Nabegaziora joan

Gidatzea, geroz eta erosoagoa ekaina 30, 2008

Egilea: jvr24 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Opel Traffic Sign Recognition and Lane Departure Warning sistemak, hurrengo urtetik aurrera hasi daiteke kotxeetan barneratzen, zehatzagoak izanda Opel Insignian.

Opel-en sistema honek, trafiko seinaleak irakurri, idenifikatu eta kotxearen pantailan erakusten ditu. Sistemak, 100 metro-ko hedadura du. Bi seinale elkarren segidan edo bata bestetik oso gertu agertzen badira, lehentasuna edukiko du garrantzitsuenak.

Informazio gehiago | Microsiervos

Janzkera mota bat baino gehiago ekaina 29, 2008

Egilea: nagirre Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

skinheads-1.jpgModako aldizkarietan azaltzen ez direnak dira; iItxurarengatik epaitzen dituzte askok. Orain, Skinheadak Euskal Herriko gazteen artean ugaritzen ari dira, gero eta gehiago dira, baita gero eta gazteagoak ere. Baina garai batean ez ziren hainbeste, nahiz eta gaur egun ez den arraroa Euskal Herriko kaleetan horrelako gazteak topatzea. Garbi dago, hortaz, mugimendu honek izugarrizko gorakada izan duela. Batzuek estetika kontua dela esaten dute; beste batzuek, ordea, hori baino gehiago dela pentsatzen dute. Azken hauek arrazakeriarekin, faxismoarekin… lotzen dituzte, hori baita hedatuen dagoen irudia, besteak beste, American history X edo Diario de un skin filmeengatik.

Mugimendu hau Britainia Handian sortu zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren. 1960ko hamarkadan, Britainia Handiko gazteek kontsumismoa ezagutu zuten. Horren ondorioz, langile gazteek dirua zuten eta arropa erosten hasi ziren. Gauzak horrela, modak sortu ziren. Bestalde, musika zaletasunak zirela eta, Jamaikatik Britainia Handira gazte asko lan bila joan ziren. Horietako asko Rude Boy-ak ziren, filmetan azaltzen ziren gansterren itxurara janzten ziren gazteak. Bidaia honi esker ska eta reggae musika ezagutzeko aukera izan zuten.

1965. urtean talde banaketa sortu zen eta talde horietako baten kideak ilea moztu zuten hainbat arrazoirengatik. Batetik, estetika zioak zeuden, itxura oldarkorragoa lortu nahi zuten. Bestetik, arrazoi praktikoagoak zirela medio, lanerako eta borrokarako erosoagoa zen ile motza. Hiru urte geroago skinhead izenarekin bataiatu zituzten azken hauek. Hamarkadaren bukaeran beste janzkera mota batzuk nagusitu ziren eta mugimendu hau indargabetzen joan zen, baina ez denbora luzez.

skinheads bebiendo.jpg1970ean, krisi ekonomikoa zela eta, skinhead berriak azaltzen hasi ziren. Hauek aurrekoak baino ile motzagoa, bota altuagoak eta praka estuagoak erabiltzen zituzten. Hau guztia punkaren eraginarengatik izan zen. Urte berean, Ingalaterrako National Front alderdi ultraeskuindarra skinheadak erakartzen hasi zen; ondorioz, skinhead naziak sortu ziren. 80. hamarkadaren hasieran, alderdi faxistetako kide gazteek estetika hori hartu zuten; Euskal Herrian, aldiz, gehienak antifaxistak izango dira.

1987an, Skin Head Angainst Racial Prejudice (Arraza Aurreiritzien Kontrako Skinheadak) nazietatik bereizteko taldea sortu zen New Yorken. 1993an, Red and Anarchist Skin Heads (Skinhead Gorri eta Anarkistak) ere abian jarri ziren. Talde hauek mundu osora zabaltzen hasi ziren, baita Euskal Herrira ere.

Guri dagokigunez, Kortaturen Mierda de ciudad abestiari esker egin zen ezaguna “Oi!” esapidea. Londreseko auzoetako esakune batetik dator eta epa edo kaixo antzeko zerbait esan nahi du.

Bestalde, sexuari dagokionez, nahiz eta mutilak ugariagoak izan, neskak ere mugimendu honen zati izan dira. Skingirl izena hartzen dute eta Britainia Handian Chelsea ezizenez ezagutzen dituzte. Orrazkera eta janzkera desberdina dute: ilea motza daramate ia buru osoan, baina lepondoan, belarrien ondoan eta kopetan ile luzeagoak utzi ohi dituzte. Tiranteak, bakero estuak, Dr Martens botak, punken koadrodun gonak, larruzko zapatak… janzten dituzte. Musika taldeetan ere badaude, esaterako, Suspenders taldeko Miner baxujolea eta Ostikua Potrotan taldeko kideak.

Kredituen artea ekaina 29, 2008

Egilea: jvr24 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Art of the Title pelikula eta telesaien kredituen hautapen arrigarri bat da. Bertan, kategoria eta ordenamendu alfabetikoki ageri dira. Baita ere, azaltzen dira bideoak ikusi eta gozatzeko.

Informazio gehiago | Microsiervos

LAPURRAK!!! ekaina 28, 2008

Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Hitzak soberan daude.

Iturria: Enrique Dans

Ordiziako Musika Eskolak 25 urte: Golden Apple Quartet ekaina 28, 2008

Egilea: koro Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Atzo Golden Apple Quartet, Donostiako laukoak, Herri Antzokian abestu zuen lehen aldiz. Bukatu berria da ikasturtea, eta urte honetan guztian zehar Ordiziako Musika Eskolak bere 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu du. Atzokoak itxi zuen ospakizunen zerrenda.

1986an sortutako taldeak musika, umorea eta errespetua uztartzen ditu. Loiola Garmendiak, Eduardo Errondosorok, Manuel Romanok eta Enrique Otxoak osatzen duten laukoa ezaguna da oso musikaren munduan. Hamaika emanaldi eta ekitalditan parte hartu du Golden Apple Quartetek, eta haien ahots-joko, xelebrekeria eta erritmoarekin entzuleak bereganatzen iaioak direla erakutsi dute.

Ordiziako Musika Eskolak gonbidapen ugari banatu zuen guraso, lankide eta erakundeen artean eta gonbidatuek ez zien muzin egin. Oso gustu ona utzi zuen Golden Apple Quartetek ikusleen artean eta gaztetxoenek traje beltzek ematen zuten seriostasuna hausten zela ikusi eta ikasi zuten. Gozamena izan zen han bildu ziren guztientzat.

Ez zen giro atzo Ordizian! Inork ez zuen etxeratu nahi eta jende asko Garagardo Festara joan zen afaltzera; Musika Eskolakoek, berriz, Martinez jatetxean eman zioten bukaera urte luze eta aberats honi. Azken muturreraino zaindutako detaileak, gonbidatuen zerrenda atrilean, txartel dotoreak mahaian, lankideek jarri zuten giro goxoa…

Urte askotarako oparotasuna opa dizuegu denoi!

Oporrak!!! ekaina 27, 2008

Egilea: Potto Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Kaixo entzule!

Ikastolak oporrak hartzen ditu, eta berarekin gure Potto irratiak ere. Hala ere, datorren ikasturtean hemen izango gaituzue saio berriak eskaintzeko irrikiz. Udara ona igaro eta datorren ikasturtera arte!

HERRI ANTZOKIAK 25 URTE: Joe Strummer: vida y muerte de un cantante. ekaina 26, 2008

Egilea: koro Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Ordiziako Herri Antzokiak 25 urte bete ditu, eta hori ospatzeko musikarekin zerikusia duten lau film proiektatuko dituzte. Zikloari Musika Zinean izena jarri diote, eta Musika Eskolak eta Herri Antzokiak antolatu dute elkarlanean.

Lau filmak ostegunetan izango dira, 21:00etan, eta sarrerak hiru euro balio du. Aurrenekoa gaur proiektatuko dute: Joe Strummer: vida y muerte de un cantante. Julien Templek zuzendutako filmak (123 min.) orain bost urte hil zen The Clash talde mitikoaren lider Joe Strummeri egiten dio gorazarre.

Gaur zortzi Across the universe filma botako dute. 1960ko hamarkadako AEBetako unibertsitateetan girotutako musikal antibelikoa da, Julie Taymorrek zuzendua.

Uztailaren 10ean, Anonimos filmaren txanda izango da. Gerra zibila bizi duen alegiazko Amerikako Estatu Batuetan girotua dago, eta Bob Dylan da filmaren haria eramaten duena.

Zikloa ixteko, Martin Scorsesek Rolling Stonesi buruz egindako dokumentala botako dute uztailaren 17an: Stones, shine a light.

Gaur ez da egun egokiena izan zikloari hasiera emateko. Garagardo Festa ere gaurkoan hasi da eta Strummerri buruzko pelikula honetan interes bizia izan zezakeen jende ugari han egotekotan zen. Dozena bat pertsona izango ginen aretoan eta asko estimatu dugu Herri Antzoki eta Musika Eskolaren ekintza. Pena izan da zikloan interes gehien piztuko duen pelikuletako bat lehenengoa izatea, Garagardo Festarekin batera, futbola… Aukera galdua!

Bide batez, zorionak esateko aprobetxatuko dugu. 25 urte emankor hauek jarraia izango duten itxaropenez, gure animoak bidaltzen dizkizuegu hemendik!

10 alternatiba doain, Microsoft Word-entzako ekaina 25, 2008

Egilea: jvr24 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

10 Free MS Word Alternatives You Can Use Today, Microsoft Word formatua .doc editatzen duten hamar programa ezberdin biltzen ditu. Bilduma hau, ordenagailuan instalatu daitezken programaetatik (OpenOffice o Neo Office), online funtzionatzen duten programetaraino (Google Docs) iristen da.

Posibilitate guztien artean, gustu ezberdinentzako daude, Windows, Mac, Linux edo Unix izan. Eta hori dena gutxi izan bada, denak doain dira.

Informazio gehiago | Microsiervos

1.000.000.000 ordenagailu ekaina 25, 2008

Egilea: jvr24 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Gure planetan jadanik mila milioi ordenagailu pertsonal daude, Gartner-ek eginiko ikerketak adierazten duen bezala. Eta 2014ean 2.000 milioi egongo dira … eta horrela, hurrenez hurren.

Informazio gehiago | Microsiervos

Ultimobyte Ub051 ekaina 25, 2008

Egilea: jvr24 Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

SPAM edo zabor-postak kalte handia egiten die erabiltzaileei, baina baita ere, diru asko galarazten diete enpresei. Horregatik, atake hauen aurkako teknologia iragazpen algoritmoak baino urrutiago iristen da, Ub051 Spam Prevention Gateway bezalako hardware erraminta bitartez ere lortu dezakegu babes hobeagoa.

Mezuen jatorriaren IP-a behatuz eta bere edukia aztertuz, posta kaltegarria ala ez den azaltzen duen firewall fisiko bat da.

Sei dira Halon-ek eginiko modeloak: 100, 200, 300, 400 eta 500. Lehenengo biak, 300 pertsonako lantaldeentzako gomendatzen dute, beste hirurak, berriz, 15.000 pertsonako lantaldeentzako balioko zuten, hau da, enpresa eta multinazional handientzako.

Produktu honek merkatuan izango duen prezioa, ez digute azaldu, dena dela, dispositivo hauek garesti xaamarrak izan ohi dira.

Informazio gehiago | Xataka

Itxi
Bidali postaz