Zoho Writer Ekuazio Editorearekin maiatza 28, 2008
Egilea: jolaus Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaBlog hau irakurtzen duzuenok jakingo duzue Google Docs aplikazioaren jarraitzaile sutsuak garela. Beti aipatu dugu webean aurki daitekeen ofimatikako aplikaziorik potenteenetakoa dela. Aurrekoa egia bada ere, ezin dugu ukatu Zoho etxeak ere gauzak ondo egiten ari dela. Aspalditik darama aplikazio interesgarriak garatzen, hauetako askok gainera, Google-ek eskaintzen dituen zerbitzuen gainetik agertzen dira. Gaur jakin dugunez Zoho Writer-i Google Docs-etik dokumentuak inportatzeko aukera gehitu diote. Honetaz gain LaTex-ean oinarritutako ekuazio editore dotorea ere gehitu diote. Ekuazioak zuzenean kodea erabiliz edota, Microsoft Word-en modura, botoiak erabiliz txerta daitezke. Zoho Writer-ek automatikoki sortuko du dagokien ekuazioaren irudia. Nahi izanez gero ere, LaTex fitxategia gure ekipora esportatzeko aukera ematen du.
Asko gara irakaskuntzan formula matematikoak erabiltzen dugunok. Gehienok Microsoft Word-ek duen editorera ohitu gara; badakit ez dela aukera egokiena ezta potenteena ere baina ezin da ukatu erabiltzailearentzat erabilerrazena dela. Word-en aukera alde batera utzi eta OpenOffice-en aldeko apustua egin nahi dugunok, atal honetan arazo handia daukagu. Ez ditut erraz konbentzituko nire ikastolako irakasleak OpenOffice-era salto egitea ez baldin badago ekuazio matematikoak txertatzeko tresna sinpleagorik. Ba al daki norbaitek ze asmo dauden OOo komunitatean honen inguruan 3.0 bertsorako? Ba al dago beste aukerarik ekuazio matematikoak modu sinplean txertatzeko OOon?
Zoho Writer-ek Ekuazio Editorearekin maiatza 28, 2008

Google Earth Browser Plugin maiatza 28, 2008
Egilea: jolaus Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaGoogle-eko LatLong blogean jakitera eman dutenez, gaurtik aurrera aukera izango dugu Google Earth-ek sortzen dituen KML fitxategiak gure webguneetan “enbotatzeko”. Horrela gure ekipoetan instalatuta ditugun fitxategiak nabigatzailearen bitartez ikusi ahal izango dira. Horretarako Google Earth Browser plugina instalatu beharko dugu gure ekipoan. Beste pluginekin gertatzen den bezala (Flash, QuicTime…) behin gehigarri hau gure ekipoan instalatu ondoren, aukera izango dugu Google Earth eta Google Sky aplikazioekin sortuko fitxategiak nabigatzailearen bitartez ikusi eta kontrolatu. Zoritxarrez plugin hau Windows-pean soilik erabil daiteke. Bateragarria da Firefox 2, IE6 eta IE7rekin
BetterGMail2 eta Flip Browser maiatza 28, 2008
Egilea: admin Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaNire lanaren zati handi bat interneten burutzen dudanetik nabigatzailea ezinbesteko tresna bilakatu zait. Hainbeste ordu sarean egonda, nire lehentasunetako bat egiten dudan lana ahalik eta emankorrena izatea da. Ikuspegi honetatik, merkatuan dauden nabigatzaileen azterketa egin eta gero Firefoxekin geratzen naiz. Ez dakit kalitate handiena aurkezten duena den baina, nire ustez, bai da norberaren beharretara hobekien egokituko daitekeena. Izan ere, erabiltzen duen gehigarri sistema eta atzean dagoen gehigarrien kopuruarekin, eskura dauzkagun funtzio berriak kontaezinak bihurtzen dira.Gaur gehigarri hauetako biren inguruko informazioa eman nahi dizuet.
BetterGMail2 da lehena. Aspalditik erabiltzen nuen baina Google-ek GMailen atzean dagoen kodea aldatzea erabaki zuenetik, arazoak izan ditut honekin. Bigarren bertsioarekin ere ez naiz batere gustura ibili orain arte. Maiatzaren 22an egin duten eguneraketarekin gauzak berriro doaz niri gustatzen zaidan bezala. Lehenengo bertsioak zituen aukera asko galdu badira ere, orain dituenak primeran funtzionatzen dute. Zer egiten duen jakiteko hobena aurrean utzitako estekari jarraitu eta bertako azalpenak irakurtzea duzue. Dena den, ezin dut aipatu gabe utzi GMaili “soineko” berria ipintzeko aurkezten duen aukera. Ez naiz inoiz izan hondo beltzen zalea baina Redesigned GMail izeneko azala izugarri gustatzen zait. Oso itxura orekatua iruditzen zait, estilo modernokoa eta GMaili etekin oraindik hobea ateratzeko balio duena. Azken hau, adibidez, oso garbi froga dezakezue kontaktuen kudeatzailearekin; askoz ere garbiagoa da orain hauen kudeaketa.

Bigarrena Split Browser da. Esan bezala, geroz eta gehiago erabiltzen ditut web aplikazioak ekoizpen lanetarako. Google Apps-ekin datozen aplikazioei geroz eta astindu handiagoa ematen ari naiz; blog eta wikiekin geroz eta lan gehiago egiten dut… Askotan faltan botatzen dut idazmahaiko ofimatikako aplikazioek eskaintzen duten aukera interesgarri bat, pantaila bi zatitan banatu eta scroll-a batera egiteko aukera, hain zuen ere. Bada gehigarri honek horixe egiten du; nabigatzailea bi leihotan zatitzen du; baten informazio iturriak bisualiza daitezke eta bigarrenean Google Docs irekita eduki dezakegu. Horrela informazioaren kontsulta eta ekoizpena fitxetan saltoka ibili gabe burutu daiteke. Oso gehigarri praktikoa iruditzen zait.
Hautaprobak prestatzen (I) maiatza 28, 2008
Egilea: Maite Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Dakizuen bezala, Hautaprobak unibertsitatean sartzeko bidea ematen duten gaitasun-probak dira, eta horiek gainditzea derrigorrezkoa da ikasketak unibertsitate publikoan hasi nahi duten bertako zein kanpoko ikasleentzat.
Zorionez edo zoritxarrez, aurtengo Hautaprobak izkinaren bueltan dira! Hainbeste kezka, buruhauste, urduritasun, larrialdi eta estura sorrarazten dizkiguten azterketak hementxe dira ekainaren 11n hasi eta 13ra bitartean. Euskarako proba, dakizuen bezala, azken egunean izango da. Gelditzen diren egun hauetan hemendik eta handik ateratakoak errepaso modura ipiniko ditugu.
Ekin diezaiogun gaurkoan azterketaren egitura eta ezaugarriak berrikusteari:
Ondo baino hobeto dakizuen bezala, ondorengoak dira azterketaren atalak (labur-labur esanda) :
1. AZTERKETAK BI ATAL NAGUSI DITU:
a) ULERMENA (6 p.):
- Ulermenean, batetik edukiari buruzko galderak egiten dira. Erantzunetatik testua ulertu dela aditzera ematen bada, puntuazio gorena emango zaio galdera bakoitzean. Bost galdera direnez, bakoitzari 0,4 puntu dagozkio.
- Bestalde, testuaren laburpen txiki bat (6-8 lerrotan) egiteko eskatzen da eta gaia (sintagma labur batean) zein den esateko. Iruzkin kritikoetan ohi denez, ikasleak bere hitz propioak erabili behar ditu eta ez du balio testuko esaldiak osorik eta besterik gabe jasotzeak. Lan hori txukun egiten bada (ideia funtsezkoak emanaz eta testuaren nondik norakoez jabetu dela erakutsiz), beste bi puntu emango zaizkio, gramatika oker nabarmenik ez bada behintzat.
- Esaldi batzuk moldatzeko ere eskatzen zaio ikasleari. Ongi erantzuteak esan nahi du testuan agertutako esaldi batzuk beste modu batera eman direla. Horretarako, parentesi artean ematen den hitza (forma horretantxe) erabili behar da, esaldia beste modu batera adierazteko. Ematen den ordainak eta testuko esaldiak funtsean adiera bera izan behar dute. Eskatzen diren ordainak ongi emanez gero, beste bi puntu emango zaizkio ikasleari.
b) IDAZLANA(4 p.):
- Idazlanagatik beste 4 puntu jasoko ditu ikasleak. Horretarako, proposatzen den gaiari eutsi behar dio eta ez beste bati, adibidez. Hizkuntza zuzentasunaz gainera, aberastasuna ere kontuan hartuko da, bai joskeran bai hiztegian. Ideiak elkarrekin behar bezala josiak, testu koherente batean, argi eta zuzen idatziz gero, puntuazio gorena emango zaio ikasleari. Argudioak eman behar direnean, argudiatzeko modua nolakoa den ere kontuan hartuko da.
2. FROGAREN EZAUGARRIAK:
- Luzera: 400 hitz inguruko testu bat emango da aztertzeko.
- Azterketa egiteko denbora: Azterketa egiteko 90 minutu izango dute ikasleek.
- Testu motak: Testuak argudio-testuak, azalpenak, narrazioak edo deskribapenak izango dira. Kazetaritzazkoak gehienbat, baina zientzia arlokoak edo literarioak ere izan daitezke. Euskara batuan idatziak eta erregistro jasokoak izango dira. Behar denean, hiztegiari buruzko zenbait azalpen emango da oinohar gisa.
Hurrengoan argudio testu bikain bat idazteko aholkuak emango dizkizuet.

Estutasun momentuetarako… Shit Box maiatza 27, 2008
Egilea: jolaus Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
The Brown Corporation enpresak produktu berria kaleratuko du ekainetik aurrera. Bere izena Shit Box da eta, izenetik ondoriozta daitekeen bezala, denok behin edo behin bizi izan ditugun larrialdi momentu horietatik onik ateratzeko lagunduko digun produktu bikaina da
.
The Brown Company-k
bere webgunean dioen bezala, kutxa eramangarri hau salgai egongo da ekainetik aurrera eta online bakarrik erosi ahal izango da, 15,67 librako prezioan (”an honest price” eurek diotenaren arabera). Zuetako norbaitek erosteko asmoa izango balu eskertuko genizueke azpian iruzkintxo bat utziko bazenute, esperientzia nolakoa izan den esplikatuz
Informazio gehiago: The Brown Corporation