Ikastola hankaz gora 2008 abuztua 22, 2008
Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaFlickr, Web2.0 delako horretan gehien gustatzen zaidan zerbitzuetako bat da, zalantzarik gabe, eta azken egun hauetan inplementatu duten beste berrikuntza bat frogatu nahi izan dut. Horretarako, ikastolan egiten ari garen obren argazki batzuk atera eta argazkiak erakusteko jarri duten zerbitzu berria erabiliz, hemen argitaratzen dizkizuet.
Energiaren garrantzia abuztua 21, 2008
Egilea: eduran Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Udan bagaude ere, urtero negua iristean areagotzen den arazo batez arituko naiz: energiaren kontsumoa. Gaur egun, erregai nahiz elektrizitate ugari dugu eta zaila egiten zaigu horiek gabeko bizimodua irudikatzea. Dena den, jakin beharra daukagu energia iturri hauek ez direla beti garbi-garbiak.
Herrialde garatu edo industrializatuetan, planeta osoko energiaren %70 kontsumitzen da. Gauzak horrela, autoek, etxebizitzek, industriek… denek petrolioa, ikatza edo gas naturala behar-beharrezkoa dute. Bestelako erregaiak ere badaude, baina Europan kontsumitzen den %85 lehen aipatu ditugun energietatik etortzen da. Beraz, laster agortu egingo dira eta beste irtenbide batzuk aurkitu beharrean egongo gara.
Gure planetan arazo ugari dago eta, ezin ukatu, horietako baten eragile nagusia energia dugula: hondakin erradioaktiboak, berotegi-efektua, petrolio-isurketak, euri-azidoa… Dena dela, esan dugun bezala, badaude beste energia iturri batzuk: eguzkia, haizea, itsasaldiak… Garatu gabe daude oraindik, baina gauzak ondo egiten badira, etorkizunerako prest egongo dira, eta oraingo energia iturriek sortzen dituzten ondorio larrienak saihesten lagunduko dute. Horietako bi aipatuko ditugu jarraian:
EURI-AZIDOA
Industriek atmosferara sufre eta nitrogenoa botatzen dituzte eta, ur-lurrinarekin nahiz oxigenoarekin nahasten direnean, azido batzuk sortzen dira. Haizearen eraginez, azido horiek hainbatetan urrutira bidaiatzen dute eta, ondoren, ur tantekin batera lurrera erortzen dira. Ez dago esan beharrik, noski, honekin guztiarekin ibaiak eta urtegiak kutsatzen direla, urrutira jo gabe, Euskal Herrian gertatzen ari den bezala (%30 baino gehiago euri azidoak dira).
BEROTEGI-EFEKTUA
Berotegi-efektua CO2 gasak gure planetan eragiten duen arazoari deritzogu. Gas hau beste gas batzuekin nahasten da, proportzio txikiagoan, eta kristalaren antzera jokatzen du: eguzkia sartzen uzten du, baina, ateratzerakoan, eragozpenak sortzen ditu. Gasak planetako tenperaturak gora egitea eragiten du eta glaziarretako poloak urtzea, besteak beste. Urtze horrek itsasoaren maila pare bat metro inguru igoko du eta, ondorioz, uharte asko ur azpian uzteaz gain, itsasertzak atzera botako ditu.
Jarraian berotegi-efektuaren ondorio nagusienetako bat ikus dezakezue: izozmendi plaken urtze prozesua.
Amaren eskuak - KARMELE JAIO abuztua 15, 2008
Egilea: amaia Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Liburu bat aukeratu behar eta irakurtzeko zaletasun handirik ez dudanez, alferrikakoa zen nire logelako apaletan begiratzea, txikitan irakurritako libururen bat edo urtebetetzeren batean oparitutako liburu ireki gabeak besterik ez baitaude. Azkenean herriko liburutegira joatea bururatu zitzaidan eta bertan Maitek ezarritako baldintzak betetzen zituen liburuarekin topo egin nuen: Amaren eskuak.
Karmele Jaio da liburu honen egilea, bera Gasteizen jaio zen 1970ean eta bertan bizi da gaurdaino. Euskal idazle honek kazetaritza ikasi zuen Leioako fakultatean eta ikasketak burutu ondoren komunikabide ezberdinetan egin du lan. Betidanik gustatu zaio idaztea baina nahiko berandu hartu zuen modu serio batean idazteko ohitura. 2004an kaleratu zuen bere lehenengo liburua, Hamabost zauri izeneko ipuin bilduma, bikote barruan zentraturiko kontakizunak islatzen dituena (Inaciok emango digu honen berri). Literaturaren arloan zenbait ipuin-lehiaketa irabazi ditu, horien artean VII Igartza saria (2004). Beka honi esker aurretik aipaturiko liburua, Amaren eskuak, kaleratzea lortu zuen, bere bigarren lana izango zena. Nobela honetan urte batez murgilduta egon ondoren, ipuinak idazteari ekin dio berriro. Karmele Jaiok betidanik idatzi ditu ipuinak eta ipuina da berarentzat generorik kuttunena, erosoen aurkitzen den generoa. Hala ere, nobela idaztea zer den jakin nahi zuenez, erronka horri aurre egin nahirik, irakurri berri dudan nobela egin zuen.
Nerea da eleberri honetan protagonista nagusiena. Ama ospitalean du, zehazten ez den gaixotasun batek jota, baina jendea errekonozitzeko zailtasun handiak dituela ikus daiteke. Nereari dena pilatu zaio, amaren gaixotasuna, erredakzioko lana, bikotearekin komunikazio falta, alaba ikusteko denbora eskasa eta beste askoren artean, iraganeko mamu baten antzera, erbestean egon den aspaldiko lagun baten berriak.
Amaren egoera tamalgarriaren aurrean, izeko Doloresen ezinbesteko laguntza jasotzen du eta Luisak, hots, Nerearen amak, oparitzen dituen hitz solteak ulertzen laguntzen dio, bide batez, Luisak eskatzen duen desioa betearaziz, biak errudun sentitzen baitira gertatzen ari zitzaiona aurretik ez ohartu izanaz. Nereak izekoren laguntza jasoko ez balu, ezinezkoa egingo litzaioke amak esaten duenari zentzuzko irakurketa bat egitea, amak iraganera egiten baitu salto uneoro eta Nereak egoera horren aurrean ez baitu aurretiko informaziorik, duen informazio bakarra bere amaren eta bere bizitzako argazkiak direlarik.
Irakurtzen ari nintzen bitartean, Nerearekin identifikatu naiz gehien; izan ere, nire antzera, buruari mila buelta emateko gaitasuna edo akatsa baitu. Ezinegona zuenean edo garai batean egin behar zuena eta egin ez zuenarekin deseroso sentitzen denean, irakurlea pentsaraztera bultzatzen du. Atsekabea ere sortzen du zenbaitetan Nereak, alaba ikusteko denbora ez duenean edo bere nagusiak behin eta berriz egiten dion mespretxuaren aurrean. Izeko Dolores aipatzea ere beharrezkoa iruditzen zait, garai bateko etxekoandre langileen traza hartzen baitiot. Horrez gain, Nerearekin duen jarrera jator eta xaloa aipagarria da, bera eta baita Luisa ere babestearren edozer gauza egingo lukeela erakusten baitu.
Amaren eskuak nobelan agertzen den idazkera berezia eta polita iruditu zait edo idazkera baino, agian, Karmele Jaiok jarrera huts bati ematen dion zentzua. Adibidez, nobelan zehar behin baino gehiagotan aipatzen duena. Protagonistaren amak ospitalean ohean duen jarrera oinarritzat hartuz, idazleak duen ikuskera bitxi eta esanguratsua aipatuko nuke.
Ospitalearen izena estaltzen dute haren eskuek, inguratzen zaionari non dagoen ezkutatu nahiko balio bezala. Lo egonda ere, inor ez arduratzeko ahalegina egingo balu bezala. Urtetan hamaika hasperen eta etsipen sukaldeko amantalean sikatuz gorde dituen modura, oihalean estanpatutako ospitale hitza ezkutatzen saiatzen ari da orain ama eskuekin.
Honen bidez, garbi ikusten da Karmele Jaiok erakutsi nahi duen errealitatea, hau da, orokorrean amek barruan sentitzen duten mina edo egonezina estaltzen ahalegintzen direla, egoera muturrenekoetan aurkitzen badira ere.
Izenburuari erreparatuz gero, Karmele Jaiok garrantzi berezia eman die amaren eskuei, Nerea amaren ondoan dagoen bakoitzean hauei erreferentzia eta hauen inguruko deskribapena eginez.
Interes handiko lotura edo konparaketak eta ikuspuntuak azaleratzen ditu idazleak narratzaile orojakilearen ahotan jarrita. Gertaera batetik ideia berriren bat asmatzeko duen abilezia aipatzekoa da, era laburrean bada ere: Aliceren ipuinaren gertaerekin protagonistak bizi dituenak lotzen ditu; jaioterritik kanpo bizi direnen begiak sorlekuan itxaroten dutela, Nerea amaren etxean dagoenekoa eta leihoko geranioa amarekin alderatzen du…
Liburu honek gogoetara bultzatzen du irakurlea, ea berak egileak idatzitako zenbait egoeraren aurrean nola jokatu duen ikustera. Niri, behintzat, Nereak gaztaroan bere amarekiko izan zuen portaeraz damutzen denean, zer pentsa ematen dit, nik egoera berdintsuen aurrean Nerearen antzera jokatu baitut. Bestetik, Karmele Jaiok zera adierazi nahi izan du bere eleberri hunkigarri honetan: askotan zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak gure inguruan dauden pertsonak. Horrez gain, belaunaldi ezberdinekoen artean arazo eta kezka berdinak daudela ere adierazi nahi izan du, nahiz eta bizimodua asko aldatu den.
Oso erraz uler daitekeen eleberria da, lexiko aldetik ez da batere konplikatua. Gainera, noizbehinka gure egunerokoan erabiltzen ditugun zenbait espresio agertzen dira, elkarrizketetan bereziki, idatziarekiko gertutasuna emanez: eske, ba…
Kontakizuna era linealean emana dator, hau da, gertakizun bakoitza kronologikoki dago kokatua. Hala ere, Nereak, amari erakusteko ospitalera eramaten dituen argazkiak begiratzean, etengabe iraganera jotzen du, orokorrean gogoeta etengabean baitaude pertsonaiak eleberri honetan. Halaber, zenbait pasartetan iraganeko jazoera batzuk tartekatzen dira, guztiak Luisaren inguruko kontuak: Izagirre jatetxean kokatutakoak edo bere gaztetako mutil lagunaren ingurukoak.
Amaren eskuak liburua biziki gustatu zait, bai aurretik aipatu dudan idazteko moduagatik eta baita istorioak berak kontatzen duenagatik ere. Nire ustez, idazleak modu xume batean istorioaren nondik norakoak azaldu ditu, gai nagusienetakoa bi hitzetan adierazi baino, berarengana nahigabe zuzenduz. Aipatzekoa da, idazleak Nereak bere amari memoria arindu nahian erakusten dizkion argazkiekin egiten duen moldaketa. Argazki jakin bat begiratzen du, Luisaren gaztarokoa edo Nerea Oxfordera joan zenekoa. Argazkia begiratzearekin batera, orain bere begien aurrean duen egoera ikusten du; honela, argazkian haratago begiratzen duela, garai hartan ikusi ez zuena, ikus ahal izango du.
Bestetik, zenbaitetan, zeharka bada ere, aberriaz, euskaraz, kazetaritza munduaz edo egoera politikoaz zenbait aipamen labur ere egiten ditu idazleak era egokian.
Azkenik, eleberriak irakurtzerako orduan esperientzia handirik ez dudala kontuan hartuz, nobelan ez nuke aldaketarik egingo. Aldatzekotan, bereziki interesa piztu didalako batik bat, mamu baten antzera Nereari agertu zaion iraganeko Karlos lagunaren inguruan zerbait gehiago jakitea gustatuko litzaidake; izan ere, hasieran nobelaren zentzua erabat aldatuko zuen gertaera bat jazoko zela pentsatu baitut. dena den, zer hausnartu dudan jakin nahi baduzue, eleberria irakurtzea besterik ez duzue. Seguru nago nik nire buruan eginiko gogoeten antzekoak egingo dituzuela.
Ikastolako jangela eta areto gela berriak abuztua 13, 2008
Egilea: jolaus Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAzken urteotan gure ikastolan aldaketa mordoxka gertatzen ari dira, bai kudeaketa maila baita azpiegitura mailan ere. Duela laupabost urte ikaslota utzi zuten ikasle ohiak bisita egitera datozenean harrituta geratzen dira ikusten dituzten aldaketekin. Duela hiru urte ikastolako patioari estalkia jarri genion. Aurten jangelaren eta areto gelaren txanda heldu da.
Jangela eta sukalde berriekin emango diogu hasiera datorren ikasturteari. Lehenengoan 120 bat lagun sartzen dira gutxi gorabehera, beraz, txanda bat baino gehiago antolatu beharko dugu aurreikusten ditugun 300 bazkariak zerbitzatzeko.
Areto gela berria ikastolako eraikin nagusiaren alboan joango da; eraikin berriaren itxura oso modernoada eta eguberrietarako prest egongo dela pentsatzen dugu. Amaitutakoan izango duzue honen inguruko informazio gehiago. Bitartean, oraingo egoera azaltzen duten argazki batzuekin utziko zaituztet.X hauskorra abuztua 9, 2008
Egilea: iromero Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Lubs doktoreak, bere ikerketen ondorioz, ezaugarri fisiko eta mental jakin batzuk zituzten
| Herentziak eragindako atzerapen mentalen lehen eragilea |
zenbait pertsonek X kromosoma zati bat hautsita zutela deskubritu zuen. X hauskorraren sindromearen jatorri genetikoa frogatu zuen.
X hauskorraren sindromea herentziak eragindako atzerapen mentalen lehen eragilea bada ere, gizartean nahiko ezezaguna da oraindik. Aldi berean, medikuntza eta hezkuntzako profesionalek ere ez dute nahikoa informazio sindrome honi buruz. Ondorioz, diagnostikoa beranduegi egiten da gehienetan.
Baina… zer da X hauskorraren sindromea?
| X kromosomako gene baten mutazioak proteina baten sintetizazioa eragozten du |
Gene baten mutazioak eragindako trastorno genetikoa da. Gene hau X kromosomaren adar batean kokatzen da, irudian ageri den bezala. Mutazioaren eraginez geneak ez du proteina sintetizatzen; beraz, zeluletan proteina baten falta ematen da.
Sindrome honek gizon eta emakumeengan eragiten du, baina nabarmenagoa da gizonengan; izan ere, emakumeek bi X kromosoma izatean, bigarrenak babesten ditu. Bestalde, nahiz eta gizonengan eragin handiagoa izan, emakumeak genetikoki eramaileak izaten dira. Gauzak horrela, gaixotasunaren jatorria beti izaten da ama eramailearen bitartez.
X hauskorraren sindromea dutenengan zenbait ezaugarri agertzen dira maiz, baina aldakorrak izan daitezke sexu eta adinaren arabera:
|
|
GIZONEZKOENGAN |
EMAKUMEZKOENGAN |
|
|
HAURRAK |
NERABEAK |
Ezaugarri arinagoak Eramaileen kasuan ezaugarririk gabeak.
|
|
|
EZAUGARRI FISIKOAK |
Aurpegi luzea Belarri handi eta zabalak Artikulazio oso elastikoak |
Ezaugarri fisikoak nabariagoak Barrabil handiak
|
|
|
OSASUN ARAZOAK |
Estrabismoa Otitisa Arazo kardiakoak Oin lauak Epilepsia |
Eramaileak Menopausia goiztiarra
|
|
|
GARAPENEAN ARAZOAK |
Atzerapen mentala Garapen motorean atzerapena eta alterazioak Hizkuntzan atzerapena Hiperaktibitatea eta arreta arazoak. Jokabide autistak |
Batzutan atzerapen mentala Batzutan matematikarekin arazoak
|
|
X hauskorraren sindromearen eragina nabaria izanik, bere diagnostikoa ahal den azkarren egitea komeni da. Gaur egun, DNAn egindako analisiak erabat fidagarriak dira gaixotasuna eta eramaileak diagnostikatzeko. Analisi hauek jaio aurretik egin daitezke eta ikerketak Terapia Genetikoaren bidean doaz. Etorkizunean, jaio aurretik arazoa konpontzeko bidea aztertzen ari dira ikertzaileak.
Diagnostikoaren garrantzia bikoitza da gure kasuan; alde batetik, familian eramaileak zeintzuk diren jakiteko beharrezko jotzen dituzten neurriak har ditzaten eta, bestetik, gaixotasuna dutenek laguntza jaso dezaten medikuntza, heziketa eta psikologia alorretatik.
|
Ikerketak Terapia Genetikoaren bidetik doaz |
Bestalde, oraingoz ez dago gaixotasun honentzat sendabiderik. Medikuntzak momentuz, gaixotasunaren sintoma batzuk gutxitzen bakarrik lagundu dezake. Hala ere, hezkuntzak lan handia egin dezake bere gaitasunak garatzeko laguntza emanez. Batzuen eta besteen artean bizi kalitatea hobetzeko bidea jorratu behar dute familiarekin batera.
Laburbilduz, garbi ikusten da ikerkuntza bultzatu behar dela medikuntza alorrean. Gaixotasun hau sufritzen duten familien gastu ekonomiko, soziala eta pertsonala hain handia izanik, merezi du gizarteak indarra egitea irtenbideak aurkitzeko.
Orobat, X hauskorraren sindromea pairatzen dutenei gizartean integratzeko aukera zor diegu, gaur egun gertatzen ez den bezala.
Firefoxen etorkizuna: Aurora abuztua 8, 2008
Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaMozilla Labs eta Adaptive Path-eko lagunak elkarlanean, Firefox nabigatzailearen geroaren inguruko ikerketa interesgarria burutzen ari dira. Proiektuaren izena Aurora da eta, dagoeneko, azpian jarri dizkizuedan hiru bideo argitaratu dituzte.
Ez dut uste ezta Enekok bere prospektibako ariketetan ere horrelakoak aurreikusiko zituenik.
50 Euroko eramangarria? abuztua 4, 2008
Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita
Aurreko egunean, Indiako egitasmoaren berri eman genizuen, bada gaur Portugalera goaz beste eramangarri baten berri emateko: Magallanes izenekoa.
Diotenez, produktuaren kostua 180 €koa izango da, baina Portugaleko ikasleen artean dohain edo, gehienez ere, 50 €ko prezioan banatuko ditu bertako Gobernuak. Horrekin, ikasle guztiek Teknologia Berrietara iristeko duten eskumena bermatu nahi dute, nahiz eta zalantza handiak dituzten irakasleen gaitasunen inguruan.
Kolpe eta zipriztinak jasateko egin nahi den eramangarri sendo honek 7 hazbeteko pantaila izango du, 256 MBeko RAM memoria eta 1 edo 2 GBeko memoria disko gogorraren ordez. Dirudienez, Windows XPrekin joango da, kamera digitala eta banda zabaleko Interneterako sarbidea izango du. Prozesadorea Intel etxekoa izango da, izan ere, eramangarri hau Portugaleko Gobernuak eta Intel etxeak sinatutako akordio baten emaitza baita.
Ikusten dugunez, 2007an Intelek “Classmate PC” izeneko proiektuaren berri eman zuenetik Libia, Argentina, Indonesia, India, Vietnam eta Portugalekin akordioak sinatu ditu eta Brasil, Txile, Txina, India, Nigeria, Filipinak eta Turkia bezalako lurraldeekin, besteak beste, sinatzekotan da, baina Europako beste lurraldeekin ere akordioetara iristeko asmoa azaldu omen dute. AMDk bultzaturiko Negroponteren One Laptop Per Child proiektuarentzat beste oztopo bat.
Iturria: Finanzas.com
Ekialdeko mamuak - JON ARRETXE abuztua 4, 2008
Egilea: lgarmendia Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaJon Arretxe Basaurin
jaio zen 1963. urtean. Euskal Filologian doktore gradua lortu zuen eta Heziketa Fisikoan ere lizentziatua da. Izugarri gustatzen zaio bidaiatzea eta abenturak bizitzea. Honek bere bidaiei buruzko liburuak idaztera bultzatu du.
Denetarik idatzi du: narrazioak, nobelak, haur eta gazte literatura… Nobelen esparruan, adibidez, Urrezko triangelua, Manila konexioa eta Kleopatra topa ditzakegu; narrazioan, aldiz, Ostegunak, Ostiralak eta Larunbatak trilogia, Zazpi kolore, Oroituz eta Sustrai beltzak, besteak beste. Haur eta gazteen literatura ere jorratu du. Esaterako, Hakuna matata, Harresi handirantz eta Lurraren taupadak. Egindako bidaia baten kronika liburua da nik irakurri dudan Ekialdeko mamuak. Hala ere, baditu gehiago genero honen barnean: Tubabu, Tuparen seme-alabak (Beñatek emango digu honen berri) eta Griot.
Ekialdeko mamuak, arestian esan bezala, Jon Arretxek buruturiko bidaia baten kronika da. 2001. urtean, New Yorkeko Dorre Bikien erasoaren ondoren, Istanbulera abiatzen da idazlea aspalditik pentsatutako bidaia egitera. Bere asmoa Turkiatik atera eta Iraneko muga zeharkatuz, Teheranera iristea da. Horretarako bizikleta hartu eta bidaiari ekiten dio, 2.500 kilometro zeharkatuz bidaia osoan.
Liburuan zehar zeharkaldi honetan gertatzen zaizkion jazoerak eta bidean ezagututako jendearekin dituen erlazioak kontatzen ditu egunkari baten bitartez. Beldurrez hasten du bidaia, bertara joateko momentu egokia ez ote den pentsatuz. Baina beldur hauek alde batera utziz, bidaian murgiltzen da bertako jendeak zer pentsatzen duen eta nola bizi den bere begiekin ikustera. Noski, ez ditu bertako hizkuntzak ezagutzen eta batzuekin ingelesez hitz egiteko aukera izan arren, beste batzuekin keinuka edo ahal duen moduan mantentzen du harremana. Herri eta hiri mordoa zeharkatu eta ezagutzeko aukera izaten du.
Denbora aurrera joan ahala, konturatzen da oso ikuspegi okerra dugula mendebaldekoek turkiar eta irandarrei buruz. Jendeak benetan oso tratu ona ematen dio. Adibidez, te etxe askotan jendea berarekin hitz egitera gerturatzen zaio, tea ordaindu eta haren etxean gaua pasatzera gonbidatzen dute… Nahiz eta jende arraro eta desatsegin bakar batzuekin topo egin, gehiengoa benetan pertsona umilak eta jatorrak dira. Hauetako askok bidaian dituen arazo txikiak gainditzen laguntzen diote. Adibidez, Turkian, Ismet lagunak Iranera sartzeko bisa lortzen laguntzen dio; Irango Tabrizen, gizon batek (Peter Khan) hiria erakusten dio dohainik eta leku askotara eramaten du, esaterako, emakumeak ingelesa ikasten duten eskola batera. Han, protagonistak emakumeekin hitz egiteko parada du. Berarentzat izugarrizko aukera ona da hauek zer pentsatzen duten jakiteko, ez baita erraza Irango emakume batekin hitz egitea. Bertan konturatzen da oso pentsamendu desberdinak ditugula. Gu hango emakumeez errukitzen gara aurpegia estalita eraman behar dutelako, baina haietako askok ez dute kultura hau gaizki ikusten…
Bidaia bukatzear dagoenean eta Iranetik bueltan datorrenean, bertako beste neska bat ezagutzen du. Honek, ordea, oso ideia desberdinak ditu. Iranetik alde egin nahi du Europara eta bertan bizi. Zenbat buru, hainbat aburu eta bidaian zehar oso iritzi ezberdinak topatzen ditu. Batzuk oso arro daude bere biziaz eta beste batzuek, ordea, Iranetik alde egin nahi dute. Askok esango diote protagonistari izugarrizko zortea duela Europakoa izateagatik. Liburu honek kultura eta pentsamendu desberdinak pixka bat gehiago ezagutzeko abagunea ematen du.
Ekialdeko mamuak irakurtzeko liburu oso erraza da. Ekintzak oso azkar gertatzen dira eta, horren ondorioz, oso arin irakurtzen da. Gainera, beste kultura bateko bitxikeriak eta bizierak ikusteko aukera aparta eskaintzen digu. Turkia eta Irango kulturari buruz beste ikuspegi bat ematen du eta guri, mendebaldeko biztanleoi, ekialdeko pertsona eta kulturari buruz dugun ikuspuntu gutxietsia ezeztatzen laguntzen digu. Niri pertsonalki izugarri gustatu zait. Pertsona orori gomendatuko nioke liburua hau; izan ere, daukagun pentsatzeko era eta hainbat aurreiritzi aldaraz baititzake. Mota honetako kontaketekin konturatzen zara benetan ez duela garrantzirik nongoak garen edo nondik gatozen eta leku guztietan aurki daitekeela jende umil eta jatorra. Udako opor hauek egun ezin hobeak izan daitezke bidaia liburu batean murgiltzeko; beraz, animatu!
Nire PLE abuztua 3, 2008
Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaAzken urteotan bezalaxe, besteak oporretara doazen bitartean, niri lanean gelditzea egokitu zait. Aurtengoa ez da nire ikastolarentzat egin beharreko lana, ikastolen elkartearentzat baizik. Izan ere, eurentzat egindako lan baten zati handia (hiru hilabeteko lana, gutxi gorabehera) galdu egin nuen eta berriro egiten ari naiz.
Ordu asko ematen ditut aste egunetan lan horretan, horregatik, asteburuetan bestelako gauzekin “dibertitzen” naiz. Gaur, nire PLE (Personal Learning Environment) zabaltzeko ideia bururatu zait. Horretarako, bi formatu ezberdinak erabili ditut: Flowgram eta Cmap. Lehenegoa ikusi nahi baduzue, gainean klikatu eta pantaila osoan ikusi eta entzun ahal izango duzue. Grabazioa “boteprontoan” egin dudanez, askotan trabatuta entzungo didazue, akatsak egongo dira… beraz, aldez aurretik barkamena eskatzen dizuet. Cmap amaitu gabe daukat, baina irudia jarriko dizuet zertaz doan jakin dezazuen. Irudian klikatuz gero, jatorrizko neurrian ikusteko aukera izango duzue.
Gai honen inguruan mezu bat idazteko asmoa daukat, baina oporren ondoren izango da. Ea ordurako cmap hori bukatuta daukadan.
Oporretan ere euskara lagun abuztua 2, 2008
Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxitaBatzuek euskara ikasteko egundoko ahaleginak egin behar izaten dituzte. Youtuben aurkitu dudan bideo bitxi honek garbi erakusten digu hori. Ea bertakook kanpokoengandik ikasten dugun!

