela agertzen du. Pluraleko lehen pertsona, gu, azpimarratzen da argudiatze mota honetan. (Motorzaleok badakigu kaskoa beharrezkoa dugula…)
- Adibide bidezkoa: iritziak argiago, ulergarriago eta, aldi berean, pisu handiagoko egiten dituen argudiatzea dugu hau. (Esate baterako, zein gurasok mugatzen du telebista aurreko egonaldia?)
- Tesien kontrajarpena: norbere eta besteen tesiak eztabaidatuz, arrazoizko tesi bat proposatu bukaeran (Telebista bidez ez omen da ezer ikasten, baina egia da dokumental ederrak ere ematen dituztela). Oso garrantzitsua!!!
TESTUAREN BATASUNA
Testuak barne lotura izateko, elementu hauek erabiliko ditugu:
- ANTOLATZAILEAK (lokailu-juntagailuak): testua eta arrazonamenduaren haria bideratzen dute. Aukera zabala bada ere, guk, argitze aldera, batzuk baizik ez dizkizuegu emango: ANTOLATZAILEEN ZERRENDA (1), ANTOLATZAILEEN ZERRENDA (2) .
- ERREFERENTZIA BALIABIDEAK: testuan agertutako elementu bat beste era batera aipatzeko moduak dira. Besteak beste, hauek izan daitezke:
- Ordezkapena: zerbait modu ezberdinez aipatzea. Ordezkapenaren bidez, elementu bat behin eta berriro ez errepikatzea lortzen dugu.
- Pronominalizazioa: izenordain (hau, hura, bera hauek…) eta aditzondoenak (gehienbat aurretik aipatutako lekuren bati egiten dio erreferentzia -han, bertan…- bereiziko ditugu.
3. KONKLUSIO ETA ONDORIOAK:
Argudio testuaren azkeneko paragrafoa hartzen du. Atal honek bi helburu ditu funtsean: batetik, testuan zehar garatutako ideia nagusia(k) laburbildu, eta, bestetik, ondorio batzuk atera. Erabil daitezkeen zenbait lokailu-juntagailu: beraz, hortaz, aurreko guztia laburbilduz, honako ondorioak atera daitezke, amaitzeko…
4. AZKEN AHOLKUAK:
- Tintaz idatzi eta letra ulergarria egin.
- Marjinak eta paragrafo arteko zuriuneak zaindu.
- Ortografia zaindu.
- Idatzitakoa errepasatu.
- Ondo irakurri galderak eta eskakizunak.
Argudio testua idazteko aholkuak laburturik:
- Ondo pentsatu idazten hasi aurretik
- Eskematxoa egin argudioekin
- Hiru atal hauek izango ditu:
- Sarrera: gaiaren aurkezpen laburra eta garapenarekin lotuko duen esaldia.
- Garapena: argudiatzea (lokailu-juntagailuak, erreferentzi baliabideak…). Ideia baten aldeko eta kontrako arrazoien eztabaida.
- Konklusioa edo ondorioak: ideia nagusien laburbilketa eta ondorioak atera. Norbere iritzia ere gehitu daiteke, edo irakurlearen arreta piztu galdera erretoriko baten bidez.
- Paragrafoak. Atalak paragrafotan bereiziko dira: paragrafo bakoitza ideia baten inguruan antolatuko da; ideia batek osatuko du paragrafo bakoitza. Testuaren eta paragrafoen arteko batasuna zaintzeko, unitatean zehar erabilitako testu-antolatzaileak hautatuko dira.
- Lokailu-juntagailuak. Ideiak aurkezteko, gehitzeko, kontrako arrazoiak emateko edota ondorioak ateratzeko unitatean landutako lokailuez baliatuko zara: lehenik eta behin; beste aldetik; gainera; adibidez; azkenik; beraz…
Hurrengoan, euskarazko azterketako idazlanak (Hautaprobak, EGA…) hobeto egiteko zenbait gomendio emango dizuet; mota hauetako azterketetan aztertzaile eta zuzentzaile lanetan ibiltzen direnen aholkuak, hain zuzen ere.