Nabegaziora joan

Nur - Escondida abuztua 1, 2008

Egilea: letrerok Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Ep pipol!

Hau erdi hilda dago eta bizi pixka bat ematearren nago hemen..

Gaurkoan abeslari batez hitz egingo dizuet, bere izena Nur eta diskoaren izenburua “Escondida”. Diskoa badu baina ez dago merkatuan oraindik, pixka bat gehiago itxaron beharko dugu zoritxarrez.

Nur Bartzelonan jaio zen orain dela 25 urte. 18 urterekin, bere bizitzari izugarrizko aldaketa eman eta Madrilera joan zen bizitzera. 20 urte zituela OT 2003n hartu zuen parte eta zortzigarren postuan gelditu zen, nahiz eta nik garaipena merezi zuela pentsatu. Jarraian, bertatik irten fama handirik gabe eta orain dela gutxi lehenengo diskoa grabatzea lortu du, 13 kanta eta 13 istorio errealekin.

l_ac8e676d7d2c68a9d13d2483d0d459e8.jpg

Berari buruz gehiago jakin nahiez gero, bere espazioan sartu, bertan kantak ere entzun ahal izango dituzue.

http://www.myspace.com/nurescondida

http://www.myspace.com/nurescondida

http://www.myspace.com/nurescondida

http://www.myspace.com/nurescondida

http://www.myspace.com/nurescondida

Eta ondoren, OT 2003ko bere aktuazio nabarmenetarikoa

Ezer gehio, ondo pasa gelditzen dana, bastante dala!

[ESNAL]

Delicious berritua erabilgarri gaurtik aurrera uztaila 31, 2008

Egilea: jolaus Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Denbora asko pasa dugu Delicious 2.0 izenez ezagutua izan den bertsioaren zain. Gaur bertan berritu dute, goitik behera, webgune osoa. Aldaketa nagusia domeinu berria (hemendik aurrera delicious.com izango da) eta kolore konbinazio berriak: hondo zuria nagusitzen da, ohiko urdin eta grisekin nahastuta baina oraingoan beltzari nagusitasun handiagoa ematen zaio eta lehenengoz erabiltzen dute berdea. Eskaintzen dituen aukeren inguruan ezer gutxi oraindik aipatzeko. Egun batzuk beharko ditugu dauden berrikuntzak probatzeko.

Eskainitako abestia: Matematikako irakasleentzat uztaila 31, 2008

Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Garai batean, Segura Irratia eta Herri Irratiko “eskainitako abestien” saioak entzuten nituen. Ez dut uste hau gure blogeko atal bat bilakatuko denik, baina hau aurkitu dudanean, ezin izan dut nire burua erreprimitu eta matematikako irakasle guztiei eskaini nahi diet. Ikusteko, azpiko estekan klik egin.

Pi »

10 $eko eramangarria? uztaila 30, 2008

Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Frienfeed-etik oso albiste interesgarriak iristen ari zaizkit aspaldi honetan. Gaur bertan, albiste honen berri jaso dudanean, ezin nuen sinetsi baina ez dut uste “fake” bat denik.

Albistea jarraituko dugu.


2008, denboran zehar bidaia egitea gertuago? uztaila 29, 2008

Egilea: enovo Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Duela hilabete pare bat funtzionamenduan jartzekotan zen Large Hadron Collinder-a (LHC), partikula azeleratzaile eta kolpatzaile handia, CERN-en, Europako Ikerkuntza nuklearren erakundean, Ginebratik hurbil.

Hasiera batean esan zutenez, infinituki txikia denaren ikerketa egiteko, partikula subatomikoak aztertzeko edota big bang moduko bat birsortzeko, eraikitzen hasi zen 1995ean LHC delakoa 2600 milioi suitzar frankoko aurrekontuarekin ( 1700 milioi euro gutxi gorabehera). Hala ere, bi errusiar matematikarik diotenez, helburu honez gain, “makina” honek fikziozkoak diruditen zeharkako efektu batzuk eragin ditzake. Protoiak ia argiaren abiaduran elkarrekin kolpatzean -hori egiten baitu LHC-ak-, ate bat edo hainbat ate txiki ireki daitezke ustekabean, denbora-espazioan bidaia egitea ahalbidetuz. Honela, New Scientist aldizkariak esan duena aipatuz, 2008 denboran zeharko bidaien 0. urtea bihur daiteke.

Nola?

ph07-1Irina Aref’eva eta Igor Volovichek egin dute ageriko teoria hau artikulu batean. Bertan azaltzen dute bere ideien zergatia (ez dut hemen txertatuko, gehienbat nik ere ez dudalako ulertzen, baina norbaitek ikusi nahiko balu, esteka honetan du PDFa). Esaten dutenez, denbora makina bat eraikitzeko aukera teorikoa existitzen da.

LHCak zeharkatua izan daitekeen harzulo bat (agujero de gusano) sortzeko aukera emango luke. Harzuloa (edo Einstein-Rosenen zubia) espazio eta denbora zeharkatzen dituen laburbide baten antzera deskriba daiteke. Zulo guztien moduan, sarrera eta irteera izango luke filmetan askotan ikusi dugun bezala. Honen inguruan teorizatzen lehena Ludwig Flamm izan zen, 1916an, eta harrezkero eztabaida zientifiko ugariren kausa izan da.

Errusiar zientzialari hauek bi protoien kolpaketak denbora-espazioaren ehuna urratzeko gaitasuna izango duela adierazi dute, eta honek etorkizunarekin konektatuko gaituen tunel baten existentzia adierazten omen du . Dena den, lehen aipaturiko aldizkariak dioenez, zientzialari hauen kalkuluetan akatserako tartea ere egon daiteke, ez baitute zehaztu zenbateko energia beharko den atea irekitzeko. Beste aukera bat hainbat zulo txiki zabaltzearena da, baina atomoen tamainakoak izanda, inork ezingo luke bertan bidaiarik egin.

Baikortasun gehiegi?

lhc-6Brian Cox, Lisa Randall, Patrick Meade eta beste hainbat fisikarik segituan erantzun dute ikuspegi ezkorraz. Hala ere, duela urte batzuk Stephen Hawking fisikari ospetsuak denbora-makina diru kontua besterik ez zela aldarrikatu zuen.

Honez gain, oraintsu, Walter Wagner eta Luis Sancho fisikariek LHCaren jarduera salatu dute, mundua desagerrarazteko %75eko aukera dagoela aldarrikatuz. Hauen ustez, zulo beltzak sorraraziz, Lur osoa desagertu eta Nova bilakatuko litzateke.

Itxaron egin beharko dugu ea zer gertatzen den ikusteko. Hala ere, ziur daukadan gauza bat zera da, egia osoa ez digutela kontatuko. Esaten digutena esten digutela, espero dut gutxienez bideokoa ez gertatzea:

Marrazki bizidunak uztaila 29, 2008

Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Ikasleen sormena landu nahi duzue? Bada, hona hemen aukera oso interesgarria gauzak ekoizten hasteko. GoAnimate izeneko aplikazioarekin oso gauza erakargarri eta praktikoak egin daitezke. Muga bakarra, gure irudimena izango da.

Aplikazioak eskaintzen dituen irudi, audio eta animazioei, norberak ekoiztutakoak gehitzeko aukera ematen du. Horrekin, gure marrazki bizidunak pertsonalizatzeko izugarrizko ahalmena izango dugu.Flickr eta Facebook-ekin integrazioa eskaintzen du.

Hoberena, zuek probatzen hastea litzateke. Nik froga txiki bat egin dut eta bost minututan azpikoa egin dut. Nolanahi ere, eta aplikazio honekin egin daitezkeen animazioak ikus ditzazuen, beste pare bat jartzea erabaki dut.



Arauak 28: Arazi eta aditzoinen forma uztaila 25, 2008

Egilea: Maite Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

jakintzaGaurkoan euskaraz oso maiz erabiltzen dugun arazi hartuko dugu idazgaitzat. Arazi zertarako erabiltzen dugun eta zeri/nola lotzen zaion ikasiko dugu.

Euskara zaharrean “-ra-” artizkiaz baliatzen ziren aditz arazleak sortzeko. Horrela ekarri aditzetik, esate baterako, eRAkarri ateratzen zen (ikasi> irakatsi, eman> eraman, igarri> iragarri…). Gaur egungo euskaran, aditz arazleak sortzeko bi bide ditugu: aditz gehienek arazi hartzen dute forma arazleak sortzeko; izena + egin erako aditz konposatuak, ordea, eragin aditzaz baliatzen dira forma arazleak osatzeko.

Ortografia arauak

Nola idatzi behar dira arazi bitartez eratutako aditz arazleak? Hauxe da Euskaltzaindiak dioena (araua osorik):

  1. Aditz “arazleak” eratzeko, arazi aldaera hobesten da (salbuespen bakarra, adierazi)
  2. Aurreko aditzaren aditzoinari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi, iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi,geldiarazi, ezagutarazi, nabarmenarazi, ihardetsarazi.
  3. Aditz-erroan t duten aditzetan, bitara egin daiteke: sortarazi, sorrarazi; agertarazi, agerrarazi; ikustarazi, ikusarazi…
  4. Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.

praktika

Aditzoinen forma

Arazi beti aurreko aditzaren aditzoinari lotua idatziko dela esan dugu. Baina nola jakin dezakegu zein den aditz baten aditzoina?

  1. Adizki jokatugabeak hiru multzo nagusitan sailka ditzakegu: aditzoina (etor) , partizipioa (etorri) eta aditz-izena (etortzen): ikas/ikasi/ikasten, bil/bildu/biltzen, sar/sartu/sartzen…
  2. Aditz jakin baten aditzoina ateratzeko, nahikoa da aditz-partizipioari “-TU/-DU” edo “-I” amaierak kentzea (”-KI”z amaitzen diren aditzen kasuan izan ezik).
  3. Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean eta jatorrizko oinarritik ezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean: ur/urtu, gizon/gizondu, gorri/gorritu, hobe/hobetu. Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu eta hobetu aditzoin gisa ere erabil daitezke.
  4. Aditzoinen bukaera afrikatua denean (-ts, -tx, -tz) aditzoinak nahitaez atxiki behar du afrikatua: huts dezaket (*hus dezaket), zorrotz dezaket (*zorroz dezaket).
  5. Aditzoin bukaerak “i” berezkoa duenean, “i” amaiera atxiki behar da: jaiki hadi (*jaik hadi), jalgi hadi (*jalg hadi). Ez, ordea, berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezake, e.a. Itxi salbuespena da, honetan ere atxiki behar baita “i” (itxi ezazu). Eutsi eta iritzi aditzen kasuan aukera uzten da, bietara (iritz diezaiokezu/iritzi diezaiokezu; euts iezaiozu/eutsi iezaiozu).
  6. Ondoko kasu hauetan bakarrik onartzen da -t bukaera aditzoinetan:
    1. Aditz eratorria bada eta haren oinarria t- duna: laket/laketu; ausart/ausartu; bat/batu.
    2. Literatura tradizioan jokabide bakarra izan badu: ohart, ezagut, lot, oroit, lant…
    3. “DI”z amaitutako hitzetatik eratorritako forma laburtuak: hant (<handi), ert (<erdi)…
    4. Besteetan -t gabe: urrun nahiz urrundu (baina ez *urrunt), lagun nahiz lagundu (baina ez *lagunt), neur, ezkon, e.a.

Araua osorik

praktika

Edupunk forever uztaila 25, 2008

Egilea: magic Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Maitek Getxo Linguae jardunaldietan emandako hitzaldia uztaila 24, 2008

Egilea: jolaus Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Aurrekoan Mikelek Euskadi Irratian izandako elkarrizketa baten berri eman nizuen. Gaur bertan gogoratu dut Maitek, duela bi hilabete eskas, Getxoko berritzeguneak antzolatzen dituen Getxo Linguae jardunaldietan eman zuen hitzaldiaren bideoa ere sarean dagoela. Hitzaldi osoa bideoan jasota ez badago ere, (nahi izanez gero, bere aurkezpenaren laburpena ere irakur dezakezue) Maitek egindako lanaren inguruan ideia bat egiteko interesgarria dela pentsatu dut, batez ere, hizkuntzako irakasleentzat.

Dena den, ez da lehenego urtea Maite jardunaldi hauetan parte hartzen duena. Iaz ere Euskaljakintzaren inguruko datu interesgarri ugari eman zituen Getxoko jardunaldi hauetan. Hementxe uzten dizuet iazko bideorako lotura zuzena.

Google Reader eta Del.icio.us tutorialak euskaraz uztaila 23, 2008

Egilea: sei Atala : Jakintzaren Planetan , iruzkinak itxita

Ikterook uztaila hasiera gogorra izan dugula aipatu zuen aurrekoan Jolausek. Halaxe izan da, bai; halere, nekea ez da urrutitik ere iritsi jaso dugun betetze mailara. Ez da erraza ordu gutxi batzuetan barruan daramagun pasio guztia askatzea, web 2.0 zer den ia ez dakienari jario-irakurle, marka-gune sozial, blog, wiki, webquest eta horrelakoez hitz egitea, baina, besterik ez bada, hortik zehar zer dagoen jabetzeko baliagarria gertatu bada, gu, pozik!

Badakigu, dena den, zein garrantzitsua den ikusi eta ikasitako hori praktikara lehenbailehen eramatea. Zenbat ikastaro ez ditugu ahaztu jasotako apunteak etxean utzi orduko? Abian jartzeko urrats horretan pixka bat lagundu nahian, hementxe dituzue ikastaro horietan azaldutako hainbat aplikazioren tutorialak: Google Reader eta Del.icio.us. Ez dago esan beharrik, ikastaroetara joan ez eta mundu honetan interesa duen edonoren autoikaskuntzarako ere baliagarriak izan daitezkeela.


Google Reader euskaraz

view presentation (tags: euskaljakintza google reader google tutorialak)


Delicious

view presentation (tags: marka-gune delicious)

Bi tutorialak Scribden:

Itxi
Bidali postaz